Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

BertsolaritzaSailak



Poz bat gure belarriei

Lehiak mugitzen gaitu. Aitortuko dut nire buruari errietan aritu naizela bertsolaritzaren urteko errepasoa egin behar eta; Txapelketa Nagusirik gabeko urteek trantsizio-urte dirudite; ekitaldi kopuru bete-betea izan den arren, heldulekua falta. Baina lehiaz hasi naizenez, ezin herrialdetako txapelketak alde batera utzi, Nafarroan, Araban, Iparraldean eta Bizkaian izan dira txapelketak aurten, lerrook idazten ari naizenean Bizkaikoa artean bukatzeko dagoen arren. Eta Iparraldekoan egin nahiko nuke geldialdi bat, zenbaiten urteetako lanaren ondorioz, bertako bertsolaritza susperraldian dagoela baitirudi. Barrura begira izango ditu bestelakoak, baina kanpora begira arnas berritzen ari da eta ez bertsolari kopuruan bakarrik. Bazirudien gure generazioek izan behar zutela euskara batuaren ikur: bertsotarako ere hizkuntzak izan lezakeen jolaserako grazia ahaztu, eta guztia molde trinko berdinetan esan behar zutenak. Aurtengo Iparraldeko txapelketak poz bat eman die gure belarriei, Bizkaia, Nafarroa edo Arabakoak bezalaxe. Alde ederra egin dugu!

Zertaz ari naizen ez dakienik bada, aukera izango du herriz herri ikusteko; oraindik kontaketa bukatu gabe badago ere, aurreko urteko datuei erreparatuta, 1.600dik gora bertso saio izango baitira 2010ean. Bada zerbait. Bataz beste egunean ia 5 saio, 100.000 bertsotik gora, milioi erdi errima… lagun batek esan ohi duen moduan, saio ofizialetatik kanpo dagoeneko ez omen da kantatzen, baina bertsorik botatzen ez denik ezin esango dit.

Urteko errepasoa bukatzeko, jarri gaitezen atzerago begira: aurten bete dira 100 urte Pedro Mari Otaño bertsolaria hil zela. Bat batean ezer gutxi aritutako bertsolaria, bertso jarriengatik historiara igaro dena. Inprobisazio “erabatekoari” hainbesteko miresmena diogun garaiotan tira ahal izateko hari mutur bat uzte aldera.

Askotan esan izandu dute gizon ikastun argiyak… hasi zituen bertso gogoangarriak Zizurkilgo bertsolariak. Eta testua entregatzeko zorian nengoenean iritsi da urteko errepasoan ahaztu ezin dudan notizia mikatza: Xabier Lete hil dela. Bertso hauek eta askoz gehiago kantatu zizkigun poeta oiartzuarrak, bere ahots biluzian. “pirotekniarik gabeko poesiatzat” zuen berea, zuzena eta ederra erantsiko nioke nik:

Hamaika orru ta bertso arrunt
nauzute botia.
Ez da erreza trebe xehetzen
euskaldun otia.
Norbaitek esango balu
hobe nukeela juatia
neri berdin zait zuek hemen ta
ni hor egotia.

Xabier Letek berak Arestiri idatzi zion moduan: Xabier, zurekin bedi hildakoen bakea.

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan