Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Abaltzisketa

Abaltzisketa Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean kokaturik dagoen herria da. 11,18 km² ditu eta 2008. urtean 317 biztanle. Donostia eta Tolosatik 39 eta 14 km-ra kokatzen da, hurrenez hurren. Txindoki (1318 m.) mendiaren magalean kokatuta dagoen herria, Aralar mendilerroan, itsaso gainetik 370 metrora. Herrira Alegiatik eta Orendainetik igarotzen den errepide batetik edo Amezketatik eta Zaldibiatik sartzen da. Abaltzisketarrei "Txalburuak" deitzen zaie.

Abaltzisketako alde zaharra euskal mendialdeko nekazaritza herrien eredu ona da. Bertan udaletxea nabarmentzen da, San Juan Bautista elizaren ondoan kokatua. Eliza XVI. mendekoa da XIII. mendeko aurrealde erromanikoa mantentzen duen arren. Kanpandorrea ere aipagarria da, 1493. urtean Abaltzisketan egindako kanpai ikusgarria daukalako.

Oso interesgarria da Nahera-Haundi baserria bisitatzea, euskal eraikuntza zaharren eredua delako. Sasiain auzoan dago, eta herrira iritsi baino lehenago dagoen desbideraketa bat hartuz iritsi daiteke hara.

Udalerri honetan, zalantzarik gabe, ospe gehien daukana Larraitzeko paisaia da, baserri-auzo bat. Txindokiren mangalean kokatuta dagoen auzoan, ermita bat dago, baserritar eta artzainen artean oso ospetsua den Ama Birjina daukana. Udan eta astebukaeretan oso bisitatua da Larraitzen diren jatetxe eta askaltokiengatik. Izan ere, Larraitzeko aparkalekutik hasten da Txindoki (1341 m), Ganbo (1451 m), Pardarri (1399 m) eta Gaztelu (899 m) mendien igoera ibilbidea.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.

Jatetxeak

proposamen bakarra oraingoz
Larraitz Jatetxea

Larraitz Jatetxea (Webgunea) mandarino erabiltzaileak

Txindokitik bueltan zatozela, Larraitz auzoan dago. Eguraldi ona egiten badu, kanpoan dagoen terrazan primeran egoten da. Eguneko menua, plater konbinatu edo ogitarteko goxoak.Karta ere badute. Baita telebista pantaila erraldoi bat ere.

0

Egin zure proposamena!
inprimatu Inprimatu
 

Inguruko zenbait herri

Abaltzisketa

Informazioa

Biztanleria kopurua: 317
GPS koordenadak: 432′54″N 26′20″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Erromeria bat antolatzen da Larraitzeko ermitara Pentekostes egunean. Maiatzaren 15ean San Isidro eguna ospatzen da hamaiketako herrikoiarekin. Ekainaren 24an San Juan Bautistaren festa ospatzen da eta bezperan soka-dantza dantzatzen da herriko plazan. Larraitzeko festak ekainaren 29an ospatzen dira. Azaroaren lehenengo egunean meza herrikoia ospatzen da Santa Cruz edo Txutxurrumendi ermitetan.
Publizitatea Zure publia
Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta