« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Zergatik niri?

2010-07-12 01:31:00 | Agin Rezola

Zergatik?

Zergatik?

Lehen aldia da futbol kronikak idazten ditudana. Zergatik tokatu zait Espainia munduko txapeldun egin den urtean? Zer izan nintzen lehengo bizitzan, hombrerak asmatu zituen diseinatzailea? Kalimotxoari kiwi zukua botatzea okurritu zitzaion tabernaria? Txankletekin galtzerdiak jantzi zituen lehen ingelesa? Zer egin dut nik hau merezi izateko?

Ez da mundial urterik izan aurten bezain txaketeroa izan naizenik. 7 talde ezberdinetako zale izan naiz eta hala ere galdu! Marka da eh? Baina utz ditzadan penak.

Espainiak (jokalariek esan nahi dut, ez zaleek eta gutxiago prentsak) merezita irabazi du Munduko Kopa. Joko azkarra eta sakontasun handikoa egin dute. Lastima da, pantaila plana batean ikusi ditudala partiduak eta hor sakontasuna, ba...
Jokoz gehiago izan zen Espainia, baina Herbehereek eduki zituzten euren aukerak, batez ere Arjen Robbenen oinetan.
Entzun dut espainolak herbeheretarren aldagelan sartu eta takila batean lapurreta egin dutela. Euren burua justifikatzeko esan dute, takila horretan Robben jartzen zuela. Ezin sinistuta, espainolen kapitaina bere abizenetik (Casillas) irten da.
Partiduari buruz hitz egin nahi nuen, baina por los Ramos... barkatu, por las ramas joan naiz. Zergatik? Ba, nahi gabe ere irakurriko, ikusiko edo entzungo duzuelako zer gertatu zen, egon lasai. Hori dela eta, gaur emaitzarik ez jartzeko lizentzia hartu nahiko nuke. Altxa buruak! Luis XVI.a errege frantsesari gauza bera esan zioten 1793an, baina...

 

  • Erantzunak (3)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • Nora - 2010-07-15 23:24:39: Klik klik klik... argia.eus idatzi. Eskuinaldeko Afrikarren Munduko Kopako koloreek erakarri naute gaur ere. -"Zein izango ote de "Afrikatik, egunero"-ko "Amaiera"?- galdetu diot nere buruari... beste kronikak irakurri eta gero ezin eutsi tentazioari eta ttak! zerrenda koloretsuaren lehen mezua sakatu dut xagutxoaz. Polita mezua.... Sengudu batzuez pantailari begira geratu naiz xaguaren gurpilari gora eta behera eraginez ta... -Zer idatziko zuen ba Aginek azkenekoz?- pentsatu dut. "Zergatik niri?" irakurri eta ai ai aiii, zer egongo da izenburu horren atzean? eta irudi bikain hori? Zerekin harrituko gaitu gaurkoan mutil honek! irakurtzen hasi eta irri egin dut, oso ona Agin! Uztailak 15 ditu gaur, ez dakit ze egunetan bukatu zen kopa baina badakit bukatu egin dela. Ta ze irriƱoak marraztu ditudan gaur horren kontura, jjj. Egia esateko, Munduko Kopa ezer gutxi interesatzen zitzaidala uste nuen, baina ez dakit, partidurik ikusi ez baditut ere, ia egunero kanal polit honetan sartu izan naiz... batzuetan kontutxoak ikasiz, besteetan hunkituz, edota gaur bezala par eginez. Milesker Agin eta beste guztiei, oparitxo hau egiteagatik... Moxu bat guziei
  • Unai B. - 2010-07-12 03:21:18: Aupa Agin, gaurkoa bezalako gau triste batean zure kronika da kontsolamendu apurra eman didan gauza bakarra. Eskerrik asko! PS: mundialari buruzko nire balorazioa Bilardo lagunak eskegitako Pepe Rubiansen bideoa ikus daiteke.
  • Agin Rezola - 2010-07-12 01:35:02: Milesker nere kronikak irakurri dituzuen guztioi. Parremurritz bana atera badizuet ez da gutxi. Aio!
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403