argia.eus
INPRIMATU
Eudel, Tapia Legeaz: "IPGPak udalerriei inposatzen zaizkie ia inongo parte-hartzerik gabe”
  • 2022ko martxoan Eudelek Tapia Legea eta Interes Publiko Goreneko Proiektuen kategoria aztertzen dituen txostena onartu zuen. Kritika oso gogorrak zuzentzen dizkio Arantxa Tapiaren sailari, azalez zein mamiz, IPGPen legitimitate demokratikoa eta legala bera auzitan jarriz. Hemen pasarte esanguratsuenak:

Zigor Olabarria Oleaga @zoleaga1 2022ko maiatzaren 05
Apirilean 40 urte bete zituen Eudelek, eta urteurren ospakizunena Gorka Urtaran presidenteak hitza hartu zuen. Argazkia: Eudel.eus
Apirilean 40 urte bete zituen Eudelek, eta urteurren ospakizunena Gorka Urtaran presidenteak hitza hartu zuen. Argazkia: Eudel.eus

IPGP-en inguruan oro har

“Udalerriei inposatzen zaizkie, ia inongo parte-hartzerik gabe. Udalerriek ekimenaren berri izango dute soilik, eta ez dute inolako eraginik izango horrela deklaratutako proiektuak aukeratzeko, egiteko, konfiguratzeko eta aplikatzeko orduan”.

“Proiektu horien garrantziak eskatzen du, gutxienez eta zalantzarik gabe, espazio garrantzitsu eta egoki bat ematea zergatien azalpenari. Hori gabe, legeak [Espainiako] Auzitegi Konstituzionalak berak eskatutako proportzio- eta arrazoizkotasun-kanona hautsi dezake”.

IPGP-ak ekimen pribatuari eta ingurumenarekin loturarik ez duten egitasmoei zabaltzearen inguruan

“Sustapen pribatura eta ‘bestelako proiektuetara’ zabaltzen da (...) ingurumen helburu hutsetatik aldenduz eta kontzeptu zehaztugabeak sortuz, justifikaezinak edo justifikatzen oso zailak direnak”.

“[Sustapen pribatuak] zalantzak areagotzen ditu IPGPen justifikazio eta legitimitatearen inguruan, interes publikoaren ikuspegitik eta gai horri buruzko doktrina konstituzionalaren ikuspegitik”.

“‘Bestelako proiektuetara’ hedatzeak desadostasuna eta kezka sortzen digu (...) ezaugarri horietako figura bat salbuespenez erabili behar da (...) proiektuak eta ekimenak ezin dira inplizituki interes publiko handiagokotzat jo Gobernuak onartzen dituelako soilik”.

 

* Artikulu hau beste hiru artikuluz osatutako erreportaje baten parte da.

- Tapia Legea: Jaurlaritzak botere gehiago, udalek gutxiago.

- Kezka herri mugimenduetan: "Bergaran Tapia Legea aplikatu lezakete erraustegia inposatzeko".

- Analisia: Tapia Legea: gatazkak aktibatu edota desaktibatzeko erreminta?".