Ingurumena
Basogintzan lanean ari zen 44 urteko langile bat hil da asteazkenean Azkoitian, enbor bat gainera erorita. LABek jakinarazi duenez, azken asteotan bi garraiolari hil dira lanean; Idiazabalen bata, eta Oiartzunen bertzea. Sindikatuaren arabera, aurten dagoeneko 39 pertsona hil dira Euskal Herrian beharrean ari zirela.
Iruñeko Arrotxapea auzoan eta Atarrabian (Nafarroa) ditu bere dendak Landarek, produktu ekologikoen kontsumitzaile elkarteak. 3.500 bat bazkide, helburu nagusi batekin: ekologikoan kontsumitzea, gertuko ekoizleekin, eta nekazari eta abeltzainekiko begirunezko elkarlanean. Euskal Herriko gisa horretako elkarterik handiena da –baita estatukoa ere– eta berriki hektarea eta erdiko baratze proiektuari ekin dio, lehenbizikoz hainbat barazkiren ekoizpena bere gain hartuta.
Lehorteak udalerriaren egoera larriagotu du, urez hornitzeko erabiltzen zituen bi baltsetako bakarra baitago martxan. Hortaz, abuztuan 250.000 litro ur jasoko ditu egunean, astelehenetik ortziralera. Busturialdeko eta Lea-Artibaiko 21 udalerritan ere murrizketak ezarri dituzte.
276 kilometro edukiko ditu, eta Frantziaren eta Iberiar penintsularen arteko argindar trukerako ahalmena ia bikoiztea espero dute. 2028rako amaitu nahi dute azpiegitura. Interkonexio Elektrikorik Ez plataformako kideak kezkatuta daude azpiegiturek inguruan eta bertakoen osasunean zer nolako kalteak eraginen dituen.
Atxarte, Untzillatx eta Astxiki kareharrizko mendi pikoen arteko haitzartea, Urkiolako parke naturalean, eskalatzaileen harrobi eta eskola ezaguna. Paraje ederrak dira,
baina zauriak dauzka agerian, 1971tik 1995era bitartean ustiatu zituzten harrobietako jardueraren orbainak. Zartatutako pareta horiek, eta haien oinetan dauden hormigoizko horma eta azpiegitura herdoilduak, eskalatzaileek abiatutako borrokaren lekuko izan ziren 1990eko hamarkadan. Harrobiok ustiatzen zituzten enpresek leherketa gehiago egin ez zezaten, hamaka bat eskegi zuten lurretik 150 metrora, eta hasi ziren garaipen baten kronika idazten. Orain, 30 urte geroago, Atxarte lehengora ekarri eta birnaturalizatzeko helburuarekin, prozesu parte-hartzaileari heldu dio Abadiñoko Udalak (Bizkaia), EHUko Ekopol ikerketa taldea bidelagun hartuta.
Landa guneetako eta eremu urbanoetako urubien arteko ezberdintasunak ikertzeko helburuarekin, harrapari gautar honen jarraipena egin genuen lau urtez Aranzadi Zientzia Elkartean. Hirietan ere bizitzera moldatzeko gai dela erakutsi digu, hiriek ingurune berde eta basotu nahikoa baldin badute behintzat. Hemen harrapari horiek ikertzeko orduan izandako gora-beherak.
Gauaren iluntasunean izarrak ikusteko, urteko edozein sasoi da egokia, baina seguruenik udan egoten gara lasaien zerura begira, denbora astiroago igaro eta eguraldi ona etortzen denean. Euskal Herrian argi artifizialak sorturiko kutsadurak ez dizkigu aukera asko ematen, baina hala ere oraindik hamaika begiratoki daude astroen argiaz gozatzeko, batzuk horretarako prestatuak, beste batzuk naturalak.
Lau paraje proposatzen dizkizuegu jarraian, lau puntu kardinaletan kokatuak: Larra-Belagua ekialdean, Erribera hegoaldean, Izkiko Parke Naturala mendebaldean, eta Hendaiako Abadia gazteluaren inguru zoragarriak iparraldean. Denak balekoak –eta debaldekoak– galaxiak, konstelazioak eta, batek daki, akaso izar usoren bat atzemateko, arnasa lasai hartu eta haizeak hostoei ateratzen dien musika entzuten dugun bitartean. Segidan duzue lehenengo proposamena: Larra-Belagua, igogailu bat izarretara.
Lehorteen eta ur eskasiaren ondorioz,  Ipar Euskal Herrian eta Bizkaiko Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetan neurriak hartu behar izan dituzte ur kontsumoa murriztuta. Debekatu egin dituzte, esaterako, igerileku pribatuak betetzea edota ibilgailu eta gune pribatuak urarekin garbitzea. Bestalde, ur eskasiak ere kalteak ekarri ditu abeltzainentzat, larreak lehortuta baitaude.
Duela egun batzuk aipatu genuen, eklipse totalerako informazio biltzeko albiste honetan, nola Eusko Jaurlaritzaren Eklipsea Euskadi webgunean merkekeriazko mapa bat jarri duten, bakarrik EAEko irudia erakutsita. Egoera "zuzendu" dute nolabait Euskal Herri osoko mapa bat gehituta, baina komatxo artean idatzita zuzendu, ze irten zaiena da Adimen Artifizaleko mapaslop terrible txar bat.
Argazki hau Okzitanian da, La Canau herrian, baina munduko edozein txokotakoa izan zitekeen. Turistak hondartzan lasai ederrean, ingurua suak hartu bitartean. Zer pentsatua eman beharko luke… berandu ez bada.
Argazkia: Maximilien Lamy / AFP / Getty Images
Testua: Axier Lope
Esanguratsua da datua: Afrika erdialdeko deforestazioa ehuneko puntu batez igotzen den aldi oro ebola birusaren intzidentzia %20 eta %40 artean igotzen da. Alarma gorria piztua du Munduko Osasun Erakundeak, "biziki larria eta kudeatzeko zaila" den ebolaren izurrite berriari aurre egin nahian dabiltzalako maiatzaz geroztik Afrika erdialdean. Aldi honetan Mongbwalu (Kongoko Errepublika) hiritik abiatu da gaitza. Urre, koltan eta kobaltoz aberatsa izanik, meatzaritzak erabat berenganaturiko eremua da. Logika estraktibistari segi, oihana moztu eta lurra zulatzen segitzen dute etenik gabe. Gizakiak birus ezezagunetarik urrun atxikitzeko muga naturalaren funtzioa bete ohi dute oihanek. Gauza da deforestazioarekin hurbiltzen direla bi aldeak, izurriteak errepikatuz eta gogortuz.
Sutearen ondoren egindako ikuskatzean agerian geratu zen lantegian gutxienez sei gunetan zeudela hondakinak “baimenaren esparrutik kanpo”. Onaindia enpresak obra batzuk hasi zituen eraikina berreraikitzeko, baina Gasteizko Udalak lanak geldiarazi ditu apirilaren 15ean, enpresak hirigintza lizentziarik ez duelako eskuratu. Eusko Jaurlaritzak, lantegiaren ingurumen baimena tramitatzeko arduradunak, orain ziurtatu du ez duela “obren hasieraren berririk”.
Suge gorputz kiribildu bat sumatzen da belar luzeen babesean. Argi-itzaletan ari da goxatzen, eguzkipean. Lasai dago; eroso, bere bizitokian. Baina amaitu da bakea. Gorputzak mugimendu txiki bat sentitu du sabel azpira itsatsia duen lur lehorrean. Pausuak nabaritu ditu. Gertu… gero eta gertuago… oso gertu. Gizakia da! Suge berdehoriak ez du arriskurik hartu nahi, ordea. Ziztu bizian mugitu da belar artean. Zast! Eta instant batean desagertu egin da. Aranzadiko ikertzailea geldi gelditu da. Mugimendu azkar bat sumatu du belar luzeen artean: tximista bat belardian.
Txakurrak? Noski! Behorrak? Bai! Zezenak? Nola ez ba! Arbolak eta barazkiak? Nola ba, txoratu egin al zara, ala! Gogoan al duzu 2020. urte txar hartan, etxean giltzapetu gintuztenean, nola kalera ateratzeko baimena izateko jendeak txakurra erakustea nahikoa zuen, baina baratzea zaintzera ezin zen atera?
Joan den ekainaren 22an izan genuen Ikerketa parte-hartzailea eta kokatua: herri ikerketa, herriarekin, herritik ikastaroa Eibarren. UEUren 54. Udako Ikastaroen barnean, Biharamunen Lantegiak antolatua. Loretxu Bergouignanek eskatu zidan ea parte hartuko al nuen, interesa zutela sendabelarren gaiarekin, ea herritik datorren jakintza hau nola jaso izan dudan eta nola zabaltzen dudan gaur egun.
Duela hiru urte sortu zuen Pete Ezkerra Perezek berakatz edo baratxuri beltza ekoizten duen Daonaz proiektua. “Lurrarekiko interesa aspalditik datorkit, 2004an nekazaritza ekologikoko ikastaro intentsiboa egin nuen, eta geroztik hor ari nintzen baratzea egiten eta nire gauzak lantzen”, azaldu du. Ikastaroa egin zuen garai bertsuan ezagutu zuen berakatz beltza bizkaitarrak, erdi kasualitatez, eta txundituta gelditu zen bere propietateekin. “Nire buruan gelditu zen berakatz beltzaren kontua, denborarekin ikertzen hasi nintzen, eta duela hiru urte laborategi sinbiotikoa muntatzeko aukera sortu zitzaidanean pausoa eman nuen”, azaldu du.
Amazoniako oihana ondare biologiko eta kulturalaren gune garrantzitsua da. Munduko biodibertsitatearen % 10 baino gehiago biltzen du eta harengan klima-larrialdiak izan duen eragina ikertu dute.
Uztailaren 6ko Aldizkari Ofizialean agertu da Frantziako Lehen ministroaren dekretua. E-CHO egitasmoa “interes nazional handiko” gisa sailkaturik, eraikitze-prozedura azeleratzearen alde egin du gobernuak. Ipar Euskal Herritik hurbil, Biarnoko Lacq hirian eraikitzekoak dituzte hidrogenoa ekoizteko fabrika erraldoi bat, eta hegazkinentzako eta itsasontzientzako erregai  "berdeak" ekoizteko lantegi bana. Deforestazio eta uraren kontsumo alimaleak eraginen lituzke egitasmoak eta herritarren aurkako mugimendua indartzen ari da.
Gizakion biziaren jarraipena planetan, kapitalismoaren jarraipenarekin bateraezina da; hau da Ecologie ou économie, il faut choisir (Ekologia edo ekonomia, hautatu behar da) bere azken liburuarekin Anselm Jappek adierazi nahi diguna. Anselmek urteak daramatza kapitalismoa zer den pedagogiarekin azaltzen, liburuak idatziz eta hitzaldiak emanez. Otsailean Baionan eta Larzabalen izan zen liburua aurkezten eta gaiaz elkarrizketatu genuen.
Ez da ohikoa izaten ekaina bukaerarako bailara atlantikoetako zelaiak lehortuta eta aletuta ikustea. Azken hilabeteko beroak zein euririk ezak kostaldeko larreak horitu ditu, eta gure ohiko paisaia aldatu du. Aurretik ere gertatua izango zen, baina nik ez dut horren oroitzapenik gorde.
Gauzak horrela, beroa azken hilabeteko hizketagai nagusi bihurtu den arren, gutxi hitz egin da uraz. Agian, gure bizimodu urbanoan ura txorrota irekitzearekin lotzen dugulako eta betirako izango dugula... [+]
Errusiak eta Kanadak, munduko bi estatu zabalenek, ezaugarri zonbait partekatzen dituzte: ozeano batetik bertzerainoko hedadura, oihan azalera erraldoia, gari esportazio garrantzitsuak, baita erregai fosilen ustiapena ere. Klima aldaketak gogor kolpatzen ditu bi estatuen oihanak, soroak eta permafrosta, baina erregai fosilak ustiatzeari uztetik oso urrun dira oraindik, bakoitza bere nazio-ikuspegiak mugaturik.
Inoiz baino epelago dago itsasoa. Maiatzean jaso genuen aurreneko bero kolpea. Ekainekoaren markak ez dauzkagu ahazteko. Berrogeita zenbat? Uztailak ez du deskantsurik eman nahi. Gauetan ere ez du freskatzen. Bero hau ere geratzeko etorri da. Areago, ikusita azken urte gutxitan zein azkar igo diren graduak, auskalo hurrengo urteetan zenbat gehiago igoko diren termometroak.
Dantek azpimundura jaitsi behar izan zuen infernua ikusteko. Guk, udan, nahikoa dugu leihotik begiratzea. Erraietaraino... [+]
Ebidentzia enpirikoa da planeta berotzen ari dela, eta ez da modu uniformean berotzen ari. Afrikako iparraldeko, Ekialde Ertaineko eta Asiako hegoaldeko eremu zabalak jada jasaten ari dira giza gorputzak muturrera eramaten dituzten balio termometrikoak. Hezetasun txikiarekin, bero-kolpeen ondoriozko heriotza gertatzen da gutxienez sei orduz 50 gradutik gorako tenperaturan egonda, baina giroa oso sargoria bada, gorputzak ezin du izerditu eta tenperatura askatu, eta heriotza 40 gradurekin gerta... [+]
Ekainean astebetez egon garen moduan, 40 gradutan maiz egon beharko badugu, gure etorkizunak desiragarritasuna galtzen du, guztion ongizatea urtzen sumatzen dugu eta zimeltzen diren landareei begira galdera bat loratzen da, ea zer ote den martxa honetan ahoratu ahalko duguna. Dena dago lotuta bizitzan, eta hain justu ahoratzen dugunak eragin zuzena dauka klima larrialdian: laborantza industriala da berotegi efektuko gasen %30aren erantzulea. Hori bakarrik nahiko motibo litzateke ingurumenarekin errespetuzkoa den laborantza herrikoiaren edo agroekologikoaren alde egiteko. Laborantza eredu horretan lanean ari diren lau eragiletako kideak elkartu ditugu, ingurumenaren eta laborantza ereduen arteko harremanak aztertzeko, ingurumenaren izenean landaguneetan ezartzen ari diren energia proiektuez mintzatzeko eta etorkizuneko laborantza irudikatzeko.
Talde ekologistak salatu duenez, Donostiako udalak jarraitzen du uko egiten hondakinen gaikako bilketa hobetzeari, eta horren ondorioz, donostiarrek gero eta gehiago ordaintzen dituzte hondakinen kudeaketa. Ondoren irakur daiteke horren harira eguzkik idatzitako artikulua.
Bero handiari aurre egiteko prestatzen hasiak dira gero eta azpiegitura gehiago, eta hezkuntzaren kasuan, ikastetxeak klimatizatzeko eta babesleku klimatikoen sarea osatzeko plangintza aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. Haurreskola eta Hezkuntza Bereziko azpiegituretatik hasi dira, ikasle horiek “muturreko fenomeno klimatikoen aurrean bereziki zaurgarriak” direla-eta.
Hondarra harrotuaz murgil igerian, zorriak zeuzkan eta haiek bota nahian omen zebilen. Orioko bardoak Euskal balea (Eubalaena glacialis) kantua bezainbeste herrikoitu zituen, bertso haien bidez, bale zorriak ere. Baina zorriak intsektuak dira, eta ez dago itsas-azpian bizi den intsekturik. Izan ere, Euskal baleari azkura eragiten diotenak ez dira benetako zorriak, baleen burualdeko maskur edo kailuetan ostatu hartzen duten bizkarroiak baizik, krustazeo anfipodoak.
Felix Pikatza Arriola laudioarra (Araba) dago Sagutxiki proiektuaren atzean. “2008ko krisiaren aurretik zurezko altzariak eta bestelako materialak egiten nituen nire tailerrean, baina garai horretan enpresa handi bat etorri zen Barakaldora (Bizkaia) eta ‘erabili eta bota’ filosofia zabaldu zen”, azaldu du. Jendea altzari merke bila hasi zen, eta ez zuen hainbeste baloratzen luzaroan iraunen zuen zurezko altzari garesti eta ona. Horrela, negozioari buelta bat emateko beharra sortu zitzaion Pikatzari, eta gaur egun zurarekin lotuta martxan dituen bi egitasmo abiatu zituen: Sagutxiki, steam materiala ekoizten duen proiektua –zientziak, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika uztartzen dituen eskola-materiala–, eta Kalaka jokuak, zurezko jolasak herriz herri mugitzen dituena.
Zisneak hiltzerakoan bere kantua erredoblatzen du”, itzuli zuen Aita Villasantek Axularren 1643ko Gero liburuaren 1964ko bertsioan. Ez dakit nola adieraziko zuketen ez batak ez besteak, baina antzekoa gertatzen zaie fruitu arbolei. Hiltzera doazenean, sekulako fruitu ale kopuruak hazten dituzte. Badaezpada, hiltzera doazenaren susmorik arinena usaindu orduko, direnak eta ez direnak fruitugintzara ematen dituzte.
Bero boladak, jaun eta jabe. Azken aste hauetan beroaldi astunek jo dute Euskal Herria. Garai hauetan, freskura baitezpadako ondasuna bihurtu da eta alertak gorriz jantzi ditu euskaldunak. Halabeharrez sanferminak aitzin. Jendea uzkurtuta ibili da etxeetan, leiho eta ate guztiak itxita. Beroari aurre egiteko aholkuek bizi erritmoa finkatuz.
Izan ere, azken egun hauek errepikakor xamarrak izan dira: gauez leihoak ireki eta egunez itxi, gauez soilik bizi bagina bezala; saguzarren eran... [+]
Aire girotuaren inguruko eztabaida bizi-bizi dago Frantziako Estatuan. Bero sapak are gehiago hauspotu du afera: ezkerrak dio, besteak beste, aparailuek energia asko xahutzen dutela eta eraikinak freskatzeko bestelako neurri batzuk hartu beharko liratekeela; eskuinak, aldiz, ezkerrari egotzi dio prest dagoela "frantziarrak beroz hiltzen uzteko", klima lehenesteagatik. Aire girotuak "ideologia" duela ere iradoki du hainbatek. Duela astebete, Osasunaren Mundu Erakundeak aire girotuak dauzkan arriskuez ohartarazi zuen, eta eskuin-muturrak erantzun du esanez masiboki jarri beharko liratekeela aparailuok etxeetan.
"Hango uren urdin turkesak Kariben zaudela pentsaraziko dizu; erreka hau, ordea, Nafarroan jaiotzen da eta aurrez lekua gordeta soilik bisita daiteke". Hamaika webgune eta sare sozialek bota dute amua, Urederra paraje zoragarria dela eta merezi duela hara gerturatzea. Jende ugarik egin dio kosk amuari, zenbaitzuk uretan murgiltzeraino, babestutako eremua izanik ere. Jokabide horrek hainbat isun ekarri du uda sasoi honetan ere bai.
"Oso lausoa eta iluna izaten ari da informazio guztia Hezkuntza Sailaren aldetik", kontatu dio ARGIAri institutuko irakasle taldeak. Lamiakoko Subflubialaren obrak irailean hastea aurreikusten da, baina ondo-ondoan den institutuan gaur gaurkoz ez dakite lekuz aldatuko dituzten ala ikastetxean egokitzapenak egingo dituzten.
Euskal Herriko ikasleekin egindako ikerketa batek, gizakien eta sugeen arteko harremanari buruzkoak mahai gainean jarri ditu nazioartean. Erlazio horrek beti eman du zeresana, baina oraingoan, behingoz, datuak dira hitz egin dutenak. Ikasleak sugeari begiratzen dionean, emozioak, jarrerak, jokaerak eta ezagutzak azaleratu egiten dira, eta horiek taxuz aztertuta, emaitzek ondorio interesgarriak eman dituzte. Zenbateraino baldintzatzen du gure ezagutzak sugeekiko dugun iritzia? Zein ondorio izan ditzake horrek biodibertsitatearen kontserbazioan? Sugeari so jarri gara, naturarekin dugun harremana hobeto ulertzeko eta, bide batez, etorkizunari begiratzeko: eta gakoa hezkuntzan balego?
Berotzar bolada baino lehen hitz eginak ginen honetaz eta hartaz jarduteko eta, besteak beste, klima aldaketaz, energia berriztagarriez, enpresa handien makroproiektuez, gizartearen jarreraz… Elkarrizketa egiteko garaia heldu zeneko, berriz, bero lamatan ginen. Primerako giroa, ezin egokiagoa, zientzialariari munduaren desmartxaz nahi beste galdera egiteko.
Argentinan milioika hektarea lur atzerriko kapital inbertitzaileen esku uzteko Jabetza Pribatuaren Legea deiturikoa onartzeko prozesua berrabiarazi du Javier Milei presidente ultraeskuindarrak. Uztailaren 16an eztabaida saio garrantzitsua dute Argentinako Senatuan: "Lurra, ura, baliabide naturalak eta gure burujabetza arriskuan daude", diote sindikatu nagusiek eta beste hainbat eragilek.
Edurne Huesa Otegik Aralar parke naturaleko patronatuan Landarlaneko kide gisa hartzen du parte eta Aitziber Sarobe Egigurenek Pagoeta parke naturaleko patronatuan Arkamuka ordezkatzen du. Biak dira Naturkon koordinakundeko kideak eta azken bi urteotan Naturkonek Gipuzkoako Aldundiarekin bilerak egin ditu, natur eremuen kudeaketa lantzeko. Baina Naturkonek iragarri berri du ibilbide hori eten egin duela, “eraginkorra ez delako”. Hori bai, praktikan gauzak aldatzeko bada, Aldundiarekin elkarlanerako atea beti zabalik duela nabarmendu du. Huesa eta Saroberekin elkartu gara Aiako Harria natur parkean, Gipuzkoan natur ondarea eta bioaniztasuna nola zaintzen diren ezagutzeko. Krisi ekologiko betean eta bioaniztasunaren galerak alarma gorriak piztu dituen honetan, badago kudeaketaz zer hausnartu. Zer esan nahi izan ote digu elkarrizketa pare bat bider eten digun okil beltzak?
Hilabete barru, abuztuaren 12an, eguzki eklipse totala. Dena prest ezta? Jarraian behar dituzun pistak eta informazioak ondo antolatzeko egun hori.
Euskal Herrian topatu ditzakegun itsas ugaztunen artean, aurkeztuko dugun animaliak sentimendu kontrajarriak sortu ohi ditu: miresmena eta kuriositatea batzuetan, beldurra besteetan. Orka edo ezpalartari buruz ari gara, hainbeste titular eta artikuluren protagonista izan ohi den animaliaz.
Woofer gisa –mantenu truke bolada batez laborariekin bizi eta lan egiten duena– itzuli zen Arabara Ana Lafuente, elikagai ekologikoen saskiak osatzen eta banatzen dituen Urbide proiektuaren bultzatzailea. “Granadako proiektu agroekologiko batetik nentorren eta nekazari izan nahi nuen”, gogoratu du. Uda hartan Añuako baserri batean woofer gisa lanean aritu zen, eta hasiera batean tarte txiki baterako izan behar zuena luzatu eta bi urte egin zituen han. “Lurrarekin lotuta bizitzea zer den ezagutu nuen han”, dio. Momentu batean, etxaldeko nekazaritzaren eta kudeaketaren alorrak bitan banatzea eta alde bakoitza profesionalizatzea erabaki zuten, eta Lafuentek bere garaian enpresa ikasketak eginak zituenez, alor hori hartu zuen bere gain. Horrela sortu zen Urbide saskien proiektua.
Zuhaitzak ere erretzen ari dira aurten. Bero latzak egin ditu ekainean, izugarriak. Eta hilaren amaierarako azaldu dira erremediorik gabeko hondamendiak: belazeak hori eta landare asko erreta. Erreketa horretan suak pasata bezala azaldu da gero zuhaitz asko.
Hilabete pasatxo Egutegia izeneko artikulua argitaratu nuenetik, eta hemen nago, atzera ere, egutegian kateatuta. Izan ere, egutegia eta errealitatearen arteko disoziazioak presente jarraitzeaz gain, egunerokoan indarra hartu duela esango nuke.
Bartzelonako Hiri Ikerketa Institutuaren ikerketaren arabera, bero boladen ondorioz hiltzea klima-aldaketak larriagotzen dituen gizarte desberdintasunen ondorio da. Bertzela erranda, muturreko beroak pertsona gehiago hiltzen du etxebizitza zaharrak, errenta txikiagoa, eta bizitokia hozteko ahalmen urriagoa duten auzoetan. Adineko emakumeei eragiten die gehien.
Kutxabankek Markesbaso finkarako aurreikusita zegoen jatorrizko proiektutik aldentzea erabaki duela salatu dute 36 talde ekologistak eta kontserbazionistak. Zestoa eta Azpeitia artean dago Kutxabanken jabetzakoa den 290 hektareako eremu hori baso bihurtzea zen jatorrizko asmoa eta kontserbazio ekologikorako bideratzea. 36 taldeek salatu dute orain Kutxabankek beste planteamendu bat duela, "baso-ustiapenari lotutako irizpide produktiboak" lehenesten dituena. Oroitarazi dute Europako araudiak eskatzen duela 2030erako eremuen gutxienez %20 leheneratzea, eta nabarmendu dute Markesbaso dela baso autoktono bat berreskuratzeko dagoen Europako aukerarik handienetako bat.
Klima politika "justuagoa, anbiziotsuagoa eta eraginkorragoa" bideratzeko deia luzatu dio Frantziako Gobernuari Klimaren Goi Batzarra egitura independenteak. Izan karbono isurketak gutxitzeko zein egoera klimatiko berriari egokitzeko politikei dagokionez, ausardia handiagoa galdegin diote gobernuari txostengileek.
Taldeak salatu du Eusko Jaurlaritzak legedia “urratzen” duela, ez dielako herritarrei arriskuen berri eman, eta exijitu dio “epe laburreko ekintza planak egitea eta aplikatzea”, trafikoaren eta industriaren arloan bereziki.
Munduko zazpi estatu aberatsenak elkartu berri dira, ekainaren 15etik 17ra G7 gailurraren kari, Mont-Blanc mendiaren magalean. Hainbat gai aipatu dituzte. Ingurumena ere ukan dute solasgai, baina “klima” eta “beroketa klimatikoa” hitzak ez dira agertu G7ko txostenean. Ez dira agertu, ez direlako aipatu. Nahitara ez da hitz egin hortaz: “Gaia ateraz arriskua hartzen genuen bazkide batzuk negoziazio mahaitik ateratzeko eta, beraz, ezertxo ere ez lortzeko”;... [+]
Termometroak Europako herrialde batzuetan 40 gradutik gora, Belgikan, Herbehereetan, Erresuma Batuan, Alemanian... Trenak, tranbiak, zentral nuklearrak... geldiarazita, beroagatik. Zenbait lekutan, trenbidearen erraiak deformatzeraino. Muturreko bero kolpe hauek datorkigunaren aurrerapena besterik ez dela dio Nazio Batuen Erakundeak. Eta noski, logika kapitalistak eragindakoari aurre egiteko ez daude prest sistema horren beraren azpiegiturak. Klima larrialdiak munduaren beste txoko askotan... [+]
Kontxako barandan (Donostian) selfieak ateratzea baina gauza giriagorik ez dago, hori jakina da Euskal Herri luze-zabalean. Eta normala den bezala, ustezko turista talde honek halaxe egin du, atzean Igeldok eta Santa Klara irlak bildutako badia ederra dutela. Baina argazkian arreta ematen duena ez dira makilak, txano frikiak edo bainujantzi eta alkandora koadrodun kistch horiek… Arreta, ahoa estaltzen dieten maskarek ematen dute.
Orain gutxi arte, aragoiar edo kataluniar Pirinioetako lakuen ederrak mendizale jendea erakartzen zuen batez ere. Edertasun hori, baina, maldizio ere bada, maldizio izan daitekeenez argazki bat edo dena delakoa sare sozialetan publikatzea, ahalik eta leku berezienera bidaiatu eta mundu osoari esan nahi izatea gu, eta zehazki ni, han izan garela. Mundu osoa, jende gehiegi baita goi-mendietako laku baten inguruan biltzeko.
Aste honetarako iragarrita dauden tenperatura altuengatik eta landarediaren lehortearengatik, suteak pizteko arriskua "oso altua" da. Eguzkipeko jarduerak eta suarekin harremana duten ekintzak ekiditea aholkatu du. Bestalde, azken egunetan Imarkoainen (Nafarroan) eta Antzuola eta Urretxu (Gipuzkoa) artean piztutako bi suteak egonkortuta daude.
Es Trenc-en bildutako manifestariek proiektu estrategikoak azkartzeko legea bertan behera uzteko eskatu dute. Lege horrek Balear Uharteetako ingurumen-balio handiko zenbait guneren arau aldaketak erraztu litzake, turismoagatik arras preziatuak baitira gune horiek.
Uztaileko lehen bortz egunetan bertze 27 pertsona hil dira arrazoi berdinagatik, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak eguneroko heriotzak monitorizatzeko duen MoMo sistemaren arabera.
Sorladako Udalak (Nafarroa) baimena eman dio Iberian Copper S.L.U. enpresari lur komunaletan meatzaritzarako egokia den jakiteko ikerketa lanak egin ditzan. Ekologistak Martxan eta Lurgorri Lizarraldeko meatzaritzaren aurkako plataformak salatu dute udalak lanak egiteko emandako baimena legez kanpokoa dela.
2024an sortu zuten Laudion (Araba) Ekin ta Eko proiektua, Aiaraldeko eskualdean elikagaien ekoizpenean eta produktu ekologikoen eta hurbilekoen kontsumoan zegoen hutsuneari erantzuna emateko asmoz. “Hasierako urteetan barrura begirako lanean aritu gara batik bat, baina orain herriari begirako ekimen eta proiektuak bultzatzea da gure asmoa”, azaldu du Ignacio Lopez Sanchez egitasmoko kideak. Laudioko Udalak azoka plaza berritu du eta ekainaren 25ean ireki berri ditu ateak, eta Ekin ta Ekoren postua ere bertan egonen da hemendik aurrera.
Uzta nagusia biltzen zen uztailean, hilabete horri izen hori jarri ziotenean. Lurra lantzearen kultura ikasi genuenean nagusiki lantzen ziren mozkinak urte sasoi horretan jasotzen ziren, eta kultura hori Mediterraneo aldeko etorkin edo mozkin horiek laboreak ziren. Labore haietan nabarmenenak garia (Triticum aestivum) eta garagarra (Hordeum vulgare) izango ziren, hortik uztailaren beste izen garil eta garagarril.
Ekainaren amaieran kostaldeko hainbat lekutan ospatzen da San Pedro. Apostolua izan aurretik Galileako Itsasoan arrantzale izanagatik omen da arrantzale eta kofradien patroi. Elizaren historiak dioenez, apostoluak bere tributuak ordaintzeko arrain bati ahotik urrezko moneta atera zion; atzamarrekin arraina eustean eragindako orbanak, betirako geratu omen dira. Hala, Mediterraneo eta Iberiar penintsulako hegoaldean San Pedro modura ezagutzen da arrain hau. Iparraldean, ordea, San Pedro, San Martinek ordezkatu du; eta atzean duen historiak, kontakizun biblikoak baino gauza gehiago erakusten dizkigu.
Etorkizunera garamatzan irudi distopikoa da goikoa. Duela ia lau hamarkada 1989ko lehorte handian ateratakoa, 2100. urtean ohiko eszena izan daiteke: IPCCren arabera Lurreko batez besteko tenperatura 5Cº igoko da mende amaieran eta %22 euri gutxiago egingo du gurean.
Erronkei aurre egiteko moduak asko adierazten du lortu nahi den helburuari buruz. Formak garrantzitsuak dira eta batzuetan formek baldintzatzen dute helburu bat edo bestea lortzea.
Ekologistak Martxanek salatu du Eusko Jaurlaritzak Lemoizko zentral nuklear zaharrean "makropiszifaktoria" bat eraikitzeko asmoa duela, Basordas kalaren eta inguruko ekosistemen berreskurapena lehenetsi beharrean. Talde ekologistaren arabera, proiektua ez da inguruko herritakaz, gizarte-mugimenduakaz edo ekologistakaz kontrastatu, eta orain arte eskuragarri dagoen informazio bakarra hedabideetan argitaratutakoa dela kritikatu du.
Lurrikaren ondoren, janari eta baliabide eskasia dago, osasun zerbitzuak eta ospitaleak gainezka daude eta milaka hiritar lekualdatu behar izan dira eta asko kalean geratu dira. Nazioarteko erakundeek azaldu dute egoerak gaixotasunen izurritea ahalbidetzen duela, hala nola malariarena eta elgorriarena.
Aspaldidanik mapatuak dira mundu mailako itsas korronteak, oihan motak edo hainbat txori espezieren banaketak. Baina azken asteotan baizik ez da argitaratu mikorrizen mundu mailako lehen mapa. Mikorrizak landareen eta onddoen artean ematen den elkarketa sinbiotikoa dira eta lan horrek garrantzi handia du, elikatzen gaituzten eta kliman eragina duten hainbat ekosistemaren inguruko gure ulermena asko hobetu baitezake. Eskaintzen duen kuantifikazioak lurzoruen erabilera hobetzeko aukera ematen digu –baldin eta erabilera hori aldatzeko prest bagara–.
Uda hasi dugun honetan, norabait joateko motxila egiten ari denak akaso pentsatuko du halako tramankulu batean bidaiatzea ez dela oso ideia sanoa. Eta arrazoi. Txirri ta Mirri ta Txiribitonen Tortolika famatuaren antza duen hegazkin biplano hori, publizitaterako erabili zuten Banoa bidaia agentziakoek 1993an.
Te kimuak biltzen erakutsi digu Mikel Esklamadonek, Uztaritzeko (Lapurdi) bere Ilgora proiektuan. Ba al zenekien te idor kilo bat osatzeko 12.000 hosto bildu behar direla? Modu erabat artisauan ari da lanean, eskuz biltzen ditu kimuak, Asiako landaketetan baino askoz kopuru txikiagoa bilduz, eta goi mailako kalitatea lortzeko helburuarekin. Te landarea eta ekoizpenaren zikloa nolakoak diren kontatu digu, te koloreen berezitasunak, lehortzeko modua... Hartu te on bat eta gozatu lasai... [+]
Etxeko leihoa goizean ireki eta ixtearen keinu hori. Aireztapen makinaren botoia sakatzearen beste keinu hori. Bi keinu horien artean kontatzen da eraikuntza sektoreak XX. mendean egin duen ibilbidea. Industrializazioak aukera eskaini du eraikin baten materiala eta eraikuntza-sistema diseinatu eta eraikitzerakoan testuingurutik (klimatik eta lurraldetik) independente egiteko. Kanpoaldetik babesten gaituen hirugarren azala, eraikina, tokiko material, bertako eraikuntza-jakintza eta forma... [+]
Lur zati bat aukeratutako landaredia lekuratzerako. Lorategia, leku mirestua, adostasun maila handiko hitz goxoen eremua. Nork ez du lorategia gustuko. Lan handia eskatzen duen lekua izanik ere, lorazainek maitasun harreman berezia eraikitzen dute zaintzen duten lorategiarekin. Ezin uka gizakiak betidanik egin duela landaketarako keinua plazera eskuratzeko ekintza bezala, arbaso-lotura magiko bat biltzen agertzen baita eskuak lurretan sartu eta bizitza emateko aukerari espazio egiten diogunean... [+]
2022tik energiaren auziak toki asko hartu du hedabideetan, baita bazter gero eta gehiagotan ere: landa eremuan azkarki plantatzen dira haizea eta argia elektrizitate bilakatzen dituzten azpiegiturak. Azkarki zabaldu dira ere azpiegitura horien sortzeko materialen inguruko eztabaidak: mineral baliabide nahiko ote den, horien ustiapenak nolako albo-kalteak dituen, erregai fosilak benetan ordezkatuko ote diren... Finean, elektrifikazioa bera zalantzan ezartzen da: merezi al du?
2028. urtean Espainiako Defentsa Ministerioak Bardeako Komunitatearekin sinaturik duen hogei urteko hitzarmena iraungiko da, eta natur gune berezi hura erdi-erditik zulatzen duen tiro eremua erabiltzeari utzi beharko lioke. Baina eragile sozialen eta ekologisten esanetan, kontratua beste urte askotarako berritzeko arriskua oso handia da. Komunitatea osatzen duten 22 udalerri eta kideek milioiak jasotzen dituzte ordainetan.
Ekainaren 9an 75 urte beteko dira diktadura frankistak azpiegitura militar hori martxan jarri zuela. AEBetako aire armadak nahieran erabili zuen lehenik, gero NATOk, eta gaur egun gisa horretako Europako tiro eremu handiena eta bakarretakoa da. Genozidio eta gerra urteotan, praktika militarretarako estrategikoa bihurtu da, baita armagintzatik bizi nahi dutenentzako ere.
Duela 40 urte, 1986an Tiro eremuaren Aurkako Asanblada sortu zen, eta urtero ekainaren lehen asteburuan martxa antolatzen dute poligonoa ixtea eskatzeko. Azkenaldian, berriz, Bardea Aske plataformak mobilizazioak indartu ditu, Bardeako tiro eremuaren kontra ez ezik, baita hari loturiko Ablitasko aerodromo militarraren kontra ere.
Berriztagarrien makroproiektuek, turistifikazioak, agroindutria intentsiboak eta hegazkinetako bonbek mehatxaturiko lurralde zabala da Bardea, Nafarroako Erriberak osotasunean jasaten duen xahuketa merkantilistaren ispilua.
Laborantza ekologikoak ez du kimikorik erabiltzen, Lurra zainduz elikagai osasuntsuak sortzea baitu helburu. Euskadiko kontseilu ekologikoaren lehendakariarekin aztertu ditugu aktualitateko hainbat gai: batetik, hainbat udalek haien herri lurrak ekologikoan ziurtatu dituzte. Bestetik, ikerketek berretsi dute ongarri organikoek lurraren emankortasunari egiten dioten mesedea. Hirugrrenik, Europako Itun Berdeak dio 2030erako laborantza lurren %25 ekologikoan jardun beharko dela (EAEn %9an dago... [+]
Lurraren aldeko bost ekintzailek euren buruak Labraza (Araba) makroproiektu eolikora lotu zituzten ostiralean eta eraikitze lanak geldiarazi. Iberdrolak (%60) eta Energiaren Euskal Erakundeak (%40) osatutako Aixeindar SA enpresak 200 metroko zortzi haize errota jarri nahi ditu Labrazatik kilometro eskasera, hau da, Erdi Aroko Kultura Ondarea delako teilatuetan eguzki plakarik jarri ezin den hiribilduaren lurretan. "Iberdrola, mendietatik kapora!" oihu egin zuten ekintzaileek. Labrazan... [+]
Liburuak etxe batetik bestera mugitzen ari gara gurean. Arizmendiarrietari buruzko liburu asko-asko-asko, Lanki Ikertegiaren mordoxka bat... eta, hara! Liburuen artean Joseba Azkarragarenak ere bai! Bere izena irakurrita, 2011ko Auzolan Topaketa-ra joan zait burua, Usurbilera. Ziur zuetako batzuk ere adituko zenutela krisi sistemikoari buruz eman zigun saio aparta. Sistemaren kolapsoaren aurrean bi aukera azaleratu zituen: amildegitik behera joan arte itsu-itsuan segitzea, edo alternatiba... [+]
Aneto mendiko gurutzea errotik moztu eta maldan behera amildu du norbaitek. Tartean behin gertatzen dira horrelakoak, Udalatx eta Buruntzako ekintzak lekuko. Batzuek diote tradizioari eutsi behar zaiola eta mendiari errespetua zor diogula, besteek mendiari errespetua zor diogula eta naturaguneak okupatzen dituzten ikur erlijiosoek ez dutela lekurik bertan. Aferak ez du konponbide erraza, are gurea bezalako herri mendizale batean; karga erlijioso-ideologikoa lausotuta, bestelako esanahia hartu duten sinboloez ari gara.
Otsailean argitaratu zen, Katakraken eskutik eta Leire Mendiburuk itzulita, Fatima Ouassak-en Ekologia pirata baten alde. Eta aske izango gara. Ez du hauts handirik harrotu –oraindik–, baina ez dago argi zergatik: hautsak harrotzeko moduko liburua baita, guztiz. Aitzakia aprobetxatu dugu Mendibururekin elkartzeko: liburuaz, administrazioko itzulpenaz eta wikiemakumeez aritu gara, besteak beste.
Markel Arriolabengoa Tantai baso jabe kooperatibako kidea da. Baso suteei buruzko mitoak deseraiki ditu elkarrizketa honetan, eta suteak zergatik gertatu ohi diren azaldu du, baita horiei aurre egiteko basoa nola kudeatu daitekeen ere. Euskal Herriko hainbat zonalde suteekiko zaurgarri direla ohartarazi du.
Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburuko egileekin elkarrizketa.
Elkarrizketa: Estitxu Eizagirre Kerejeta
Kamerak eta soinua: Eneko Arzuaga Iridoi eta Manex Moreno Uharte
Edizioa: Manex Moreno Uharte
Ezohiko prezioa: 50 euro. Liburu aberats honek prezio eskuragarri hau du, proiektu hau ongarritu duten Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 55 udalei esker.
Ormuzen gertatzen ari dena ez da beste tentsio geopolitiko bat; baizik eta gure gizarteak sostengatzen dituen eredu energetiko eta ekonomikoa ahulak eta mendekoak direla erakusten duen seinale argia. Hamarkadetan normaltzat hartu dugu kanpoko baliabideekiko mendekotasun handia, hornidura-kate hauskorretan eta etengabeko gatazken menpe dauden erregai fosiletan oinarritua. Itsasbide bakar baten itxierak energiaren edo elikagaien prezioak astintzen baditu, arazoa ez da puntuala: sistemikoa... [+]
Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian du izenburu Jakoba Errekondorentzat bere “bizitzako liburu inportanteena” denak, Markel Arriolabengoak “liburutegi batean aurkitu nahiko” lukeenak eta Iñaki Etxebesteri begirada bere ikerketa marko zehatzetik Euskal Herriko 116 espezietara zabaldu dionak. Ekainaren 6an Ziburuko Azokan eta 13an Gasteizen aurkeztuko da liburua, eta ordura arte ARGIAren Azokan dago aurresalmentan. Hiru egileekin mintzatu gara, ia 500 orriko lan hau Antza inprentan papereratzen hasi den momentuan.
Animaliak eta landareak soinuen bidez komunikatzen dira, lehen ere aritu izan gara gai honetaz. Gustatzen zaigun gaia da eta beste ikerketa bat ekarri dugu gaurkoan, lerro beretik, biologian gauzak aldatu egin baititzake. Animaliak eta landareak, azken hauentzat estres egoerak daudenean, komunikatu egiten direla ikusi da berriro ere. Gizakiak entzun ezinezko hertzio maila batean gertatzen da hau eta biokomunikazioaren esparruan jakintza areagotzea ekarri du, oraindik ikertzeko dagoen... [+]
Lehenago fotovoltaikoaren eta eolikoaren eztandak izan ziren moduan, orain biometanizazio planten txanda da Nafarroan, gehienak ekimen pribatutik bideratuak. Berez, berriztagarria da biogasa sortzeko prozesua, baina gaizki bideratzen bada, arrisku handiak ere baditu. Nafarroan herritarren oposizio handia sortu da proiektuekiko. Olatu berri horren gorabeherak azaltzen dira ondorengo lerroetan.
Ba al duzu saguzarrik inguruan? Atera berri dira lozorrotik eta kumeak jaiotzear dira... Izurriteak saihesteko lagun handiak dira, saguzar bakoitzak milaka eltxo jaten baititu gau bakarrean. Saguzarretan espezie ugaritasuna handia da, pentsa, ugaztun espezie basatien %20 dira saguzarrak, eta Euskal Herrian bertan 27 saguzar espezie ditugu. Espezie bakoitzak ditu bere elikatzeko eta bizitzeko ohitura oso bereziak, eta horiek ekarri dizkigu Naturtzaindiako kide den Naiara Corcuerak. Elkarte honek... [+]
Itoizko urtegia eraikitzeko kableak moztu zituztela 30 urte joan dira. 1996ko apirilaren 6an, rotaflexak eskuan, Itoitzekin Elkartasuna taldeko zortzi kidek ekintza publiko ikusgarria egin zuten kazetarien aurrean, eta urtegiko obrak urtebetez geraraztea lortu zuten.
Estoldetako uren kudeaketa sekula ez da lan erraza izan. Izan ere, zer egin ur beltz horien araztearen ondorioz sortutako lohiarekin? Non ezarriko da? 1970eko hamarkadan hasi ziren soro eta oihanetan barreiatzen, batez ere Europan eta Ipar Amerikan. Araztegientzat arazo baten konponbidea zen, eta laborantzarentzat doako ongarria. Harri batez bi txori akabatzea zitekeen, lohi horiek hainbat gai toxikoz blai ez balira, horien artean PFAS kutsatzaile "eternoak".
Grazia egin zidan Israelen eta AEBen artean mundu mailako gas naturalaren hobi nagusia bonbardatzean, bat-batean gerra energetikoan sartu ginela entzuteak. Gerra gehienen oinarrian baliabide naturalen ustiapena eta jabetza egongo ez balira bezala. Petrolioaren eta gasaren menpekotasunaren seinale, mundu mailako merkatuak aztoratu zaizkigu eta, ondorioz, baita etxe ondoko gasolindegiak ere.
Panorama ilunean, baina, argi izpirik ere badago: gutxika bada ere, behera egiten ari da erregaien eta... [+]
Garai batean, Alemaniara bidaiatzen genuenean, supermerkatuetan aurkitzerik ez ziren elikagai bereziz beteriko dendek arreta ematen ziguten. Belardendak baino gehiago ziren bio-denda horiek gurera iritsi dira, herri eta hirietan elikatzeko leku arrunt bilakatu arte, Alemanian bezalaxe baina urte batzuk beranduago. Bio eta organiko etiketaren gaineko garrantzia gorputz eta lurrarekiko osasun ardura baten zabalpenetik sortu da, hastapenetan naturalisten sentsibilitatea zena, eta egun produktuen... [+]
Gure garraio sistema norabide okerrean doa. Auto pribatuan oinarrituriko eredu honek baliabide kontsumo izugarria du: petrolio kontsumoaren hiru laurden eta energia kontsumoaren ia erdia erabiltzen da gurean. Horrek, noski, klima aldaketa eragiten duten berotegi efektuko gasen isurien erantzule nagusia izatera daramatza. Gainera, urtez urte okerrera egiten dute datuek eta 1990eko hamarkadatik hona ia hirukoiztu dira garraioaren isuriak.
Beste mota bateko ondorio negatiboak ere dakartza... [+]
Enpresa baten jardunak etxean konfinatzera behartzen zaituenean, botere politikoak "lasai egon" eta herritarrek "nahikoa da" diotenean, zerbait ez doa batere ondo. Areago, kontu berria ez bada. Meatzaldean hamarkadak daramatzate findegia etxeko atarian edukita; horregatik, egunotan gertatutakoak ez du inor harritu Petronorren ibilbideaz eta bost hamarkadatako istripuen historiaz jakitun direnen artean. Petronor da Euskal Herriko enpresarik kutsatzaileena, eta horrek zer esan... [+]
Elur-jausiek dozenaka eskiatzaile harrapatu dute negu honetan Pirinioetan eta Alpeetan, eta plazaratu dira izotz eta elur geruzen hauskortasunaz hamaika datu. Zientzialariek diote oraindik ez dagoela zehatz kuantifikatzerik zer lotura dagoen eskiatzaileek “istripuz” eragindako elur-jausien eta klima aldaketaren artean. Hala ere, negu hasierako hotz handiek eta osteko prezipitazioek osatutako paisaia zuriaren arriskuez ohartarazi dute, haren ederrak pitzadurak izan ditzakeelako ezkutuan.
Iratzea edo garoa ongarri ezinbestekoa izan da baserri bizimoduan. Ez zegoen nahi beste, horrek gatazkak ekarri zituen eta udalek esku hartu behar izan zuten. Horregatik, herri lurrekin harreman estua du iratzeak eta eragin handia izan du paisaiaren bilakaeran.  "Iñistorketan" liburuan jaso ditu historia eta istorio horiek Iñaki Sanz Azkuek, eta berarekin jarri gara XVIII. mendetik hasita etorkizuneraino begira, eta gaur egun eta etorkizunean izan ditzakeen... [+]
Balears Verd mugimenduak anbizio handiko proposamena jarri du mahai gainean: uharteetako tenperatura bi gradu jaistea. Hori lortzeko milioi bat fruitu-arbola landatu nahi dituzte, horrekin lurrak birsortu eta uraren zikloa berreskuratuko dutela aurreikusita. Mugimenduaren bultzatzaile nagusi den Miquel Ramisek argi du helburu lorgarria dela, aurrekariak badaudelako. Uharte horiek muturreko egoerara bultzatzen ari diren turismo basatiaren eta kolapso klimatikoaren aurrean, oraindik borrokatzeko garaiz daudela errepikatzen du, irribarrea galdu gabe. Ez dira bakarrak.
Zaldibiako Lardizabal eskolan, ikastetxeko hezkuntza curriculumean dute txertatuta urmaelaren erabilera didaktikoa. Baina zer egiten dute eta zer ikasten duteikasleek putzuan? Bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu.
Gidoia: Mikel Garcia Idiakez
Kamerak: Manex Moreno (ARGIA), Beñat Iturrioz eta Leire Egaña (BIRA Produkzioak)
Soinu Teknikaria: Iñigo Etxarri
Soinu posprodukzioa: Manex Moreno
Urte hasiera honetan, Amazoniako oihana soiltzetik babesteko 2008tik indarrean den luzamendu pribatu bat bertan behera gelditzeko zorian da Brasilgo Mato Grosso estatuan. Bitartean, Europar Batasuna eta Mercosur erakundeko herrialdeen arteko merkataritza hitzarmena izenpetu berri da, zeinak kalte klimatikoak areagotzeko arriskua dakarren. Gizarte zibilaren mobilizazioa da horri aurre egiteko azken aukera.
60 urte bete dira Andaluzian, Almeriako kostaldean dagoen Palomares herrian, istripu nuklearra gertatu zela. Erregimen frankistak kanpaina itzela egin zuen arriskurik ez zegoela esateko, Manuel Fraga Espainiako Turismo ministroaren bainu eta guzti. Engainu hutsa. Palomareskoa adibide bat besterik ez da, nuklearrekin zerikusia duten beste hamaika istripu, gertaera eta baieztapenek antzeko ezaugarriak izan baitituzte historian zehar. Nuklearrena sekretismoan, engainuan eta gezurrean oinarrituriko historia bat izan da gaur arte.
2026a gogor hasi da. Hiru egun baino ez, eta zapla, Estatu Batuek Venezuelan “erabaki irmoa” operazioa abiatu, jende andana erail, presidentea bahitu, eta protektoratu antzeko zerbait zirriborratu dute, bihar-etzi gertatuko dena argitu gabe. Operazioaren zaleek “Chavismo gaiztoaren” amaiera egintzat jo bazuten ere, bestelako lehentasunak daude. Tartean, azken bi hamarkadetan estatuaren esku eta, zigorrak tarteko, gainbeheran egon den petrolio ekoizpenaren kontrola... [+]
Gaur animalia espezie inbaditzaileei buruz hitz egin dute Nagore Irazustabarrena eta Axier Lopezek. Hiru kasu aztertu dituzte, guztien artean inbaditzaileena zein den ondorioztatzeko.
Honako abestiak erabili dituzte aste honetan:
Nowki Ngandam - 'Koipuh Koipuh'
Wvilliz feat. mike - 'Central Park'
Kuraia - 'Ehiza'
Bloodhound Gang - 'The Bad Touch'
Datu ofizialek argi erakusten dute otsoen zabalkundea Espainiako Estatuan, biologoek eskertu eta abeltzainek kezkaz bizi dutena. 370-380 otso taldeetatik gehienak Gaztela-Leon, Galizia, Asturias eta Kantabriako erkidegoetan bizi dira, eta horietan guztietan %17 eta %60 bitarteko aleen igoera dokumentatu da.
Obsesionatzen naute eztabaida polarizatuek. Kuba. Prostituzioa. Euskal gatazka politikoa. Nire konbikzioak zalantzan jartzen ditut behin eta berriro”.  Horrela hasi nuen "Aingeruak eta neskameak" nire saiakeraren hitzaurrea: haurdunaldi subrogatuen meloia aletu nuen liburuan, ikuspegi feminista, disziplinartekotasuna eta pluralismoa ardatz. Horregatik erakarri nau otsoaren ehizaren inguruko eztabaidak.
XX. mendean desagertzeko arriskuan egon zen espeziea babesteko legeen kontrako erabaki politikoak hartu dira aurten Espainiako zein Frantziako estatuetan. Pasa den martxoan, Espainiako Diputatuen Kongresuan onartu zen Duero ibaiko iparraldeko otsoak babes berezia duten espezien zerrendatik ateratzea. Modu zalantzagarri batean ezarri dute neurria alderdi eskuindarrek: elikagaiak alferrik ez galtzeari lotutako lege berri batean sartuta. Ekainean Europar Batasuneko Kontseiluak behin betiko argi berdea eman zion otsoaren babes maila “zorrozki babestutik” “babestuta” jaisteari, eta aldaketa horretatik tiraka, irailean Frantziako Gobernuak iragarri du abeltzainei baimena emango diela otsoa tirokatzeko abereak defendatzeko helburuarekin.
Hedabideetan ohikoa da bi aldeen ikuspegia kontrajartzea: abeltzainena (ehizaren alde) eta ekologistena (ehizaren kontra). Ba al dago, ordea, animalien eskubideen aldeko abeltzainik? Ba al dago estentsiboan jarduten duten abeltzainen zaurgarritasuna aintzat hartzen duen ekologistarik? Posible da “alde/kontra” dikotomia horretatik harago joatea? Bilaketa horren ondorioa da monografiko hau.
Gezurra dirudi zeinen ezezaguna den andropausia, adin batetik aurrera testosteronaren galerak eta hormona aldaketek gizonengan duten eragina. Ahulezia fisiko, fisiologiko eta emozionalez, zailtasun sexualez eta gaitasunen gainbeheraz hitz egitea tabua da gizon ugariren artean.
Sobietar Batasuna, 1920ko hamarkada. Nikolai Vereshchagin errusiar zoologoa Kaspiar itsasoko Azerbaijaneko kostaleko fauna aztertzen hasi zen, eta gero Armenia eta Georgiako mendietan jarraitu zuen. Kaukaso inguruan desagertutako animalia espezieen erregistro ahalik eta zehatzena egitea zuen helburu. Labar pinturetan irudikatutako uroak, gazelak... ikertu zituen eta, besteak beste, mamuten eta tigreen fosilak eta hezur zatiak aurkitu zituen.
Kaukasoko ugaztunen 11.000 urteko bilakaera bildu... [+]
Trantsizio energetikoak hartu du lehen lerroa, baina, hau trantsizio bat al da? Ekologikoa al da? Argi dagoen bakarra da koloniala dela. Orain arteko logika estraktibistaren jarraipena da eta material horien jatorrizko herrietan eragin suntsitzaile ikaragarria du. Ipar globalaren erosotasuna justifikatzen jarraituko dugu? Hego globalaren lurra eta bizimodua suntsitzen jarraituko dugu?
Honakoa Alexandra Bermudez (Kolonbia), Zenayda Serrano (El Salvador) eta Dalila Argueta (Honduras) ekintzaile sozialek Kinka Sareak urrian antolatutako Autonomiatik Erein topaketetan egin zuten mahai-inguruan jasotako errelatoaren lagin bat da, ahalik zintzoen itzulia.
Birkokapenak azken baliabideak dira giza jarduerek edo klima aldaketak gainerako animalien biziraupena mehatxatzen dutenean. Baina operazio konplexu eta triste horiek gero eta ohikoagoak dira Kenya bezalako herrialdeetan. Azken asteotan, ehunka jirafa, zebra eta antilope mugiarazi dituzte Kedongetik. Arrazoi nagusia? Gu. Gune hori helmuga turistiko garrantzitsu bilakatu da azken urteotan, eta horrekin batera lurraren pribatizazioa eta espekulazio neurrigabea etorri dira, bizitzarekin aurrez... [+]
2015eko abenduan, duela hamar urte, munduko 195 estatuk Parisko hitzarmena adostu zuten, klima aldaketa murrizteko eta horren eraginei aurre egiteko xedez. Klimatologian eta nazioarteko harremanetan hainbat adituk testua kritikatu zuten hasieratik bertatik: helburu eskasak, martxan jartzeko mekanismo desegokiak, eta formulazio ahul edo interpretazio garbirik gabeko eduki gehiegi izatea leporatzen zioten. Hamar urte geroago, ondorengo COP biltzarrek ez dute oraindik norabidea zuzendu eta sendotu. Hoberik igurika genezakeen?
Zurgintzak garrantzi handia izan du Euskal Herriaren historian, izan itsas edo mendialdean. Baserri-dolareak dira horren lekuko, eta itsasontziak, “buruz behera dauden baserriak”, Jabier Lekuona arkitektoak dioen bezala. Bera izan da Sagardoaren Lurraldeak antolatutako Sagardo Forum jardunaldietako hizlarietako bat. Ondarea izeneko jardunaldi teknikoetan hartu du parte, Astigarragako (Gipuzkoa) alkate Xabier Urdangarin, arkitekturan doktore eta EHUko irakasle Ibon Telleria eta... [+]
Txondor plaza prestatzetik ikatza atera bitarteko pausoak ikusgai ditugu Egonarria saio honetan. Udalbiltzaren Geuretik sortuak bekari esker, Colladok Txondor plaza antzezlana sortu du Berriatuako egonaldian eta txondorra egin dute aurten. Ikazkintzari buruzko ezagutza bildu dute: "Nafarroan oraindik ere ikatza egiten duten jendea badago". Lehen aldiz txondorra egiten nola moldatu diren kontatu dute: "Lehen aldiaren ilusioa indartsua izan da, baina ezjakintasunaren nekea ere bai... [+]
Orain da unea eta ez dugu denbora askorik. Baina, zer egin? Nondik hasi? Nora jo? Badugu gaitasun teknikoa, bide-orri argi bat falta zaigu, adostasun zabal bat. Oinak lurrean eta lokatzari aurre egiteko prest, berandu baino lehen ekin beharreko bideaz aritu gara Marta Victoriarekin
Bibliografia: Carralero, D; Victoria, M; J. Gallego, Cristobal (2025) Un Lugar Al Que Llegar (Levanta Fuego)
Musika: K2 - Melenas (2023)
Paul Moal-Darrigade ozeanografoak "Itsas korronteak eta klima aldaketa" bere tesia aurkezten du Donapaleun Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan, eta Kanaldudek jaso du solasaldia bideoz.
Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin. Bizi mugimendua 2009az geroztik ari da klima larrialdiaren aurka borrokan Ipar Euskal Herrian. Erradikal eta pragmatiko, herrikoi eta anbiziodun, garaiek eskatzen duten mugimendua izan nahi du Bizik. Nicolas Goñirekin aritu gara, hegotik iparrera eta hegora buelta jauzika.
Bibliografia
Palais, J (2025) Borroka Guztien Ama (ELA)
Musika
Xabier Badiola - Xabier Badiola (2023)
Iñigo Segurola Donostian jaio zen 1967an. Telebistan agertzen zelako ezagutzen du jende batek, bai behintzat adin bat daukagunok. Beste batzuek, beharbada, han eta hemen egindako paisaiak ezagutuko dituzte. Bere bizitza ondoen laburbiltzen duen lana, bizitzak zentzua hartzen duen lekua, Lur Garden da. Oiartzungo haran batean kokatutako lorategia da, lorategi eder guztien antzera, leku espirituala ere badena. Edertasunari, bizitzari, naturari miraz egoteko lekua.
Informazio... [+]
Egia gudu zelai, Galder Gonzalezekin. Krisi ekosoziala ez dugu egia letra larriz zein den sozializatuz soilik ebatziko. Baina egiak axola du; iturriek garrantzia dute, ikerketak beharrezkoak dira, denak ez du berdin. Auziaz aritzeko, egiaren osteak kakaztutako zelaian barneratu gara Galder Gonzalezen laguntzaz.
Bibliografia
Klein, N (2024) Doppelganger: un viaje al mundo del espejo (Paidós)
Musika
Eneritz Furyak - hhh (2024)
Landetako THT Ez taldeak antolatutako hitzaldia duzue honakoa, apirilaren 27an Seignossen hirian egina. Iaz Groelandian 149 egunez preso atxikitako Paul Watson baleen aldeko ekintzaileak, Sea Shepherd-eko Lamya Essemlali ekologistak eta GNSA Zuhaitzen Babeserako Frantziako Taldeko Thomas Brailek hartu dute parte. Bi ordu eta erdiko eztabaida honetan, lehen zatia ozeanoari eskaini zioten, eta bigarrena, berriz, basoari.
Haragiaren kontsumoa murriztea komeni zaigu krisi ekologikoa apaltzeko bidean. Errazagoa da esaten egiten baino: esangura kultural eta sozial sakonak ditu haragiak. Esanahi horiez eta Kaparrosoko makroetxaldeaz aritu gara Maialen Sagues (NOR talde antiespezista) eta Lorea Floresekin (Greenpeace).
Bibliografia
Monbiot, G (2023) Regénesis (Capitan Swing)
Adams, C. J. (1990) La Política Sexual de la Carne (Ochoporcuatro)
Musika
Atomizador - HAZ (2024)
Gaur egun basoa gutxi baliatzen dugu jakiak eskuratzeko, perretxiko eta gaztaina batzuk biltzeko asko jota. Baina, basoak jaten ere eman izan digu. Ezkurra da honen adibide: gure arbasoek asko jaten zuten, batez ere negua pasatzeko. Euskal Herrian badira ezkurraren kultura berreskuratzen ari direnak eta gai hau lantzeko gonbidatu dugu Asier Bastarrika, Aiako Goiabe baserriko kidea. Goiaben ezkurra era ezberdinetan erabiltzen dute egunerokoan: irinarekin galletak eta ogia egiteko, baratzean... [+]
Udalatx mendiaren balio historiko, kultural eta naturalak jasotzen ditu Besaide Mendizale Elkarteak ekoiztutako ikus-entzunezkoak, eta ingurunea babesteko deiadarra da.
Hamaika Telebistak zabaldu du dokumentala.
Sinopsia: Antzina, milaka eta milaka urte atzera eginda ur azpiko arroka handia izandakoa. Kontinenteak ur azaleratu zirenean, mendiek elkartu zituzten iberiar penintsula eta europar kontinentea. Orduan, lurrazaleratu zen Udalatx mendia (1117m).
Joseba Attardek aita erdi Malta erdi Ingalaterrakoa du. Ama Elorriokoa. Bera Ingalaterran jaio eta hazi zen. 2007an Elorriora etorri zen emaztearekin eta euskara ikasteari ekin zioten. Egun, Ea-ko Bedarona auzoan bizi dira, Olabe baserrian. Sasoi honetan ardiei ilea mozten dabil Joseba, baserriz baserri joaten dira zerbitzu profesionala ematera. Gaztetxotan hasi zen ardiei ilea mozten, aitari segika. Bi hankakooi euskaraz eta lau hankakoei ingelesez egin digu.
Banana da pertsona askorentzat frutarik gustukoena, kirolariek ere asko erabiltzen dute, eta klima sub-tropikaletatik ekarritakoa jan ohi dugu, berde-berde bildutakoa eta kilometro pila bat egin dituena. Baina bada Euskal Herrian banana ekoizten duenik ere. Hori gutxi ez eta fruitu exotiko hauek ere lantzen ditu: mangoa, marakuia, litxia, luloa, ahuakatea... Igor Lete Ispasterko Iparragirre baserriko kidea da. Frutagintzara dedikatzen da, ekologikoan lan egiten du, eta bere produktuak saltzen... [+]
Lorea Flores Greenpeace Hego Euskal Herriko koordinatzailea elkarrizketatu du Izaro Zinkunegik Iratzar Fundazioaren eta Sorturen Erria aldizkarirako. Bakuko klimaren goi-bileraz aritu dira, alternatiba posibleez eta Euskal Herrian Greenpeacek duen egoeraz.
Makroproiektu energetikoen proiektuak nagusi dira albisteetan: hemen zentral eolikoa jarri nahi dutela, haraxeago zentral fotovoltaikoa... Baina gaurko saioan gakoari egingo diogu jarraipena: argindarrari eta hori garraiatzeko azpiegiturari. Nola dago antolatuta sare elektrikoa? Azpiegitura bakoitza norena da? Galdera horiei eta gehiagori erantzuteko gonbidatu dugu Alvaro Campos. Ingeniaritza Termikoan doktorea da, EHUko irakaslea Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan, eta ikerketak egin ditu... [+]
Baratzezainak asko daude, baina oso gutxi dira barazkiekin kontserbak egin eta merkaturatzen dituztenak. Ekoizpena eskuz jasotzen denera mugatzen dutenak, are gutxiago. Ana de la Mazak produktuak etxean ekoizten ditu eta hauekin kontserbak egin, ondoren merkaturatzeko. Bere produktuak erakutsi dizkigu, besteak beste bertan ekoiztutako fruta ezberdinekin egindako mermeladak, tomate saltsak, garagardo mota bat baino gehiago... Bertatik ezagutu nahi izan dugu barazkiekin kontserbak egiteko... [+]
Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeak Guatemalara kazetariekin antolatutako bidaian egon da Leire Artola ARGIAko kazetaria. Bidaia horretan bertatik bertara ezagutu ditu Guatemala kolonizatzen jarraitzen duten proiektu estraktibisten esperientziak. Enpresa multinazionalek herri indigenetako komunitateak bizi diren lurrak eta komunitateak hustu eta lur horiek ustiatzen dituzte helburu merkantilistekin. Lur horien defentsan dabiltzanak kriminalizatuta isilarazi nahi dituzte. ARGIAn lehenagotik... [+]
Jende askok gosaltzen du ahuakatea: “koipe ona” delakoa asko dauka, kolesterola murrizten du eta aberatsa da fibra, potasio, azido foliko eta beste hainbat elementutan. Fruta exotikoa da, Mexikokoa jatorriz eta handik inportatzen da. Baina ez gara Mexikora joango: gaia lantzeko Ainhoa Larrea gonbidatu dugu, Fruitel frutazaleen elkarteko kidea. Urnietan hektarea bat ahuakate landatu ditu, 700 arbola inguru.
Baso eskolen kontzeptua Danimarkan sortu zen 1950eko hamarkadan. Gurean Ekogunea izan zen 2016an baso eskolen proiektua martxan jarri zuena. Pandemia garaian baso eskola kontzeptua indartu egin zen eskoletan aire librearen eta mugimenduaren onurak agerian geratu ziren-eta. Urte gutxi pasa diren honetan, ordea, eskoletan berriro ere gela barruko dinamiketara jo dute pandemian basorako joera hartu zuten ikastetxe askok. Gaia lantzeko Maialen Sistiaga gonbidatu dugu, Biologian doktorea da eta... [+]
Bioaniztasunaren galera da Lur planetak duen krisi ekologiko handietako bat. Hona datu batzuk: urtero 27.000 espezie galtzen dira giza jardueraren erruz. Landareen %12, hegaztien %11 eta ugaztunen %25 berriki desagertu dira edo desagertzeko zorian dira. Gaia lantzeko gonbidatu dugu Aitziber Sarobe, biologoa, Naturkom taldeko kidea eta HUHEZI unibertsitateko irakaslea.
Bideo honek ekosistema konplexuen inguruko informazio laburtu eta irisgarria hedatzea du helburu, bai eta Euskal Herriko fauna aberastasuna balioan jartzea ere.
Iñaki Intxausti Zeraingo Mendarte baserriko baratzezain gaztea da eta Mattin Jauregik elkarrizketa egin dio baratzean bertan. Beste lan batzuk ezagutu ostean, duela 10 urte ekin zion Intxaustik profesional modura baserriko langintzari eta orain bere anaia batu da proiektura. Baserria bere osotasunean ulertzen dute, bere baratze, ganadu, baso eta fruta arbolekin. Bizi duten prekarietatea azaldu du eta dibertsifikazioak ematen diela aukera bideragarritasunari eusteko. Bere ekoizpenak... [+]
Energia berriztagarrien makroproiektuak pil-pilean daude Euskal Herri osoan. Nafarroan aspalditik daude oso hedatuta. EAEn, Jaurlaritzako datuen arabera, enpresek eraikitzeko aurkeztu dituzten proiektuen datuak hauek dira: Energia eolikoko 37 proiektu eta energia fotovoltaikoko 74. Proiektu horietako asko Araban daude kokatuta: haize erroten 37 proiektutik 15 eta eguzki plaken 74tik 68. Baina... Zergatik Araban? Horretaz hitz egitera gonbidatu dugu Iñigo Leza, Araba Bizirik eta AHT-rik... [+]
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko argibide eta informazio osoa ematen du liburuak. Auzi hau ez da azalekoa, Larreak azaldu duenez, egunero bataz beste 100 toxiko barneratzen baititugu kosmetiko industrialen bidez eta urak zein Lurra kutsatzen baititugu horiekin.
Intza Alkain aktorea etorri da aste honetan BTN saiora pinguinoei buruz hitz egitera. Ez biologoa delako eta pinguinoetan aditua, baina bai animalia hauekin dituen antzekotasunengatik.
Eta programa amaieran, Intzaren fan handi bat: Grego. Lasartearrak programa alaitu digu, beste behin. Bere aukeren gainetik jatorra izan ostean, elkorra izateko baimena eman dio bere buruari, eta halaxe hitz egin du, zuzen eta filtrorik gabe.
Intza Alkain aktorea etorri da aste honetan BTN saiora pinguinoei buruz hitz egitera. Ez biologoa delako edo pinguinoetan aditua, baina bai animalia hauekin dituen antzekotasunengatik. Animalia txiki hauek ematen dute zertaz hitz egina: monogamia, zeloak, txikitasuna, abilezia falta... Beste behin, zentzua galdu du pertsonak eta animaliak bereizteak.
Gregoren bisitak programa amaiera alaitu digu beste behin. Bere aukeren gainetik jatorra izan ostean, elkorra izateko baimena eman dio bere... [+]
Pello Zubiria kazetariak ARGIA astekarian publikatutako artikulu sorta biltzen duen liburua da Planeta Prekarioan, eta Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan aurkeztu du liburua egileak berak.
Euskal Herriko gaztainadi zaharrenetako baten berreskurapena kontatzen du erreportaje honek. Arabako Apilaiz herrian kokatutako gaztainadia da, urte luzez zaindu eta berreskuratu dutena. Herriko bizilagunen hartu dute parte proiektu honetan eta euren ahotsak ageri dira bideoan.
Informazioa gehiago Hazien Sarea webgunean aurkituko duzue.
Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak Amillubi proiektua abiatu du, Gipuzkoan toki estrategikoan kokatua dagoen Amilibia baserria eta bere bederatzi hektarea lurrak kolektibizatzeko. 2024ko maiatzaren 11n festa egin dute Amillubin eta Eider Adeletxek eta Ane Zubeldiak osatzen duten Mejillon Tigre kolektiboak bere emanaldia eskaini du bertan.
Manuela Jauregik olagarroa eta eguneko arraina harrapatzen ditu Manuela itsasontzian, eta Getarian saltzen du. Mattin Jauregirekin mintzatu da olagarroa gutxitzen ari dela, itsasoan aldaketa handiak nabari dituela, errelebo faltaz eta arrantzako lan ezberdinez.
Hitz egin dugu baratze inguruko intsektuez. Ura premiazkoa da elikagaiak sortzeko, eta proiektu asko dira erreken inguruan martxan jartzen direnak. Eta baita ere elikagai bila erreketara arrantzara joaten direnak. Gaur erreketako biziari begiratuko diogu. Biologian katedraduna, Ibaien Ekologia taldeko kidea eta Unibertsitateko irakaslea, Arturo Elosegi gonbidatu dugu gurera, ibaien egoerari buruz hitz egitera.
Amets Ladislao Kuban egon berri da bertako laborantza eredua eta elikadura sistema ezagutzen. Blokeoa dela eta, Sobiet Batasuna (SESB) erori zenean pestizida eta ongarri kimikorik gabe geratu zen Karibeko irla, eta kimiko horien ondorioz, lur oso pobretuarekin. Nola elikatu herria? Hori izan du Kubak iraultza osteko erronka handienetako bat eta ezinbestean bere elikadura sistema osoa agroekologian garatu du. Etxaldeko Emakumeak taldeko kidea eta Bizkaigane proiektuko langilea den Ladislaok... [+]
Amillubik "Lurra taupaka" festa egingo du maiatzaren 11n. Urola ibaiaren meandroan kokatuta dauden Zestoako baserri eta lur horietan izan da Mattin Jauregi, bertan martxan jartzen ari diren proiektu kolektiboa ezagutzen. Ane Aranburu eta Miryan Imazek azaldu dute proiektua zertan den eta herritarrek nola egin dezaketen beraien diru ekarpena www.amillubi.eus webgunean.
Munduan erregistratuta dauden animalien % 50 intsektuak dira, bitik bat, eta, hori, identifikatuta baino, identifikatu gabe dauden intsektu gehiago dagoela estimatzen dela. Zomorroak dira askorentzat, ez da guztiz zehatza hala deitzea, zomorro guztiak ez direlako intsektuak baina horietaz hitz egitera zomorro bat datorrenez gero, ziria sartzeko baliatu dugu. Gaurkoan, Egonarrian, Iñaki Mezquita Aranburu, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea.
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren Aurkako Mugimenduak, astearte arratsaldean emandako prentsaurrekoan. Maiatzaren 18rako martxa deitu dute.
Irakurri albistea osorik hemen.
Tomateaz tesia egina du Marta Barba-k eta Egonarria saioan Elirekin elkarrizketan azaldu du zer den hidroponia teknika. Bere hitzetan, gakoa da aztertzea "noiz eta zergatik" sartu zen hidroponia Euskal Herrian: "Lur arazoak daudelako. Eta lur arazoak daude monolaborantzaren ondorioz". Urte osoan tomatea jan beharraren logikari buruz aritu dira, eta baita ere Gaubeako makronegutegiaz eta "euskal" tomate batek egiten duen bidaiaz, hazia Txinan edo Amerikan sortzen... [+]
Elikadura burujabetzaz ari garenean geroz eta gehiago hitz egiten da baratze-ohianaz edo baso jangarriaz. Baina zertan datza? Eta nola landu behar dira lurrak baratze-oihan bat egiteko? Aste honetan Behorlegira joan da Mattin Jauregi Gorka Torre eta Odei Bimboireren proiektua ezagutzera.
Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik sareak topaketak egin ditu Azpeitian eta biodibertsitatearen inguruko hitzaldi hau eskaini du bertan Iker Apraizek; beronen gareleraren kausa eta ondorioei tiraka.
Iragan udazkenean gain eskaintza egon omen zen, ez hemen bakarrik, mundu mailako gain eskaintza baizik. Beraz, jaurlaritzak milaka litro erosi zituen. Gaurko gaia ardogintza izango da, ustekabean bezala, azken hamarkadetan bilakaera handia izan duen produktua. Bilakaera hori lantzeko Esti Besa elkarrizketatu du Eli Pagolak, Candido Besa upategiko ardogilea.
Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez margotutako makroproiektuek lurraldean eta Lurrean eragiten dituzten kalteak, eta zein den bilatzen duten azken helburua. Borrokan jarraituko duela berretsi du Euskal Herria Bizirik sareak eta hurrengo hitzordu nazionala... [+]
Elikagaien prezioak zergatik igo dira hainbeste? Nola ezartzen dira prezioak? Juanma Intxaurrandieta Nafarroako Unibertsitateko ekonomia irakaslea eta INTIAko kudeatzaile ohia da, egun erretiratua. Berak azaldu du badirela liga ezberdinak: mundu mailakoa eta herri mailakoa. Globalizatutako sistema oso hauskorra dela baita prezioetan ere, eta horregatik dela bermea bertako elikagaiak eta bertako laborariak indartzea: zuzeneko salmentan eta zirkuitu laburretan lortzen dela prezioak egonkorrak... [+]
Onintza Enbeita bertsolaria da, kazetaria, parlamentari ohia... eta baratzezaina ere bada. Hiru ahizpek dituzte unibertsitateko ikasketak, eta duela dozena bat urte erabaki zuten etxean beti ezagutu duten baratzeari eta azokan saltzeari berriz ekitea. Mattin Jauregik egin dion elkarrizketan, bizipozez mintzo da egunero egiten duten lanaz, lan antolaketaz, eta ikuspegi kritikoz aztertzen du azoken errealitatea, nekazaritza eredua... Bere aitaren umearoko baserrirantz itzultzen ari dira, garai... [+]