Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
Orrialde nagusiraNafarroa garaiko iparraNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Nafarroa garaiko iparra I Lesaka-Bera-Sara-Zugarramurdi
Sarrera Nola iritsi Zer ikusi Informazio praktikoa Argazkiak

Nola iritsi OIARTZUN-LESAKA-BERA

Abiapuntua Oiartzungo elizaldea izango da, herria osatzen duten auzoen erdigunetzat har dezakeguna. Aurrehistoriatik populatutako bailara, Ptolomeo grekoak "Oiasso" izenaz aipatzen du, eta Erdi Aroan Donostiaraino ailegatzen zen, hiriak independizatzen hasi zitzaizkion arte.

Elizaldean bertan Esteban Donea Enparantzaren (fija zaitezte iturrian) inguruko kaleetatik paseo atsegina burutu daiteke, bertan dagoen XVII.eko Udaletxea (arkupeak eta haraneko armarri bi), San Esteban eliza (visigotikoa lehenbizi, erromanikoa gero eta gotikoa gaur egun) eta San Joan Bataiatzailearen Basilika-Ospitalea (XVI. mendea) bisitatu ostean. Iturriotz auzoan Ozentzio baseliza eta Dorre Etxe gotikoa azpimarra ditzakegu, eta Gurutze auzoan aldiz, Irungo mugan dagoen Andrearriaga hilarriaren kopia (orijinala Donostiako San Telmon dago).

Elizaldetik Lesakara zuzen doan bide zahar eta estu baina oso politean, 7. km.rako Aia Harria ikusten hasiko gara, eta 2 km. beranduago Aritxulegi Mendatea eta Nafarroa harrapatuko dugu. Jaitsiera ezin basati eta ederragoa da, giza aztarnarik gabeko bailara arbolatsuan zehar, nekazal animaliak aske eta lasai bizi diren txokoa.

Eskumaldean Endarako Urtegia utzi ostean, 24. km.an azkenean "zibilizazioa" agertzen hasten da, hots, Lesakako lehen baserriak. Etxe ederrak soberan dituen erdigunean berriz, 2,5 km. aurrerago sartzen gara. Plazan ezkerrera Iruñerantz, eta 2 km. geroago Berarantz, laster Nafarroa Garaiko ipar muturrean dagoen herri honen elizalde atseginera iritsiko gara, etxe ederrak Bera osoan zehar barreiatzen badira ere.

Zer ikusi

LESAKA
O
lentzero pertsonaia mitikoaren jatorria omen den herri eder honek era berean Bortzirietako (Bera, Lesaka, Etxalar, Igantzi eta Arantza) erdigunea markatzen du.

LABURPEN HISTORIKOA

Bere izena agiri batean lehenengoz 980. urtean aipatzen bada ere, herri gunea ez dirudi XIV. mende arte sortu zenik, Mendialdeko Bortziriak jaiotzeaz batera.

Gipuzkoarekiko hurbiltasuna zela-eta, Nafarroako muga hori eraso eta lapurren aurka defendatu asmoz, hiriak zenbait pribilejio eskuratu zuen, XV.aren hasieran handituak. Halere, 1444an Gaztelako gudarosteek hiria suntsitu egin zuten.

Bitartean, mende hauetan Lesakako ekonomia jarduerarik nagusiena udalerri osoan zehar barreiatutako burdinolak izango ziren. Gaur egun ere, batez ere industriaz arduratzen den herria dugu.

IKUSTEKOAK

Hiriko monumenturik adierazgarriena XVI. mendeko San Martin de Tours parrokia da, Berpizkundeko eta barrokoaren elementuak erakusten dituen eliza.

Gurutze latindar oinplanoaren barrualdean, gurutzeriako sabaia izardunak ikus ditzakegu, organo erromantiko eder bat eta batez ere guztiaren erdian den erretaula nagusi errokokoa, XVIII. mendekoa.

Doloretako Ama Birjinaren komentu interesgarria, edo hobe esanda eliza, hori bakarrik geratzen baita, XVIII. mendekoa da.

Eraikin zibilei dagokienez, lehenbizi zera esan behar da, Lesakak jauretxe-bilduma luze eta oso interesgarria gordetzen duela, azken bost mendeetako hirigintzaren adibide adierazgarria suertatuz. Horrela, Lesaka zerbaitegatik nabarmentzen bada, bere baserri-etxe-multzo ederrarengatik da, estilo ezberdinetan eraikitakoak.

Plaza Zaharrean dugun Udaletxea barrokoa baina apaingarririk gabekoa da, XVII.ean eraikia. Arku batzuen gainean harlanduz egina, hiriko beste eraikin askoren itxurari jarraikitzen dio.

Herria zeharkatzen duen ibaitxoaren inguruan (honen alboetan uztailaren 6an dantzatzen den Zubigaineko ospetsuak bi aldeetako auzoen arteko aintzinako liskarren amaiera ospatzen du), Zabaleta edo Kaxerna Dorretxea aurkezten zaigu.

Defentsa-eraikin handioso eta ikusgarri hau XV. mendetik oso ondo kontserbatu izan den leinu-dorrea dugu. Oso interesgarria den beste dorretxe bat Miniurineakoa da, XV. mendekoa eta gotiko estilokoa.

XVI-XVII. mendeetako euskal estiloko etxe bildumaren artean ibaiaren alboan dagoen Etxezarrea edo Mikelainea azpimarratuko dugu. 1541ekoa, bere balkoi eta leiho gorrixkek horma zuriaren gaineko lerro bertikal beltzekin eta behealdeko harrizko gorputzarekin osotasun eder-ederra sortzen dute.

Etxe ederren zerrenda luzetik beste batzuk aipatzearren, Txalainea (aurrekoaren garaikoa), Domingo Baita eta Txanpalenea beranduagokoak, egurrezko elementuak hoberen gorde dituen Alzateabaita (erreka ondoan ere bai). Azkenik, jauretxeei dagokienez, 1700eko Joanederrenea barrokoa eta Matxikotenea, estilo berekoa, nabarmendu behar ditugu.

Herrialdea
Iruñera
Altitudea
Biztanleak
Euskaldunak
Azalera
Dentsitatea
Jaiak
Nafarroa
75 km.
77 m.
2.728
%79
55 km2
50 bizt./km2
Ihauteriak
San Ferminak (uztailak 6-10)

 

 

 

 

 

BERA
Bidasoako Bera inguru galantean barreiaturiko herria da, eta erdigune moduko bi dauzka: elizaldea eta Altzate auzunea. XV. mendeko gerren eta 1638ko sute handiaren ondorioz, aurreko aztarnak desagertu eta aurkituko duguna zera da: XVII-XIX. mendeen arteko jauretxe bilduma zabal eta ederra.

Honela, Legia kalean (aipatutako bi erdiguneak lotzen dituen kalea) Elzaurpea Etxea dugu, gotiko bakarra. Illekueta auzuneko Zelaia Etxea, berriz, Berpizkundeko estilokoa da. Azpimarratzeko beste bat Itzea da, Barojatarren etxea. Dena den, jauretxe bildumarik ikusgarriena Altzate eta Legia kaleetan zehar dugu.

Eliza XV.ekoa da, eta barruan organo ikusgarria gordetzen du. Tenplutik gertu Udaletxea dugu. Bere aurrealdean pertsonaia alegorikoen margo polikromatu ikusgarriak daude.

 
Herrialdea:
Iruñarera:
Altitudea:
Biztanleak:
Euskaldunak:
Azalera:
Dentsitatea:
Jaiak:
Nafarroa
75 km.
56 m.
3.480
%66
36 km2
97 bizt./km2
Ihauteriak
San Esteban (abuztuak 3)

 

 

 

Argazkiak

Lesaka Euskal Herriko baserri-multzorik ederrenetakoa da.

Lesaka inguruko etxeek horrelako xehetasunak aurkezten dizkigute.


Berako Udaletxearen aurrealdea marraztuak segituan gure arreta erakartzen du.

Orrialde nagusiraNafarroa garaiko iparraNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi

Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403