Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Deja vu

50 kopek

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Transnistriak Nafarroaren azaleraren erdia du, baina bere biztanle gehienak Baltikotik Pazifikora zabaltzen zen inperio erraldoi batean jaio ziren. Sobiet Batasuna erori zenetik 17 urte pasa diren arren, zaila egiten da horretaz gogoratzea Tiraspolen, Transnistriako hiriburuan. Herrialde ttipi honetako biztanleak oso harro daude euren "iragan handiaz", eta garai hartako sinboloak egundaino mantendu ez ezik, berritu ere egin dituzte hainbatetan.

Oroigarrien artean, gobernu egoitzaren aurreko Leninen eskultura izango da deigarrena ziurrenik. Granito gorriz egina, mendebalderantz begira dago bere idulkitik, Dniester ibaiaren beste alderantz. Dena den, nonahi topa daitezke sobietar ikurrak: paretetako afixetan, banderetan, unibertsitatean, postetxean...

Gagarin kaletik paseeran, denbora eten denaren sentsazioa indartuz joaten da. Poliziek igitaia eta mailua sorbaldan dituztela bideratzen dute trafikoa, trolebus eta txirringaz dabiltzan soldaduen artean. Transnistriako Dom Soviet-etik ("Sobieten Etxea", parlamentua) Breznev edozein momentuan aterako dela ematen du. Agintaria azaldu bitarte, sarreran dagoen politburoaren argazki sorta aztertzen dugu. Baina Breznev atzeratzen ari da, eta, honezkero, zuri-beltzean erretratatu bakoitzaren domina kopuru zehatza memoriz dakigu.

Asperdurak jota, gerra-heroiak protagonista duten postal batzuk erostera jo dugu aurreko kioskora. Merkeak dira, bakoitzak errublo bat eta 50 kopek besterik ez. Dendariak gure txanponak hartzen ditu, atzamarrak erditik moztuta dituzten eskularru horiekin. Eta orduantxe erreparatzen diogu detaile bitxi bati: txanponetan orain arteko ohiko sinboloak ageri dira, noski, baina horien azpian "2005" grabatu du norbaitek kobrean... Etorkizuneko mamuak ote?

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan