H - Hontza

Ipuina: Animalia guztiek hitz egiten zuten garaian, hegazti bakoitzak nahi zuen erara hitz egiten zuen: egun batean zaunkaka, beste batean kurrinka… Basoko animaliak zoraturik zeuden egoera horrekin eta Basoko Damak animalia hegalari guztiak batzea erabaki zuen; bakoitzari kantu bat egokituko zion. Hontza, egunez lotan zegoenez, berandu iritsi zen bilerara eta berarentzako ez zen kanturik geratu. Mutu geratu beharko ote zen betirako? Bere izena, “Hontza”, hizki mutuaz hasten da, hain zuzen ere.

Mitxel Murua. Lo Potolo, Alberdania. (bukaera moldatua)