2010-07-15 15:29:00 | Lander Arbelaitz
Durban, uztailaren 15ean.
Aireportura noa. Horrenbestez hainbeste bizipen eta gogoetagai izan den herrialdea bere bidea egiten utziko dut. Horregatik, post honekin amaiera eman nahi nioke Afrikatik egunero izeneko atalari. Irakurleak zerbait berria ikasteko parada izan badu, asko poztuko nintzateke; hori izan da behintzat nire intentzioa.
Eskerrik asko irakurtzeaz gain, iruzkinak egin dituzuen guztioi. Plazer bat izan da banaka-banaka, denak irakurtzea.
Ongi izan eta beste bat arte.
Lander Arbelaitz
Zuluen lurraldean barrena (+ Diaporama)
2010-07-15 05:19:00 | Lander Arbelaitz
Gora eta behera ibili naiz egun osoan. Literalki. Valley of Thousand Hills-en izan naiz, hau da, Mila Malden Bailaran. Kostako Durban hiri modernotik ordubete baino gutxixeagora, taxi elkarbanatuak konbinatuz iritsi naiz barnealdeko herri honetara. Ingurugiro zoragarrian, alde batera eta bestera erortzen diren penditzetan etxeak eraikiz osatutako herria da. Zuluak dira bertako biztanleak eta teknologia berriak hona ere iritsi diren arren, beren bizitzak ez du inolako zerikusirik hirian bizi den hegoafrikarrarenarekin.
(Guztia irakurri)2010-07-14 02:58:00 | Lander Arbelaitz
Batetik, azkenean hartu dut Soweton bildutako materialarekin diaporama egiteko tartea. Helburua, Sowetoz hainbeste hitz egiten entzun duen horri, mentalki irudikatzen laguntzea da.
Bestetik, aste honetan publikatu da paperean "Bakearen Irribarrea" erreportajea, webgunetik bertatik irakur dezakezue, edo bestela, PDFa irekitzeko aukera ere bada.
2010-07-13 02:16:00 | Lander Arbelaitz
Eskerrik asko Hegoafrika. Hala zioten kale-argiak iluminatzeko zintzilikatutako Sowetan egunkariaren lehen orriek. Herrialdearen sentimendu orokortua (hala esan badaiteke) ongi islatzen du titularrak.
(Guztia irakurri)Hegoafrikarren finala (Diaporama)
2010-07-12 04:41:00 | Lander Arbelaitz
Hainbeste denbora honen zain, eta azkenea amaitu zaie Munduko Kopa hegoafrikarrei. Astelehenean berriz ere ikasleak eskolara itzuliko dira (sei asteko oporrak izan dituzte Munduko Kopagatik) eta langileak lantegietara. Munduko Kopa hau amets bat bezala izan da, eta horren lekuko gaur gauean finala ikusten bildu garen milaka pertsonak. (Guztia irakurri)
2010-07-11 01:21:00 | Lander Arbelaitz
Keamogetswe Mothapo “Kea”-k 21 urte ditu eta Pretoria kanpoaldean dagoen Mabopane auzunean bizi dira anaia eta biak, aitonarekin. Ama orain hamar urte hil zitzaien eta aita beste auzune batean bizi da. Pronostiko guztien aurka, Kea ingeniaritza informatikoa ikasten ari da. Durbanera bi aste pasatzera etorria da, lehengusuaren etxera.
(Guztia irakurri)Johannesburgo eta Pretoriari begira (argazkiak)
2010-07-10 12:18:00 | Lander Arbelaitz
Atzo autobusa hartu eta kostan dagoen Durban hirira etorri nintzen. Autobusean denbora hartu nuen argazkiak aukeratu eta bai Johannesburgo eta Pretoriako argazki batzuk txukuntzeko. Hemen daukazue ikusgai. Sowetoko diaporama bat egingo dut tarte bat hartzen dudanean, ikus dezazuen argazkitan zeri buruz hitz egiten dudan.
2010-07-09 23:03:00 | Lander Arbelaitz
Judua da Malcolm Yselon eta Johannesburgon bizi da. Bere aiton amonak Letoniatik etorri ziren. Malcolmek eta bere beste lau anai-arrebek apartheid garairako oso hezkuntza aurrerakoia jaso zuten, etxean beltzak eta zuriak maila bereko pertsonak direla erakutsi baitzieten. Apartheid garaian herrialdeko kolektibo judua oso aurrerakoia izan zen eta gehienbat apartheidaren aurka zegoen Progressive Party-ko legebiltzarkide bakarra bozkatzen zuten: Helen Suzman.
(Guztia irakurri)Roelf Meyer: "Hegoafrikako gure lezioak ongi balio dizuela uste dut" 2010-07-08 23:12:00 | Lander Arbelaitz
Garai zaharrak oroituz 2010-07-07 16:43:00 | Lander Arbelaitz
Mac Maharaj: "Borroka armatua uztea mugimendu taktikoa izan zen beste aldeak negoziazioak serio har zitzan" 2010-07-06 20:40:00 | Lander Arbelaitz
Soweton bueltaka 2010-07-04 14:55:00 | Lander Arbelaitz
Carlin: "Zortez aldatu egingo da Europak Hegoafrikaz duen pertzepzioa" 2010-07-01 16:56:00 | Lander Arbelaitz
Currin: "Ezker abertzalearen gidaritza alde militarretik alde politikora pasa da" 2010-07-01 10:00:00 | Lander Arbelaitz
Johannesburgo eta segurtasuna 2010-06-29 22:45:00 | Lander Arbelaitz
Agur, Khayelitsha (diaporama) 2010-06-28 03:07:00 | Lander Arbelaitz
Khayelitsha, auzune arriskutsu hori 2010-06-26 23:12:00 | Lander Arbelaitz
Brian Currin konfirmatuta 2010-06-26 12:56:00 | Lander Arbelaitz
Cape Towngo argazkiak 2010-06-26 02:25:00 | Lander Arbelaitz
“Hegoafrikarra naiz beltza baino lehen” 2010-06-25 22:35:00 | Lander Arbelaitz
Burbuila zuria eta orratza beltza 2010-06-25 12:43:00 | Lander Arbelaitz
Dantza zuluak eta house musika 2010-06-24 16:45:00 | Lander Arbelaitz
Aireaz 2010-06-23 21:21:00 | Lander Arbelaitz
Lehen inpresioa 2010-06-23 13:19:00 | Lander Arbelaitz
Ekainaren 23tik aurrera 2010-06-11 17:28:00 | Lander Arbelaitz
© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403