argia.eus
INPRIMATU
Euskara “politikakerietatik salbu” uzteko eskatu dio Jaurlaritzak Gipuzkoako Aldundiari
ARGIA @argia 2014ko irailaren 03a
Zigor Etxeburua eta Jokin Azkue (Argazkiak: Dani Blanco eta Eusko Jaurlaritza)

Jokin Azkuek hala adierazi du erantzunean: “Isilik jarraitu dugu lanean, eta elkarlanean, ez dugulako euskara bihurtzerik nahi ‘burruka toki ekaitzez betea’, Letek, Nafarroa gogoan, idatzita utzi zigunez. Egonarriak, ordea, badu mugarik, eta muga hori gainditu du Zigor Etxeburuak Argiaren abuztuaren 3ko zenbakiko elkarrizketan. Kritika erabat zilegitik harago –eta sentitzen dut hau esan beharra–, tartean, guztiz zilegi diren desadostasunek batere zuritzen ez duten gezurra erabiltzen baitu”.