Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Iraganaren espejismoak

Greetings from Iraq?

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Arbilgo erdiguneko paper denda batean aurkitu dut honako postal sorta hau. Kartoizko oroigarriok gogora ekarri didate duela urtebete Abkhazian aurkitutakoak: hotelak, turistez jositako hondartzak eta Sujumiko portuan ainguratutako kruzero-ontziak agertzen ziren haietan. Ez ziren egungo herrialdearen egoeraren ispilu, inolaz ere, baina baliagarriak ziren oso Itsas Beltzeko bazter horretako hondakinen iragan dotorea ezagutzeko.

Arbilgo erdiguneko paper denda batean aurkitu dut honako postal sorta hau. Kartoizko oroigarriok gogora ekarri didate duela urtebete Abkhazian aurkitutakoak: hotelak, turistez jositako hondartzak eta Sujumiko portuan ainguratutako kruzero-ontziak agertzen ziren haietan. Ez ziren egungo herrialdearen egoeraren ispilu, inolaz ere, baina baliagarriak ziren oso Itsas Beltzeko bazter horretako hondakinen iragan dotorea ezagutzeko. Oraindik zutik, baina bakarrik, dagoen trenkada hau, luxuzko hotel baten aurpegi zuria izan zen behin; sastrakek jandako eremu hori, lorategi eder bat…

 

Bidaia honetan kurduen kontrolpeko eremuan mugituko naiz. Ez dut paradarik izango Bagdad edo Basorako itxuraldaketei berta-bertatik erreparatzeko, ezta gogorik ere!

 

Nire postalen bildumarako bost ale erosi ondoren, argazki hau ateratzeko baimena eskatu diot dendariari. Barre egin du gizonak, nire eskaera oso inozoa zelakoan agian. Baina hotelerako bidean paradoxa galantari erreparatu diot: desegitear dagoen herrialde bateko irudiak dira hauek; baina Kurdistanen topatu ditut, oraindik “ez den”, edo “egitear” dagoen herrialde honetan.


Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2005 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan