Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Nafarroa

Elkarte

Euskal Herriko hiriburua hain gertu izanda (15km-tara), arreta deitzen duen herria da Elkarte. Iruñerriko lautadatik muino batez bereizita, bere inguruak soroz beterik aurkitzen dira, bertako 20 biztanleen diru iturri den gari, olo, garagar, zaldi, behi eta ardiz apainduta.

Hiriburuaren etengabeko estres eta ardurak ahazteko leku paregabea dugu, lasaitasuna nabaritzen baita bere zelai, plaza eta baita biztanleengan ere.

Beste 9 herrirekin batera Berriobeitiko zendea osatzen du, han duelarik udaletxea, eta parean duen Ballariain herriarekin batera zendeako txikiena da. Herri hauek, Oteitzarekin batera bailaratxo bat osatzen dute, Eltxumendiren (850m) magalean kokaturik, zeina Iruñerria ikusteko tontor paregabea den.

Edonor izango da ongi etorria Elkarten, eta oraindik bizirik dirauen herritarren arteko auzolana ezagutuko du, XXI. mendean egonik atzera salto bat egingo du bisitariak.
Bisitariak euskara adituko du herrian barna, gazte guztiek erabiltzen baitute euskara. Pilotalekua eta ostatu bat daude herrian, jauregi bat eta eliza erromanikoa.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.