argia.eus
INPRIMATU
Esteban (EAJ): “Ziur ziren burubako batzuek aurre egingo zietela”
  • Aitor Esteban Espainiako Kongresurako EAJren hautagaiaren hitzetan, VOX eta Ciudadanos "argazki horren bila" etorri dira Euskal Herrira: "ziur ziren burubako batzuek aurre egingo zietela, istiluak izango zirela, Ertzaintzak kargatuko zuela... argazki horiek erakutsi nahi zituzten Espainian".

ARGIA @argia 2019ko apirilaren 15

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Estebanek adierazi du "batzuek Euskadiren irudi txarra eragin" nahi izan dutela: "Batzuek bilatzen zuten, eta besteek ere bai; batzuetan, elkar elikatzen dute". 

"Kalera irten direnak indarkeria eta kale borroka defendatzen aritu direnak dira", gaineratu du.

Iñarritu (EH Bildu): "Bilatzen duten argazkia ez ematea da burutsuena"

Jon Iñarritu Espainiako Kongresurako EH Bilduren hautagaiak Onda Vasca irratian esan du zilegi dela "probokatzera" datozen "muturreko alderdien" kontra protesta egitea, baina gaineratu du "burutsuena" itzatekeela "bilatzen duten argazki hori ez ematea".

Bestalde, Ertzaintzaren barruan "sektore ultra bat" dagoela adierazi du, eta ezinbestekoa dela "era onartezinean jokatu dutenak bereiztea", esaterako, Bilbon 19 urteko gazteari tiro egin zion agentearekin.