2010-07-07 00:02:00 | Agin Rezola
Herbeheretan ez dakit haragia asko egina edo Godín jango duten, baina atzo Uruguaytarrak afaldu zituzten. Ez nahi bezain errez ordea. 17. minutuan, Van Bronckhorstek Hulken enpastea baino gogorragoa zen jaurtiketa batekin sartu zuen lehen gola, baina berdinketa ere jaurtiketa gogor batekin lortu zuen Forlanek. Beti lanerako zegoen For lan.
4 minutu behar izan zituen Holandak partidua bere alde jartzeko. 69.minutuan Sneijderrek sartu zuen 2 eta 1ekoa eta Robbenek 73.ean 3 eta 1ekoa. Tabarez hautatzaile uruguaytarraren aurpegiak, negar bai Tabarreez.
Partiduak amaituta zegoela zirudien, baina Maxi Pereira (ez da supermerkatu bat) uruguaytarrak 3 eta 2koa sartu zuen eta holandarrak monja batek hilerokoa jeisten ez zaiola ikustean baino susto handiagoa hartu zuen. Azkenean ez zen ezer gertatu ordea.
Dena den, Uruguayk harro egoteko moduko txapelketa egin du eta ospatzeko motiboak badituzte. Aurrelari batek badakit afaltzeko cava eskatuko zuela, Cavanik.
Laburbilduz, esan genezake, Uruguay ahalegindu zela, baina Holandak jokalari arriskutsuagoak dituela eta jokalari arriskutsu horiek erabaki zutela neurketa. Horregatik jokatzen dute laranja kolorez, ezta? Hala bada, nire semaforoaren teoriaren arabera, “La Rojak” ez luke pasa behar Alemaniaren aurka.
© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403