Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Irun

Gipuzkoako herri honek Lapurdirekin eta Nafarroarekin egiten du muga. Historian garrantzi handia izan duen herria da, Espainiako eta Frantziako estatuen arteko mugagatik eta bertatik pasa direlako azken mendeetan, mugaren alde batera eta bestera milaka iheslari.

Ondasun nabarmenen artean daude XVI. mende inguruan eraikitako Junkaleko Andre Mariren eliza, Udaletxea, San Martzial baseliza, FICOBA azoka eta Oiasso erromatar museoa, besteak beste.

Festa nagusiena ekainaren 30ean ospatzen da, San Martzialetan. Egun horretan “San Martzialetako alardea” egiten dute herritarrek. 1522an Enrike II. Nafarroakoaren gudarosteak –nafarrez, lapurtarrez, frantsesez eta lanskenet alemaniarrez osaturik– Bidasoa gurutzatu zuen bertoko gaztelua erasotzeko asmoz. Irungo eta Gipuzkoako miliziek lagunduta, Gaztelako gudarosteak nafarrak garaitu zituen Aldabe mendian ekainaren 30ean, "San Martzialgo guda" deiturikoan; hori gogoratzeko ospatzen dute urtero egun hau irundarrek.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.

Tabernak

proposamen bakarra oraingoz
Eskina

Eskina (Webgunea) mikel erabiltzaileak

Nortasun handiko taberna, Moskuko mitikoenetakoa.Urdanibia plazara San Martzial kaletik jaitsi eta iskina egiten lehenengo taberna.Pintxo eta bokadillo goxoak, parrandarako ezin hobea eta inguruko petrila + Moskuko plazan duen terraza beteak egon ohi dira

1

Egin zure proposamena!

Kultur guneak

proposamen bakarra oraingoz
Kabigorri Ateneoa

Kabigorri Ateneoa (Webgunea) xorino erabiltzaileak

Poesia-errezitaldiak eta kontzertuak antolatzen dituzte, eta edariez gain, janaria ere ematen dugu. Peña kalearen lehenbiziko zenbakian gaude, Irunen.

2

Egin zure proposamena!

Sagardotegiak

proposamen bakarra oraingoz
Ola

Ola (Webgunea) mikel erabiltzaileak

Ola sagardotegia da Irungo sagardotegi bakarra. Meaka auzoan dago, Ibarlan, Aiako Harriaren magalean. Mendiz inguratuta, Ibarla bera leku paregabea da bueltaxka bat emateko (bidegorria ere badu, bizikletaz joan nahi izanez gero) eta txango ugariren hasier

1

Egin zure proposamena!
inprimatu Inprimatu
 

Informazioa

Sorrera urtea: 1776
Biztanleria kopurua: 61.006
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: San Martzialak. Ekainaren 30a

Interesa dakizuke...

Publizitatea Zure publia
Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta