Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
Iratiko OihanaNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Iratiko Oihana Donibane Garazi-Ezterenzubi-Iratiko txaletak-Otsagi-Auritz-Eaurta-Orbaitzeta




205 km 4-5 egun

 

Amazonia Lurraren birika bada, ez da gehiegitxo esatea Irati gure lurraldearen birika dela, hala pentsatzen duenak kontuan hartu behar duelako Iratiko Oihana Europa mendebaldeko basorik zabalenetarikoa dela, Pirinioetako alde bietan hedatzen delarik, 50 km2tan zehar. Bi Nafarroak Zuberoarekin lotzen dituen itzelezko baso hau, gainera, Europako pagadirik handienetakoa eta ederrenetakoa izateaz gain, izeiaren mendebaldeko muga markatzen du. Noski, hainbeste zuhaitzen artean, fauna ere ugaria izan behar, eta beraz, zorterik izanez gero, basurdeak, orkatzak, oreinak eta abar luze bat ere ikus genezake. Irati bisitatzea antzinako Pirinioak bisitatzea da, kutsadura eta ustiapen basatia baino lehenagoko basoak nolakoak ziren ezagutzea da, eta horretan saiatuko gara. Ibilbide hau gida honetako luzeena da, baina baita zirraragarriena ere, 200 kilometro ingurutan sekulako leku eta parajeak bisitatuko ditugulako, eta kilometro horietatik oso-oso gutxi daudelako soberan, errepide edo bidearen bihurgune bakoitzaren atzean ezuste berri bat agertzen baitzaigu. Dena den, ibilbide hau orientagarria besterik ezin da izan, izugarrizko geruza berde honetan zehar makina bat txango, paseo edo ibilbide ezberdin egin daitezke-eta. Gu Iratiko altxor esanguratsuenetako batzuk lotzera mugatu gara, baso hau ongi ezagutzeak denbora luzea eskatuko bailuke, baina gauza bat argi dugu: aurrera egiten duena ez da damutuko. Azkenik, kontuan eduki Irati zeharkatzen duen errepide bat baino gehiago 2. edo 3. mailakoa denez gero seinalizazioa eskasa dela gehienetan, eta errepide-mapari zein guk emandako oharrei erne egotea komeni da.


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403