« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Agin Rezola

Ezustekorik gabe

2010-06-29 00:43:00 | Agin Rezola

Kamil Kopunek

Kamil Kopunek

San Joan hauetan azterketa soziologiko bat egin dut eta konturatu naiz, Mundialeko eliminatoriak eta mutil gehienon parrandak antzekoak direla: beti espero da ezustekoren bat gertatzea, baina une garrantzitsua iristen denean... edo zu, edo ni... betikoak joaten dira etxera.

Herbehereak 2-1 Eslovakia. Tulipanek 2 gol sartu zituzten, baina mugimendu azkarragoak dauden cofee shopak ikusi ditugu Amsterdamen.

Brasil 3-0 Txile. Brasilek Txile globo terrakeoan bezain estu hartu zuen.

Eslovakian banekien hartzak zirela ezagun, baina ez nuen uste futbolean zekitenik. Atzo 20 zenbakiarekin ikusi genuen Kamil Kopunek. Holandarrei atzaparkadarik ere ez zieten bota ordea eta erraz nagusitu ziren tulipanak, oso erritmo motelarekin.
Zenbait unetan elovakiarrek lo hartuko zutela zirudien. Lotarako musika pixka bat jarri balute... Horretarako pertsona egokia Stoch bera izan zitekeen gainera. Bizkarrean 13 zenbakia jarri baliote, Stoch Amairu litzateke, ez?
Egun bat ez (Undiano) Mallenco epailea lehen partiduan bezain zorrotz ikusi genuen txartelak atera eta atera. Lehen partiduetako mallenconiarekin egongo zen akaso. Zorroztasun horrekin adierazi zuen eslovakiarren aldeko penaltya eta TT-k (Vittek) sartu zuen elsovakiarren ohorearen gola.
Golik sartu gabe galdu zutenak txiletarrak izan ziren. Atezaina bezain ausart (Bravo) jokatu zuten, baina alferrik. Hasieran, brasildarrei penetratzen kostatzen zitzaien, baina brasildarrak zerbaitetan onak badira, horretantxe dira. (Beti berdina pentsatzen dutenentzat oharra: futbolaz ari naiz). 
Landutako jokaldi batean sartu zuen lehen gola Brasilek. Kornerrean pantaila egin zuten jokalari brasildarrek eta pantaila hori Juanek aprobetxatu zuen. Nik etxeko egongelan jartzeko aprobetxatuko nuen pantaila hori, baina Juanek lehen gola sartzeko erabili zuen. Juan eta sartu, horixe egin zuen.
Partiduari buelta emango zion argi izpi baten bila, besteak beste, Tello atera zuen Bielsak, baina atera behar zuena, juxtu, bere ezaugarrien aurkako jokalari bat zen, hartara des-tello bat izateko. Eta Bielsaren beste akatsa, kontraerasoan ezin jokatua izan zen. Gainera, Bielsa jauna, Contreras kenduta, nola jokatu nahi zenuen Contrerasoan?
Final laurdenak: Herbehereak vs. Brasil

 

  • Erantzunak (1)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • Egoitz - 2010-06-29 10:14:11: (Facebooketik) ona!!
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403