Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2009

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

ARGIAko artikuluak

Ramon Etxezarreta: "Ustekabeko proposamen bat baino gehiago ikusiko dugula iruditzen zait"

Ramon Etxezarreta

Ramon Etxezarreta PSE-EEko Donostiako Udaleko zinegotzia da.

Mundu guztia PSEk egingo duenaren zain dago. Zein bide hartuko du?

Lehenik eta behin EAJri ekimena hartzen utzi, ekimen gaitasunik gabe gelditzen den arte. Hori gertatuko balitz PSEk bere txandari helduko lioke.

Baina zenbakiek eman, ematen dute.
Nik uste dut hori baliarazten saiatuko dela PSE. Gobernua edozein delarik ere, gehiengo absolutu abertzalerik gabeko legebiltzarra da oraingo hau; alderdi sozialistaren pisu politikoa askoz ere handiagoa da, eta hori baliarazi beharko du modu batera edo bestera.

Inkestek ziotena baino emaitza hobeak atera ditu EAJk. Ibarretxe indartuta atera dela esan daiteke?

Ez, nik uste erabat ahulduta atera dela nahiz eta hauteskundeak irabazi. Hiruko gobernuak parlamentari berdinak atera ditu eta beste alderdi guztiek egin dute gora, edo ez dute egin behera behintzat. Nik uste dut irabazle bakarra kasik Aralar izan dela, nahiz eta ez den erabakigarria gobernua osatzerakoan. Bigarren irabazlea PSE da, posibilitateak dauzkalako, nahiz eta ez izan berak zeuzkan aurreikuspenen araberakoak. Hortik aurrerakoak, nik uste, porrotak direla. Ibarretxeren ibilbidea momentu honetatik aurrera, oso laburra da, edozein tokitatik begiratuta ere.

Ibarretxe gabeko EAJ-PSE gobernua posible al da?

Oraingoz ez dut ikusten formula hori. Legebiltzarrak daukan konposizioagatik, uste dut mugimendu handiak egongo direla norabide askotan, uste ez ditugun mugimenduak behar dute egon. Ibarretxek eta EAJk ez dute lehendakaritza galtzen utziko. Ustekabeko proposamen bat baino gehiago ikusiko dugula iruditzen zait.



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan