M - Mirua

Goazen, goazen baratzera
han mirua ikustera
perejila janda
ta mirua etzanda
jan ta jan ta jan
Izeko Perikita!
Zer nahi duzu nagusi?
Mirua hilik da? Ala bizi?

Ahozko tradizioa. Ahozko tradiziotik jasotako abesti hau, umeak ilaran doazenean abesteko erabili daiteke. Aurrean doanak, abestu egiten du “Goazen, goazen baratzera…”. Bukaeran, “hilik ala bizi?” galdetzen den momentuan, umeek “bizi” erantzuten badute, berriro kantuan hasten dira. “Hilik” erantzunez gero, ordea, abesteari utziko diote.