Egilea: Karlos Zurutuza
Aurreko bederatzi pasarteak baino errazago aukeratu dut gaurkoa. Ezin aipatu gabe utzi irudian duzuen zubia, Ipar eta Hego Kurdistan batzen ditu eta. Ofizialki, ordea, Irak eta Turkiaren arteko igarobidea baino ez da, Tigris ibaiadarra den Habur ibaiaren gainekoa, hain zuzen.
erantzunak (2) guztia irakurri 9. egunaEgilea: Karlos Zurutuza
Badaude Dream City (ametsen hiria) baino jolas-parke hobeak, baita askoz eskasagoak ere. Dahukeko honek, gure Igeldoko parke bitxia ekarri dit gogora. Munduko “Suitzar mendi” bakarrak ez gaitu inoiz hankaz gora jarriko, eta oso apalak dira bere jaitsieran entzuten diren oihuak. Seguruenik, gailurretik ikusten den bistak soilik liluratuko gaitu. Bada, antzeko parkea duzue Dahukeko Dream City izenekoa. Isiltasunaren erdian, makineria kirrinka hasten da martxan. Ordainetan, Kurdistango mendien bista ederra daukate bidaiariek.
guztia irakurri 8. egunaEgilea: Karlos Zurutuza
"Bi emakume mota daude Dahuken beloa janzten ez dutenak: kristauak eta PKKko kide ohiak. Ni bigarren taldean sartzen naiz. Zelal dut izena eta Hakkarin jaio nintzen, Turkiaren kontrolpeko Kurdistanen. Aurten 28 urte bete ditut. Horietatik bederatzi PKKn pasa ditut".
erantzunak (1) guztia irakurri 7. egunaEgilea: Karlos Zurutuza
Istanbulgo erdigune turistikoan sarri ikusten dira alfonbraz estalitako autoak. Kanpotarrok pentsa genezake autoa kiskal ez dadin paratu dituztela. Helburua, baina, oso bestelakoa da: zetazko artelanak eguzkipean zaharkitzea. Urtebete baino ez duenari 50 gehitzen dizkio saltzaileak, eta prezioa neurri berean igotzen da horrela.
guztia irakurri 6. egunaEgilea: Karlos Zurutuza
Arbilgo harresirako bidean topatu dut bikotea. Handik bueltan, bi ordu beranduago, toki eta postura berean zeuden biak, amaigabea zirudien solasaldian erabat murgilduta. Ezkerreko gizona da bi kartoizko kutxa horien jabea. Gainean, sakelako telefono txartelak ditu salgai, baita moneta-truke negozio ttipi bat ere. Bankuek ez bezala, hizketaldia ere eskaintzen dute kaleko merkatari hauek dirua aldatzearekin bat. Eta komisiorik gabea.
guztia irakurri 5. egunaEgilea: Karlos Zurutuza
Ez dago garraio publikorik Irakeko Kurdistanen, beraz, taxi bat konpartitzea da hiriz hiri mugitzeko modu bakarra. Baina bi ibilbideren artean aukera dezake gidariak: ona ala txarra. Paradoxa bada ere, bide ona izaten da hemen luzeena, karretera hura ez baita inoiz ateratzen kurduen esku dagoen lurraldetik. Txarra, aldiz, azkarrena da, gerraren aurretik erabilitako errepide-mapari oraindik eusten diolako. Beste era batera esanda, Mosuldik igarotzen da Dahuketik Arbilera doan bide zuzenena.
erantzunak (2) guztia irakurri 4. egunaEgilea: Karlos Zurutuza
"Mohamed dut izena, eta hauek Nur eta Janis dira, nire seme-alabak. Arabiarrak gara eta duela hiru aste iritsi ginen Dahuk-era Mosuldik. Amerikarren koartelgo internet-kafea eramaten nuen han; 'Moha' deitzen zidaten denek. Baina gerrak eztanda egin zuenetik gauzak biziki okerrera joan dira Mosulen. Etengabeak dira eztandak edo tiroketak orain, eta horiek utzitako gorpuak kalean gelditzen dira, egunez askotan".
guztia irakurri 3. egunaEgilea: Karlos Zurutuza
Etorri naizenetik etengabe ari naiz jendea ezagutzen. Toki bikaina da Kurdistan horretarako, hain dira abegitsuak bertakoak. Nahikoa da bi hitz trukatzea, hirugarrena "txai" (tea) izateko.
erantzunak (1) guztia irakurri 2. egunaEgilea: Karlos Zurutuza
Arbilen 40 gradoak gainditu ditugu gaur eta Mahmud-ek, hoteleko arduradunak, Minareteko parkera joatea gomendatu dit: "iturri asko dago, oso freskagarria da". Eta egia zen, noski, baina atentzio handiagoa eman didate umeentzako kulunka hauek. Denbora luzea eman dut zain, Kurdistango eguzkiaren azpian kixkalita, ume bat bertan jolasten erretratatu ahal izateko.
guztia irakurri 1. egunaEgilea: Karlos Zurutuza
Arbilgo erdiguneko paper denda batean aurkitu dut honako postal sorta hau. Kartoizko oroigarriok gogora ekarri didate duela urtebete Abkhazian aurkitutakoak: hotelak, turistez jositako hondartzak eta Sujumiko portuan ainguratutako kruzero-ontziak agertzen ziren haietan. Ez ziren egungo herrialdearen egoeraren ispilu, inolaz ere, baina baliagarriak ziren oso Itsas Beltzeko bazter horretako hondakinen iragan dotorea ezagutzeko.
guztia irakurri© 2005 ARGIA.eus