HAZPARNEKO ELIZA
izango da gure abiapuntua, oraindik ere Lapurdin. Elhuyar
anaia kimikarien jaioterria eta Francis Jammes olerkaria hil zeneko
herria dugu Hazparne. Bere izena daraman kalean museo bat eraikia
dago bere omenez.
Elizaren aurretik abiatu eta
zuzenean eskuinetara eginez, Baiona-Donapaleurako bidea hartuko
dugu. Lekuinen (Bonloc), berriz, ezkerrera egingo dugu, eta Donestiri
- Saint-Esteben (XVII.eko eliza polita) igaro eta 2 km-ra gauza
bera egingo dugu.
Beste
km 1 egin eta Donamartirin (St.-Martin-d´Arberoue) sartuko
gara. Hemen, eliza eskuin aldean utzi eta ezkerreko bidea hartuko
dugu. 2´5 km geroago hiru aparkaleku zeharkatu ostean,
Izturitze eta Otsozelaiako Lezeetako sarrerara iritsiko gara,
alegia, Hego Europako santutegi paleolitikorik garrantzitsuenetako
batera, eta barruan, milioika urtetan zehar sortzen joan den eta
azken 50.000 urteetan populatua izan den altxor magikoa aurkituko
dugu.
Donestirira itzuli ondoren,
ezkerretara egingo dugu Heletarantz. Abiatu eta 5 km-ra eskuinetara
egiten badugu, herri honen erdialdean sartuko gara, Baigura mendiaren
magalean. Azoka Plaza eta bere ingurua, eliza eta hilerria nabarmentzekoak
dira, baina Heleta Nafarroa Behereko herrialde osoan ospetsu bihurtu
duena azaroaren 24-25ean ospatzen den Zaldien Azoka koloretsua da.
Baserritarrak edonondik datoz tratuan aritzera, eta jatetxeek plater
tradizionalenak eskaintzen dituzte, kantitate handian gainera.
Km 1 aurrerago ezkerrera egingo
dugu, eta bertatik 5 km-tara, Irisarrira helduko gara. Hemen Donibane
Garazi-Ortzaize aldera egiten badugu, herriko erdialdea zeharkatuko
dugu. Bertan, XII.eko Jerusalengo Ordenako Zaldunen Ospitale mugagabea
nabarmentzen da, XVI.ean Maltako Ordenaren eskuetara pasatu zena.
Gaur egungo eraikina XVII.ekoa da, zaharra XVI. mendean suntsitu
baitzuten.
HARPEKO SAINDUA, ESTALAGMITA MITIKOA
Ortzaizerantz goazela, Bidarrai
ondoko Itsusiko Harri gorrixkak ikusteko parada izango dugu. Ortzaizen
erdi aroko jauregiak eta XVII-XIX.eko baserri ederrak miretsiko
ditugu, harri gorrixkaren gaineko bere ateburuekin. St. Juliengo
elizak ere bisitatxo bat merezi du.
Ondoren, eskuinera egin eta
handik 6 km-ra, Bidarraiko erdialdera iristeko sarrera-zubia dugu,
herria dagoen mendixkaren behealdean. Hori igaro, eta lehendabizi
eskuinera eta geroago ezkerrera eginez, herri-barnean izango gara.
Harpeko Saindura iristeko zera
egin behar dugu: leku beretik jaitsi, ezkerrera dugun zubi semizirkular
bat igaro eta berriro ezkerrera egin, ibaia gure ezkerrean utziz;
hemendik aurrera zuzen eta gorantz jarraituko dugu. 2 km-tara Infernuko
Zubia pasatu eta handik 0,5 km-tara bidegurutzean eskuinetara
joko dugu, behe alderantz. 2 km-tara beste zubi bat igaro eta handik
1,5 km-tara, zirko natural baten azpian aurkitzen den bigarren baserrian
aparkatuko dugu, oinez amaitzeko.
Errepidera itzuliz, Baigorrirako
bidean Arrosa ondotik pasatuko gara, eta 3 km-tara Eiheraldetik.

|
BIDARRAI
Orreagako Monasterioak XII. mendean fundaturiko priorerri hau,
azkenean 1723. urtean independizatu zen. Mendixka baten gainean
kokaturik, baxenafar estiloko etxe zuriz osatutako herri honen alde
batean frontoia, aterpea eta Herriko Etxea ditugu, eta bestean,
tonu gorrixkako eliza. Hemendik, inguruko mendi gorritxoen bista
polita ikus dezakegu.
HARPEKO SAINDUA
Kotxez hurbildu ondoren, baserri baten atzealdetik abiatzen den
galtzada moduko bat igoko dugu, gure aurrean altxatzen den mendi-zirkurantz.
150 bat metrotara, bidegurutze moduko batean ezkerretara eginez
zuzen-zuzenean haizperaino eramango gaituen lurrezko bidezidor bat
abiatzen da. Bertan, ehunka urtetan gurtu izan duten izerdi
egiten duen santua dugu, hots, giza-itxura duen estalagmita
(imajinazio pixka batekin). Ohiturari jarraiki, ur horrek azalaren
gaixotasunak sendatzen ditu, eta sinismen horrek bultzaturik, jende
askok hainbat buruzapi eta arropa utzi ohi du kobazuloan.
Herrialdea
Donibane Garazira
Altitudea
Biztanleak
Euskaldunak
Azalera
Dentsitatea
Jaiak |
Nafarroa
Beherea
18 km.
74 m
585
daturik ez
39 km2
15 bizt./km2
Besta Berri (Korpus Eguna)
Andre Mari (abuztuak 15) |

|