argia.eus
INPRIMATU
Fidantzapean aske geratu dira asteazkenean atxilotutako lau lagunak
  • 15.000 euroko fidantzapean utzi dituzte aske asteazkenean presoen babesaren aurkako Guardia Zibilaren operazioan atxilotutako lau lagunak.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko martxoaren 27a
Asteazkenean egin zuen operazio Guardia Zibilak. (Argazkia: EITB albisteak).

Nagore Lopez Luzuriaga, Oihana Barrios, Izaskun Abaigar eta Fernando Arburua aske geratu dira epailearen aurretik igaro ondoren.

Atxiloketei erantzuteko larunbatean, martxoaren 28an, Donostiako Anoeta estadiotik irtengo den manifestazio nazionala deitu dute Donostian Presoen eta senideen eskubideen alde.