Tolosaldeko udalerri nagusia da eta Oria ibaiak zeharkatzen du herria, bitan banatuz. Horrez gain, gune menditsuan dago, ondorengo mendiak baititu inguruan: Uzturre, Belabieta, Loatzo, Erroizpe, Otsabio, Mendikute, Ubeltz eta Herniozabal besteak beste.
Herria ezaguna egin da bertako Inauteriengatik. Ostegun gizenean hasten dira jaiak, hau da tolosarrentzat urteko egun garrantzitsuenetako bat, ondaoren ostiral mehea ospatzen dute, larunbat edo “zaldunita” bezperan ume eta helduek danborra jotzen dute, igandea edo” zaldunita” eguna, astelehena edo “astelehenitan” ume gazte eta helduak konpartsan ateratzen dira, eta, astearte edo “asteartita” izanik azken eguna, inauteriei agur esaten hasi eta amaitzen dute eguna. Inauteriak herriko jai ezagunenak bihurtu diren arren San Joan jaiak ere ospatzen dituzten ekaineko azkeneko astean.
Beti Alai artsuaga erabiltzaileak
Eguneko menua jateko jatetxe paregabea. Prezioz ondo eta aukera ugaria. Kartara jateko ere aukera ona.
IZASKUN JATETXEA (Webgunea) olatz erabiltzaileak
Uzturre menditik bueltatxo bat eman ondoren, ez zaitez etxera joan Izaskun Jatetxean kroketa razio bat jan gabe.Mundialak daude!
Iurre Taberna auzperri erabiltzaileak
Bere kañak eta pintxoak famatuak dira, Tolosako terraza haundienarekin.Mundiala.Dena merke ta ona.
Tolosa Indoor Karting (Webgunea) txarlygraffo erabiltzaileak
Kotxezale guztientzat, adrenalina soltatzeko leku aproposa!! Bota itzazu pike batuk lagun artean, umeekin gidatzeko aukera kart biplazarekin... Seguru errepikatuko duzula!
2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |