Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Habur ibai gaineko zubia

Habur gaineko zubia.

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Aurreko bederatzi pasarteak baino errazago aukeratu dut gaurkoa. Ezin aipatu gabe utzi irudian duzuen zubia, Ipar eta Hego Kurdistan batzen ditu eta. Ofizialki, ordea, Irak eta Turkiaren arteko igarobidea baino ez da, Tigris ibaiadarra den Habur ibaiaren gainekoa, hain zuzen.

Aurreko bederatzi pasarteak baino errazago aukeratu dut gaurkoa. Ezin aipatu gabe utzi irudian duzuen zubia, Ipar eta Hego Kurdistan batzen ditu eta. Ofizialki, ordea, Irak eta Turkiaren arteko igarobidea baino ez da, Tigris ibaiadarra den Habur ibaiaren gainekoa, hain zuzen.

 

Ezin da zubia oinez zeharkatu, beraz, taxi bat hartu beharra dago derrigorrez. Gaurkoa izan da, zalantzarik gabe, garraio publikoan inoiz egin dudan bidaldirik xelebreena: sei bidaiakide, 400 metroko distantzia, eta lau orduko txangoa, aurrealdean ageri den turkiar bandera hartaraino iritsi ahal izateko.

 

Habur gaineko zubian eman ditudan lau ordu horietan makina bat gauza egin ditut: nirekin zihoazenekin 200 bat gramo pistatxo konpartitu, alboko kamioien kontrabandorako deposito gehigarriak gertutik ikusi, zirkoan ekilibrista den Siriako kurdu baten abenturak entzun eta, batez ere, turkiar soldaduentzat susmagarria izan zitekeen oro ezkutatu, edo begi zorrotzetatik desagertarazi. Horien artean banderatxo kurduak sartzen dira, bai eta “Kurdistan” izena zuen musika cd bat eta, noski, nire libretatxoan ageri ziren “PKK” siglak.

 

Horretaz gain, zer pentsatua eman dit zubi bitxi honek. Kurdistango bihotz-bihotzean egon arren, Turkia eta Irak arteko “inoren lurra” dira bere laurehun metroak. Gauzak honela, inoren menpeko komunitate antzeko zerbait osatzen dugu hemen gaudenok, lau orduz behintzat. Habur ibaiaren gaineko zubian orain arazo bat sortzekotan, guk kudeatu beharko genuke; konponbidea denon artean bilatu beharko genuke, ez baitago indarrean kanpoko legedirik laurehun metro hauetan.

 

Tamalez, Habur gaineko zubia ez da nahikoa lur, munduan bizi diren milioika kurduentzat.


Erantzunak

\"Abur\" esa izan diate espainiar batzuk -aspaldiko komikietan ere ikusten zen hitz hori- euskarazko \"agur\" esateko. Habur: izen egokia herri bat zeharkatuz muga marrazten duen erreka batentzako. Bidasoa? Zubi hori izan zitekek Behobia-Pausukoa eta barandila gainetik begiratzen duen gizon hori berdin polizia, edo kontrabandista... edo muga pasatzea debekatuta daukan kurdu triste bat.

Pello Zubiria 2007-10-26 13:58:56

Oso ona Pello! Hire burutazio horrekin emango zioagu agurra, \"aburra\" eta \"haburra\" eguneroko honi.

Zuru 2007-10-26 20:03:05

© 2005 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan