Orri nagusira

Orri nagusia

 

[Aurreko eztabaidak]

Euskalkiak
Leku eske ari dira euskalkiak


Josune Ariztondo
Jaurlaritzako HPSko kontseilariordea

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailordetzako kontseilariordea da 1996az geroztik. Aurretik HABEko zuzendaria izan zen ia urtebetez eta lehenxeago, 1995ean, Euskara Sustatzeko Zuzendaria. Ondarrutarra da eta Zientzia Kimikoetan lizentziatua. Irakasle moduan aritu izan da lehengo OHOn, Batxillergoan eta Derioko Magisteritza Eskolan. Hilaren bukaeran EAJko EBBko kide ere hautatuko dute.

Joxe Aranzabal
Arrasate Komunikabideak elkartekoerredaktoreburua

«Arrasate Press» aldizkariaren sorreran parte hartu zuen 1988an eta gaur egun Arrasateko Komunikabideak (ARKO) elkarteko erredaktore-burua da. Bospasei urtetan aritu da «Arrasate Press»eko zuzendari moduan. Arrasateko Eskola Politeknikoan ere ibili zen euskara eta euskal kultura irakasten. Kanadan, EEBBetan eta Israelen izan da hiru eta bana urtez, hurrenez hurren.

Koldo Zuazo
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Gasteizen

EHUn hizkuntzari lotutako zenbait ikasgai irakasten ditu ikerlari eibartarrak. Hizkuntzaren inguruan hainbat liburu idatzi ditu eta euskalkien gainean egindako azterketagatik nabarmendu da. Bonaparteren lanari jarraiki, euskalkien mapa berria aurkeztu zuen 1997ko amaieran. Azken boladan euskalkiez hausnartu du zenbait artikulutan, azkena, «Deba Ibarreko euskeria» liburuan.

Miren Azkarate
Euskaltzaina eta EHUko irakaslea

Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da 1981az geroztik. Gaur egun, halaber, EHUko Irakasleriaren errektoreordea da eta aurretik Euskara errektoreordea. Errektoretzarako hauteskundeen atarian, EHUko gidaritza taldeko azken txanpan da egun. Euskaltzain osoa izatea lortu duen lehen emakumezkoa da, eta horrek oihartzun handia eman zion bere garaian. Bergararra da eta gaur egun Donostian bizi da.


XABIER LETONA

(Larrun 29. zenbakia)
(2000-01-30. 1747.alea)



Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403