Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
Nafarroako Eki-ErdialdeaNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Nafarroako Eki-Erdialdea Nabaskoze-Irunberri-Leire-Xabier-Zangoza-Uxue-Donamartiri-Untz-Erriberri




135 km 2-3 egun

 

Nafarroaren erdialdeko eremuan, baina jadanik Erriberako lautadetara begira, zama historiko handiko lurrak ditugu. Horrela, zonalde hau “Antzinako Erresuma”ren defentsarako hain garrantzitsua izateak, Aragoirekiko hurbiltasunagatik hain zuzen ere, monumentu eta herri askoren izaera azalduko luke. Hala izanik, gazteluak (Xabier), defentsarako prestaturiko monasterioak (Leire), mendi estrategikoen gainean kokaturiko herriak (Galipentzu, Uxue, Kaseda...) eta harresiek sendotutako hiriak (Erriberri, Zangoza) bisitatuko ditugu. Hori guztia ibilbide honen garrantzi historikoaren froga da, baina horrez gain, pare bat mirari natural ere gehitu behar dizkiogu. Izan ere, natura bera ere gizakiarenak baino “harresi” menperaezinagoak eraikitzeko gai dela erakusteko hortxe ditugu Irunberri eta Arbaiungo Zintzurrak, milioika urteko lanaren osteko mirari naturalak.


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403