Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Aretxabaleta

Aretxabaleta Gipuzkoako hego-mendebaldean kokatzen da, Debagoiena bailararen barnean.
Herrigunea Deba ibaiak zeharkatzen duen bailara estuan kokatzen da, 235 metroko altueran. Ingurua oso menditsua da. Mendi nagusia Kurtzebarri da, 1119 metrokoa. Baina ezagunena bertan dagoen gurutzeagatik (herritik ikusten da) 500 metro hegoalderantz dagoen Elorretako Haitza da, 1140 metro, 21 metro altuagoa baita. Hala ere, Aretxabaletako tokirik garaiena Elgeako mendilerroan dagoen Aumategigaña da, 1189 metroko garaierarekin. Udalerriko beste mendi esanguratsuen artean Murugain, Andarto eta Urkulu gainean dagoen Iruaitz aipatzekoak dira.
Aretxabaletaren ekialdean Urkuluko urtegia dago. 1979an eraikia, Debagoieneko eta Gipuzkoako beste herri batzuk urez hornitzen ditu. Urtegitik behera doan Urkulu errekak Oñatiko Zubillaga auzora jotzen du, beherago, San Prudentzion, Deba ibaiarekin batzeko. Urtegiak sortu duen inguru naturala oso erabilia da aisialdirako Debagoienan, eta bertako urak bizileku bilakatu dira hainbat hegazti espezierentzat.
 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.