Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Aretxabaleta

Aretxabaleta Gipuzkoako hego-mendebaldean kokatzen da, Debagoiena bailararen barnean.
Herrigunea Deba ibaiak zeharkatzen duen bailara estuan kokatzen da, 235 metroko altueran. Ingurua oso menditsua da. Mendi nagusia Kurtzebarri da, 1119 metrokoa. Baina ezagunena bertan dagoen gurutzeagatik (herritik ikusten da) 500 metro hegoalderantz dagoen Elorretako Haitza da, 1140 metro, 21 metro altuagoa baita. Hala ere, Aretxabaletako tokirik garaiena Elgeako mendilerroan dagoen Aumategigaña da, 1189 metroko garaierarekin. Udalerriko beste mendi esanguratsuen artean Murugain, Andarto eta Urkulu gainean dagoen Iruaitz aipatzekoak dira.
Aretxabaletaren ekialdean Urkuluko urtegia dago. 1979an eraikia, Debagoieneko eta Gipuzkoako beste herri batzuk urez hornitzen ditu. Urtegitik behera doan Urkulu errekak Oñatiko Zubillaga auzora jotzen du, beherago, San Prudentzion, Deba ibaiarekin batzeko. Urtegiak sortu duen inguru naturala oso erabilia da aisialdirako Debagoienan, eta bertako urak bizileku bilakatu dira hainbat hegazti espezierentzat.
 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.

inprimatu Inprimatu
 

Inguruko zenbait herri

Aretxabaleta

Informazioa

Sorrera urtea: 1630
Biztanleria kopurua: 6.850
GPS koordenadak: 43°2′10″N 2°30′16″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Jai patronalak: Abuztuaren 14, 15, 16 eta 17a, Andramaixak. Urtarrilaren 19an Kanuto Deunaren Jaia. Inauterietako igandea. Maiatzaren hirugarren asteburuan Euskara Eguna eta Otala Zelai Eguna. Irailaren 29aren aurreko larunbatean San Migelak. Auzoetako jaiak: Otsailaren 3a, Apotzaga-Etxebarrin San Blas eguna. Ekainaren 24a, Aozaratzan San Juan jaiak. Ekainaren 29a, Isurietan San Pedro. Uztailaren 10a, Larriñon San Kristobal. Uztailaren bigarren asteburua, Portasolgo jaiak. Uztailaren 25a, Goroetan Santixau jaiak. Irailaren 8a, Areantzan Agorreko andramaixak. Azaroaren 12a, Arkarazon San Millan jaiak. Abenduaren 13a, Galartzan Santa Luzia jaiak.
Publizitatea Zure publia
Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta