Herria ezaguna da bertakosagardotegiengatik eta garai batean Oria ibaian harrapatzen ziren angulengatik. Ekonomian, XX. mendeko erdialdetik industria eta, geroago, zerbitzuak dira bertako sektore nagusiak. Donostia, Lasarte-Oria eta inguruko beste herrien aldean, bere euskal izaerari eutsi dion herria da, euskaldunen portzentaje handia atxikiz bertako bizilagunen artean.