argia.eus
INPRIMATU
Sortu hauteskunde nagusietarako zerrenda bateratuaren alde
  • Prentsaurrekoan Sorturen bozeramaile diren Pernando Barrena eta Amaia Izko izan dira: Barrenak esan du Espainiar Estatuarekin “haustura demokratikoa” eman behar dela.

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko uztailaren 28a
Sorturen izenean Amaia Izko eta Pernando Barrenak zerrenda bateratuari beraien onespena eman diote

Galizia eta Kataluniako ezkerreko indarrekin “aliantza estrategikoa” egitea beharrezkoa da baita Espainiako “ezker eraldatzailearekin” ere.

Barrena egungo egoera politikoaz mintzatu da: PP eta PSOE alderdiak “Estatu operazio” batean nahasita daudela esan du, non helburua “erregimen frankistaren erreforma” den.

Barrenak esan du 1978an, Espainiar Estatuak erregimenaren erreforma egin zuenean ezker abertzalearen apustu politikoak “asmatu” egin zuela.  Garai hartan haustura demokratikoaren alde egin zuen Herri Batasunak, erreforma espainiarraren iruzurra salatuz. Izkok gaineratu du “Frankoren erregimenaren erreformari uko” egin behar zaiola betiere “Euskal Herritik eta Euskal Herrirako ikuspegitik”. 

Uztailaren 22an aurkeztu zuten arlo akademikoko 27 lagunek “prozesu eraldatzaile berriak” sustatu behar dituen zerrenda bateratua. Sabino Cuadra, Amaiurreko diputatuak esan du zerrenda bateratua  ”positibotzat” hartzen duela. Ezker Anitza eta Equok esan dute jada “Ahora en Comun” plataforman parte hartzen dutela. Hala ere "alderdi positiboak" ikustendizkiote zerrendari.

Podemos Euskadik zerrenda bateratuan joateari uko egin dio. Alderdiaren esanetan beraien proiektua “herritarrengan” oinarritzen da eta izaera “transbertsala” du “fronteetatik urrun”.