Orri nagusira

Orri nagusia

 

[Aurreko eztabaidak]

Herri telebistak
Hogei txori txiki kate erraldoien erdian

 

Ttipi Ttapa Telebista (Bera)

Sorrera: Seinalea abenduan jarri zuten eta ekainaren lehenean hasiko dira erregularki emititzen. Ttipi-ttapa aldizkariaren ekimenez sortu da. Jabea: Ttipi-Ttapa fundazioa. Pribatua. Langile kopurua: 4 teknikari, komertzial bat, ordukako 3 aurkezle eta kolaboratzaileak (herriz herriko berriemaileak). Azpiegitura: Plato bat, editai gela bat eta 2 kamera ENG (platoan erabilgarri direnak). Programazio kopurua eguneko: Ordubete egunero. % 20 informatiboa. Astegunero albistegiarekin hasi eta egunez egun eduki ezberdin batek jarraituko dio (kirola, elkarrizketa, erreportajea, mahaingurua, asteburuko agenda, hurrenez hurren). Saiorik emititzen ez denean teletestoa izango da ikusgai, aldizkarian erabiltzen dituzten zenbait atalekin hornitua, urtebetetze zorionak edota merkatu txikia kasu. % 100 barne ekoizpena. Euskararen erabilera: % 100 euskaraz. Urteko aurrekontua: 19,5 milioi pezeta. 14 milioi pertsonalerako, 3 milioi inbertsioetarako, milioi bat funtzionamendu gastuetarako eta gainerakoa ekoizpen gastuetarako. Finantziazioa: Hau da egin duten aurreikuspena: % 23 publizitatea, % 56 dirulaguntzak eta % 21 fundazioko ekarpenak. Hedapena: Bortziriak eta Malerreka. Helburuak, erronkak: Ondo hasi, programazioa finkatu eta jarraipena izatea.

Zerrendara

 

 

 



Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403