Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Europar parlamenturako hauteskundeak 2009

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

ARGIAko artikuluak

Datorren legegintzaldiaren erronkak. Giza eskubideak

Andres Krakenberger, Amnesty International-eko kidea

Andres Krakenberger

  • NBE. Giza eskubideen urraketa larria jasan duten pertsonek helegiteak jarri eta kaltearen konponketak izateko eskubideei buruzko arau ugari onartu ditu Nazio Batuen Erakundeak; Eusko Jaurlaritzak horiekin bat datozen politikak bideratu beharko lituzke; ETAren, segurtasun indarren edo talde inkontrolatuen biktimei begira.
  • Formazioa. Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzak giza eskubideen eremuan duen formazioa berraztertu beharko luke. Aginte karguetan direnen formazio kurtsoetan, gaurkotze eta birziklatze formazioan edota promozio prozesuetan giza eskubideek presentzia handiagoa izan beharko lukete.

  • Arrazakeria. Arrazakeria eta bazterketaren aurka borrokatzeko plan osoa egin behar da, lan eremuan, etxebizitzaren eskuratzean, osasunean edo, besteak beste, hezkuntzan ematen diren bazterketen aurka egiteko. Eremu honetan ondo jarduteko, ezinbestekoa da jakitea EAEn dagoen arrazakeria maila zein den eta, beraz, estatistika eta aldian aldiko ikerketak egin beharko dira. “Giza eskubideak eta bakearen aldeko euskal plana” indarrean jarri eta ondorengo jarraipena egin behar da, horretarako beharrezkoak diren neurgailuak sortuz.
  • Tortura. Tortura eta tratu txarren salaketak ikertzeko azterlari independenteak jarri behar dira, Europako zenbait herrialdetan direnen gisakoak. Neurri hauek hartzen ez diren artean, bere barne ikerketa mekanismoak aztertuko dituen kanpo auditoria egin beharko luke Herrizaingo Sailak, era horretara giza eskubideen aurkako eraso larriak nazioarteko arauen arabera aztertzen direla bermatuz.
  • Genero biolentzia. Emakumeen aurkako Biolentzia Epaitegiak genero biolentzia ikertu ahal zango duten talde tekniko egokiz hornitzea (auzitegiko medikua, material egokiak...).
  • Atzerri politika. Giza eskubideak bere atzerri politikaren funtsezko aldagaia izatea eskatzen diogu hurrengo Eusko Jaurlaritzari, jaso edo egiten diren atzerriko bisitak baliatuta, giza eskubideen alde ari diren pertsona eta taldeen lana sostengatuz.
  • Pablo Ibar. Une zehatzetan ere argi azaleratu behar da sostengu hau. Esate baterako, Pablo Ibarren alde lanean jarraitu behar da, honek heriotz zigorrik izan ez dezan. Heriotz zigorraren bidez hil behar dituzten pertsona zehatzen hilketa saihesten saiatu behar da.
  • Guantanamo. Nazioarte mailako babes neurriak hartu behar dira, Guantanamon preso egonik, oraindik beren herrialdeetara itzuli ezin diren pertsonentzat eta Jaurlaritzak eska diezaioke gobernu zentralari neurri hauek har daitezen susta dezala.
  • Pobrezia. Pobrezia giza eskubideen bortxaketa da eta ikuspuntu hori han-hemenka hedatzeko lanean jarraitu beharko luke hurrengo Eusko Jaurlaritzak.


Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 ∑ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan