Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Europar parlamenturako hauteskundeak 2009

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

ARGIAko artikuluak

Komunikabideek nola landu dute hauteskunde kanpaina?

Elisabeth Pombo

Elecciones Vascas 2009

Lehen aldia da hauteskunde kanpainak irauten duen bitartean komunikabideek informazioa nola landu duten aztertu dela. EHUk martxan jarritako behatokiak eguneroko jarraipena egin du Elecciones Vascas 2009 webgunean eta Facebook eta Twitter bidez ere bai. Behatokiak Berria, Deia, El Correo, El Diario Vasco, El Mundo, El País eta Gara egunkariak eta honako hiru hautagaiak aztertu ditu: Juan Jose Ibarretxe, Patxi Lopez eta Antonio Basagoiti, "aukeratutako hautagaiei komunikabideek eskainitako espazioa gainontzeko hautagaiena baino dezente handiagoa izan baita".

Argitaratu dituzten ondorio nagusienak hauek dira:

  • Deia, El Correo, El Diario Vasco, El Mundo eta El País egunkariek hautagaietako bati mesede egiten dioten diskurtsoak landu dituzte. Berria da neutraltasun handiena eskaini duena eta Garak D3M eta Askatasunaren ilegalizazioen eta EAJ-PNV eta PSEren erantzunen inguruan kokatu du bere diskurtsoa.
  • El Correo, El Mundo eta El Paísek Patxi Lopezen aldeko edo oso aldeko mezuak argitaratu dituzte eta Juan Jose Ibarretxeren oso kontrakoak.
  • Juan Jose Ibarretxek Deian baino ez du jaso tratamendu positiboa.
  • Patxi Lopez eta Juan Jose Ibarretxeren arteko lehian El Diario Vascok jarrera inpartziala izan du kanpainaren hasieran, baina amaierarako Lopezen alde egin du.
  • Egunkariek ez diote eskaintzen Basagoitiri espazio pribilegiaturik ezta oso kontrako mezurik ere. El Correok, El Mundok eta El Paísek eskaintzen dioten tratamendua aldekoa edo oso aldekoa da, bereziki El Mundok.
  • Patxi Lopez da, ezbairik gabe, komunikabideen aldetik tratamendu onena jasotzen duen hautagaia.
  • Asteburuko iritzi-azterketak agertu baino lehen, PSE eta PPren arteko balizko paktua argi eta garbi aipatzen duen egunkari bakarra da El País.
  • El Correo eta El Diario Vascoren diskurtsoen artean desberdintasun nabariak daude, nahiz eta talde berekoak izan.
  • Politikaren maskulinotasuna hedabideetan ere agerian geratu da, eta emakumeak berrietan eta argazkietan bigarren mailako lekuetan agertzen dira.

Ekimen interesgarria iruditzen zait, baina behatokiak hizkuntzarekiko izan duen jarrera salatu nahiko nuke. Elecciones vascas 2009 gazteleraz soilik dago, euskara ez da inondik inora agertzen eta ondorioekin bidali diguten idatziaren (PDF) %90 ere gazteleraz dago. Euskarazkoa eskatu diegu eta bidaltzen badigute, zintzilikatu dugunagatik ordezkatuko dugu.

Aktualizazioa: Behatokitik jasotako erantzuna hau izan da: "Por desgracia y operatividad, decidimos que el castellano fuera la lengua de este Observatorio, no obstante, incluimos resúmenes en euskera en el texto, como habrás podido comprobar". Norberak atera ditzala bere ondorioak.



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 ∑ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan