Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Nafarroa

Arribe

Arribe Nafarroako ipar-mendebaldeko herria da, Araizko udalerriaren eta Arribe-Atallu kontzejuaren herriburua dena.

Iparraldean Orexa (Tolosaldea), hegoaldean Betelu, mendebaldean Azkarate eta ekialdean Gorriti mugakide ditu.

Bertakoa da Urko Aristi Etb.ko eguraldi gizona.

Hegoaldean Aralarko mendilerroa herriaren mugakide naturala dugu, Aralarko Mallo ikusgarriak bertatik bertara daudelarik: Ttutturre (1282 m.), Hirumugarrieta (1431 m.), Aldaon (1411 m.), Uakorri (1306 m.) eta Balerdi (1197 m.).

Ekialdean berriz Elosta (937 m.), Santa Barbara (853 m.) eta Urkieta (854 m.) mendiak daude.

Bestela, Araxes ibaiak herria zeharkatzen du hegoekialdetik iparmendebaldera, Gipuzkoa aldean Oria ibaian amaituko dena eta Aralar eta inguruko mendietako urak jasotzen dituena.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.