Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Bizkaia

Bilbo

Bizkaiko hiriburua da, eta Euskal Herriko hiri populatuena, bertatik pasatzen da Ibaizabal ibaia. Hiru mendik inguratzen dute hiriburua: Pagasarri, Artxanda eta Arnotegik.

 

Bilboko portuak garrantzi itzela izan du lurraldearen garapenean, eta inguruko labe garaietatik ekarritako mea bertan itsasoratzen zen. Hala, Europarekin kontaktua egin zuen hiria izan da Bilbo eta horren eragina hirian nabarmena da. 80. eko hamarkadan abiatutako hiriaren erreformatzeak, Ibaizabalen errestauratzaearekin abiatuta, eta Euskalduna ontziolaren itxierarekin bultzatuta, "Bilbo efektua" eragin zuen eta garai bateko industriagunea egun turismora eskaintzen da, hiriaren ikur den Guggenheim Bilbao museoa harribitxi duela.


Ondorengo museoak aurki daitezke Bilbon: Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Ederretako Museoa, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Arkeologia museoa, Bilboko Artelan Berreginen Museoa, Eliz Arteari buruzko museoa, Euskararen Etxea, Euskal Museoa eta Aste Santuko Irudien Museoa.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.

Ikusi beharrekoa

proposamen bakarra oraingoz
Euskararen Interpretazio Zentroa

Euskararen Interpretazio Zentroa (Webgunea) AzkueFundazioa erabiltzaileak

Euskararen Etxean dago Euskararen Interpretazio Zentroa. Berriztu berri dugu eta edukiak aldatu ere. Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune honetan, euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz.

1

Egin zure proposamena!

Jatetxeak

proposamen bakarra oraingoz
zubi buru

zubi buru joseba erabiltzaileak

Jateko leku txukuna

0

Egin zure proposamena!

Parrandarako lekuak

proposamen bakarra oraingoz
Kafe Antzokia

Kafe Antzokia (Webgunea) saapmifree erabiltzaileak

Bilboko euskaldunon topa-lekuetako bat. Egunean zehar jaten ematen dute, ongi eta merke, baina Kafe Antzokira zerbaitengatik etorri behar baduzu, parranda egitera da. Ostegunetan ikasle giro handia egoten da. Kontzertuak izaten dira ia astebururo. Giro on

6

Egin zure proposamena!
inprimatu Inprimatu
 

Inguruko zenbait herri

Informazioa

Sorrera urtea: 1300ko ekainaren 15a
Biztanleria kopurua: 352.700
GPS koordenadak: 4315′34″N 255′28″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Bilboko Aste Nagusia, abuztuaren erdialdean.

Interesa dakizuke...

Publizitatea Zure publia
Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta