Gipuzkoako kostaldeko herri hau bere hondartzagatik da ezaguna, bi kilometro eta erdiko luzera du. Surflari asko biltzen dituen hondartza da, bertan egoten diren olatuengatik, besteak beste Aritz Aranburu eta Hodei Collazo zarauztarrek bertan ikasi hasi zuten euren bidea.
Surfaz gain golf zelaia ere badu herriak, Talaimendiren magalean dago Real Club de Golf-a hondartzaren alboan, paisaia ikusgarri baten aurrean.
Getaria eta Aia ditu mugakide eta turismoa du jarduera nagusi. Udan brtako ohiko biztanle kopurua bikoiztu egiten da.
San Pelaioak (ekainaren 26a), Aste Nagusia (abuztuaren 14tik 16ra), eta Euskal Jaiak (irailaren 9an) dira jaiegun ezagunenak.
Itsas pasealekua urtzai erabiltzaileak
Herriaren punta batetik bestera doan itsas pasealekua. Bertan bista paregabeak izateaz gain terrazadun hainbat taberna, surf eskolak, izoztegiak eta eskultura erakusketa bat ikusteko aukera izango duzu. Pasealekua Getariaraino luzatzen da.
Mollarri (Malla Harria) urtzai erabiltzaileak
Aspaldian mina kargatzeko tokia izandakoa da. Andazarratetik (20 Km inguru) ekartzen zuten mina kabledun bagoietan barrena XX mendean (1913-1924), gero hau barkuetan sartu eta beste lekuetara garraiatzeko. Leku paregabea da itsas bazterrak ikusteko
Euskalduna (Webgunea) urtzai erabiltzaileak
Kale nagusian kokatzen den jatetxe txiki bat da. Etxeko janari goxoa edota pintxoak prezio onean edukiko duzu eskuragarri eta ostegunetan Kafe Torero kultur elkartearen eskutik musika emanaldiak. Urdai-azpiko kroketa erraldoiak guztiz gomendagarriak dira.
Arrano (Herriko taberna) saapmifree erabiltzaileak
Musika plazan dago, eta goiko pisuan normalean bandera batzuk egoten dira jarrita kalean. Terraza dauka eta jaten ere oso ondo ematen dute: bokadiloak, razioak, arroz bereziak... Baina benetan gomendagarriak etxean egindako pizzak dira. Prezio herrikoiak.
agorregi zalditokia (Webgunea) olatz erabiltzaileak
Zaldiaren nortasuna nolakoa den erakutsiz, doma naturala bultzatuz lan egiten duen ekipoa aurkituko duzu Zarautzko Agorregi zalditokian.Paraje ezin hobea, egun pasa antolatzeko primerako ingurunea.Udan ingelesa praktikatzeko aukera ere eskaintzen dute.
Spa Gym Malecon Zarautz (Webgunea) abel erabiltzaileak
Oso leku txukuna, gorputzari opari bat egiteko bikaina. Zentroak sauna finlandiarra, bainu turkiarra, erlaxatzeko gunea, solarium bertikala eta edertasun zentroa ditu bestek beste. Ordubetek 20€ balio ditu, baina deskontuak ere egiten dituzte.
2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |