Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Aia

Aia Gipuzkoako Urola Kosta eskualdean kokaturik dagoen udalerria da. Nekazari herri zabala da, 56 km² ditu eta 2.002 biztanle zituen 2011an. Donostiatik 25 km-ra dago. Iparraldealdean Orio eta Zarautz udalerriekin egiten du muga, ekialdean Usurbil, Zizurkil eta Asteasurekin, hego-mendebaldean Errezilekin eta, azkenik, mendebaldean, Zestoarekin. Bihotz formakoa da Aia eta kostalderari irekiune txiki batez lotzen zaio, Txurruka hondartzan.
Pagoeta Parke Naturalaren zatirik handiena Aiako lurraldean kokatzen da. Altzola, Urdaneta eta Etxetaballa auzoetan hain zuzen.
Oriaren itsasadarra delakoan aurkituko dugu non Gipuzkoa osoko padurak eta ibarrak baliotsuenetarikoak daude oraindik. Itsasdar horrek Usurbilen hasten da, bokalea Orion izanda. Natura 2000 sare barruan sartuta dago. Aiako herriak zonalde gutxi batzuk ditu Oria ertzetan.
Iñurritza biotopo babestua izendatu zuten eta biotopo horren zati bat Aiako lurretan kokatzen da. Zarautzekin partekatzen du Aiak naturgune hori, herriko kostaldean dagoena, Laurgain auzoan hain zuzen ere.
 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.