U - Urtxintxa

Urtxintxak oihanean jauzika
Aldaxkatik aldaxkara
Zuk erredazu, ama, zendako
Ez diren erortzen lurrera.

Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izeiteko libre!

Urtxintxak oihanean zintzilik
Buruz behera buztanetik
Zuk erradazu, ama, zendako
Ez duten buruko minik

Nik ere…

Urtxintxak oihanean karruxkaz
Neguko bildu intxaurrekin
Zuk erradazu, ama, zendako
Ez dezaketan egin berdin?

Nik ere…

Letra eta musika: Manex Pagola (1969)