Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Izen artean

Izen artean

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Irlanda, Ulster, Ipar Irlanda, sei konderriak, Irlandaren iparraldea, Irlandaren hegoaldea, Erresuma Batua, irla hau… Hainbeste urteren ondoren, hiztegira ere iritsi da borroka Irlanda iparraldean. Pixkana-pixkana, izen zehatz eta izen debekatuen zerrenda osatu du komunitate bakoitzak. Hamar eguneko bidaia hau hasteko, termino batzuek zehaztu aldera beren esanahira joko dugu.

Irlanda, irla osoa izendatzeko erabiliko dugu. Egun, bi zatitan dago banatuta: Irlandako Errepublika (independentea 1921. urteaz geroztik) eta Ipar Irlanda (Erresuma Batuko parte).

Lau probintzia historikok osatzen dute Irlanda: Munster, Leinster, Connacht eta Ulster. Azken honetan dago kokatua Erresuma Batuaren menpe dagoen lur zatia, baina Ulster osoa ez dago Elizabeth II erreginaren esanetara. Errepublikarrek sei konderriak terminoa erabiltzen dute eta Ipar Irlanda ekidin, ez baitute irlaren banaketa administratiboa begi onez ikusten.

Ulster bederatzi konderritan dago banandurik: hiru Irlandako Errepublikan eta sei Ipar Irlandan. Britainia Handiak irlaren banaketa egin zuenean, 1921. urtean, Ulstergo probintzia osoa hartu beharrean, unionistak gailenduko ziren zati bat hautatu zuen. Unionisten gehiengoak, Ulster Ipar Irlandaren sinonimo gisa erabiltzen dute, UFF (Ulster Freedom Fighters) edo UDA (Ulster Defence Army) talde paramilitarrek kasu.

Unionistek ez dute sekula Irlanda hitza erabiltzen beraiek bizi diren lur zatia ere izendatzeko.

Ipar Irlanda terminoa administrazioarekin lotura duten sei konderrietako lur zatiaz erreferentzia egiteko erabiliko dugu. Bestela, Irlandaren iparraldea eta Irlandaren hegoaldea erabiliko ditugu.

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan