Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Araba

Lagran

Lagran Arabako hegoaldean dagoen udalerria da, Mendialdeako eskualdearen hego-ekialdean eta Kantabria mendilerroaren behekaldean kokatutakoa. Gasteiztik 35 bat kilometrora dago.

Ega ibaia udalerri honetan jaio da, ondoren Nafarroarako bidea hartuz. Lagran ohiko abiapuntua da Peña del Leon eta Cruz del Castillo mendietara igotzeko, Toloño/Kantabriako mendilerroaren oinetan egonda.

Erdi Aroan Araban sortutako 21 hiribilduetako bat da Lagran, baina ez da gorde hari Forua ematen dion agiririk. Hortaz, herriaren sorrera ez dago argia, lehen aipamena 1165. urtekoa bada ere. XV. mendearen bigarren erdialdearen inguruan Nafarroako Erresumatik igaro zen Gaztelako Erresumaren menpe egotera, eta 1515ean Uria izendatu zuten. Salinasko Kondea eta geroago Hijarreko Dukeak herriaren jabeak izan ziren garai hartan.

Ondasun nabarmenak

Lagrango hirigune historikoa, Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua[1]. Garai bateko harresiaren aztarnak daude gaur egun ikusgai, Portal de Cristo izeneko atean batez ere. Bestela, erdialdean Andra Maria Jaiokundearen Parrokia Eliza platereskoa (Iglesia Parroquial de Nuestra Señora de la Natividad) dugu, XVI. mendekoa. Azkenik, hegoaldean Vianatarren jauregi barrokoa dago.

Lagrango herriko etxeen lur zatiketa gotikoko azken aldiko ohiturari jarraiki egina dago edo, hobeki esan, Pizkunde garaikoei jarraiki, izan ere oraindik ere beren aurreko alde estua gordetzen duten etxeak bi fatxada dauzkate, bakoitza kale banatara. Bi kaleen artean dagoen sestra diferentzia dela-eta, etxeek bi sarrera dauzkate, kale bakoitzean bat, eta etxebizitzarako sarrera nagusi edo zuzena maila goragoko kaletik egiten da. Baina hori ez da kasu guzti guztietan gertatzen eta, gaur egun, badira etxe batzuk ondasunak zatitzearen ondorioz bi kaleetara ematen ez dutenak.

Aipatu beharreko ateen artean honako hauek daude: «Kristoren Atea» izeneko kaleko 22. zenbakikoa. Oso sarrera polita da, arku eskartzanoz egina, arkubarnera molduraduna duela. Gainean sarrail-ezkutu bat dauka elizaren inguruko irudiez apaindua, horrek erakusten du garai batean etxe hori apaizen batena izan zela edo, bestela, apaizetxe gisa erabilia izan zela. Atea bi aldiz babestua dago, teilatu hegalak babestua eta, zentzu zabalagoan, sarrerak berak duen eta bi beso motzen gainean eusten den teilatutxoak babestua.

Beste bi ateak erdiko kalearen eskubi aldean daude, «De los cantones» kantoitik hurbil. Lehenengoa, 14. zenbakikoa, arku eskartzanoz egindako ate liraina da, arku barnera molduraduna duela, goian aipatutako horren antzekoa. Arkuaren erdiko dobelak sarrail-ezkutu bat dauka, bi giltza gurutzatuen irudia duela.

Bigarrena, 16. zenbakikoa, Pizkunde garaiko ate dintelduna da. Gotiko garaiko zantzuak ere badaude bertan, esate baterako, harri bloke gainean doan eta erliebe finean egina dagoen arku konopiala. Dintelaren gainean erlaitz bat dago, molduraduna, atearen edertasuna are gehiago indartzen duena.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.

Ikusi beharrekoa

proposamen bakarra oraingoz
LA TRAVIESA INTERPRETAZIO ZENTROA

LA TRAVIESA INTERPRETAZIO ZENTROA (Webgunea) ibereziartua erabiltzaileak

La Traviesa jatetxetik hurbil, GR-38 Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea interpretatzeko zentroa dago Zenbait proiekzio, mapa eta panel informatibo ditu. Gainera zenbait stand, panel eta liburuxka ditu eremua nolakoa den azaltzeko.

0

Egin zure proposamena!
inprimatu Inprimatu
 

Inguruko zenbait herri

Lagran
Lagrango bista. (Arg: Auņamendi Entziklopedia)

Informazioa

Biztanleria kopurua: 200
GPS koordenadak: 42°37′32″N 2°35′4″W
Webgune ofiziala: ikusi
Publizitatea Zure publia
Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta