Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Hernani

Sagardoagatik ezaguna den Gipuzkoako herriak Astigarraga, Arano, Elduain, Errenteria, Lasarte-Oria eta Urnieta ditu mugakide, eta Urumea ibaiak zeharkatzen du. Santa Barbara mendiaren magalean dago hirigunea. Inguruko beste zenbait menditan, Akola, Igorin, Urdaburu eta Oindi-n historiaurreko aztarna daude.


Monumentu nagusien artean daude hirigune historikoa, San Joan batailatzailearen eliza, Udaletxea, San Agustin Komentua eta Kale Nagusian dagoen Dorretxea esaterako.


Herriko festarik ezagunenak San Joan jaiak dira, ekainaren 23tik 26ra bitartean ospatzen direnak.


Hernaniar ezagunak dira besteak beste Agustin Kardaberaz eta Gabriel Zelaia idazleak, Txirrita eta Maialen Lujanbio bertsolariak, eta Martin Zabaleta (Everestera heldu zen lehen euskalduna).

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.

Ikusi beharrekoa

2 proposamen oraingoz
Muniskue-gaina gune megalitikoa

Muniskue-gaina gune megalitikoa Urko erabiltzaileak

Zoragararria da Onddi magaleko toki hau. Besabi jatetxetik 30 minututan zaude bertan, dena ordekan, haurrekin egiteko oso egokia. Denboran atzera egiteko parada ematen du. Bistak izugarriak dira (Adarra pare-parean) eta kriston pakea dago. Merezi du.

2

Axeri Dantza

Axeri Dantza Urko erabiltzaileak

San Joanetan ekainaren 25, 26 eta 27an egiten den joko berezia da. Goizean goizetik ehunka pertsona biltzen dira bertan parte hartzeko. Lagun talde batek sokaz inguratzen du jendea eta maskuriz jotzen ditu. Musika, festa giroa, zirrara sortzeko modukoa.

0

Egin zure proposamena!

Jatetxeak

2 proposamen oraingoz
Errioguardaenea

Errioguardaenea Bego erabiltzaileak

Bertako produktuak erabiltzen duen jatetxe honetan, euskal giroa eta lasaitasuna topatuko dituzu. Igandeetan enkarguz ez bada itxita dago jatetxea. Menuak 14,50 € eta 18,00 €tan. Ostegun gauetan eta asteburuetan 25,00 €. Telefonoa: 943330291. Hernaniko

3

Iru Bide

Iru Bide boligorria erabiltzaileak

Hernanitik Goizuetarako bidean dagoen jatetxe honek merezi du bisita bat: ez da janari tradizionala, ezta abangoardiakoa ere. Biak batera eskaintzen dituzte (eta prezio ezinhobean).

2

Egin zure proposamena!

Tabernak

4 proposamen oraingoz
Oinddi Taberna

Oinddi Taberna Bego erabiltzaileak

Bokata handiak eta onak. Bertan jateko edo eramateko prestatzen dituzte. Baita plater konbinatuak ere. Hernaniko Kale Nagusian topatuko duzu.

1

Bodega

Bodega boligorria erabiltzaileak

Musika beltza (soul, reggae...) eta garagardo eskaintza berezia. Taberna historikoa da musikazaleentzat, besteak beste, Negu Gorriak taldeak ohitura zuen bira bati ekin aurretik Hernaniko Bodegan kontzertu sorpresak eskaintzeko.

1

Goiz Argi

Goiz Argi saapmifree erabiltzaileak

Taberna ederra garai zaharretako rock & rolla gustuko dutenentzat. Zerbitzari jatorrak, prezio normalak eta musika ona!

0

Tamer

Tamer boligorria erabiltzaileak

Hernanin modu onean afaltzeko leku jada klasikoa da hau. Plater konbinatuak, sandwichak eta udan terrazan afaltzeko aukera. Arraultza frijituarekin egindako sandwicha, espeziala!

0

Egin zure proposamena!

Ostatuak

proposamen bakarra oraingoz
Arrobi

Arrobi (Webgunea) iratisarasua erabiltzaileak

Santa Barbara mendiaren magalean dago ostatua, paraje bikainekin. 3 pertsona bitarteko gelak eskaintzen ditu. Horrez gain, ostiral eta larunbatetan afariak ematen dituzte prezio onean; plater konbinatuak, entsaladak... Telefonoa: 943 337 211

0

Egin zure proposamena!
inprimatu Inprimatu
 

Informazioa

Sorrera urtea: 1380
Biztanleria kopurua: 19.296
GPS koordenadak: 43°16′N 1°58′W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: San Joanak. Ekainaren 23tik 27ra.

Interesa dakizuke...

Publizitatea Zure publia
Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta