|
|
Nori ez zaio umetako oroitzapen bat burura etorri zerbait dastatuta? Memoriarik zaharrena omen. Herrialdeak ere zaporeekin gogoratzen ditugu usu, usaimenari zein lotuak. Pertsonekin ere lotu ohi ditugu gustuak. Baina uneek ere badute zaporerik, edo hala deskribatzen dira askotan, behintzat: une garratzak, mingotsak, gazi-gozoak… ARGIAko lantaldeak urteko balantzea egin du azken batzarrean: “Nolabaiteko aho-zapore gozoarekin amaitu dugu 2021 urtea”.
|
|
|