argia.eus
INPRIMATU
Nahuel Gómezen matrailezurra Ertzaintzaren pilotakada batek hautsi zuela zalantzan jarri du Erkorekak
ARGIA @argia 2021eko urtarrilaren 28a
(Argazkia: www.ukberri.net)

ETB1eko Egun on Euskadi programan egindako elkarrizketa batean, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak zalantzan jarri du Nahuel Gómez gaztearen masail hezurreko haustura Ertzaintzak eragin izana. Erkorekaren aburuz, hala dela baieztatzeko, ikertu egin beharko dira gertakizunak, gazteak jarritako salaketaren harira abiatuko den ikerketaren bidez.

Nahuel Gómez iragan asteazkenean zauritu zuten, tabernan lan egin ondoren etxera bidean zioala. Egun hartan, istiluak jazo ziren Ertzaintzaren eta herritarren artean, eta bideo bidez jaso zenez, ofizial karguko ertzain batek “jotzera tiro” egiteko esan zien lankideei. ARGIAri eskainitako elkarrizketan, Gómezek argi dio Ertzaintzaren pilotakada batek eragin ziola zauria: “Zer gertatzen zen begiratzeko buelta eman nuen eta danba, Ertzaintzaren balak aurpegian eman zidan bete-betean".