Joan zen otsaila. Agur neguari eta ongi etorri udalehenari, bedatseari edo belartzeari. Polita belartzea, baina hurrengo baterako utziko diot bide horri. Egurretik tira nahi dut oraindik...
Lehengo batean Arantzazuko fatxada tzarraren istorioa zekarren Berria-k eta aspaldi ikusi gabeko imaginak berritu. Bi argazki: baga, Oteizaren apostoluak bide bazterrean botata egon zirenekoa, eta biga, landutako harri mokor horiek fatxadan ezartzeko lanak.
Oteizaren hutsunearen zulo beltzean ez naiz... [+] |