argia.eus
INPRIMATU
Brian Currin eta Nazioarteko Harreman Taldeko kideak deklaratzera deitu ditu Frantziako justiziak
  • Nazioarteko Harreman Taldeko kideek 17:00etan Baionako komisaldegira joan beharko dute deklaratzera, Lokarrik jakinarazi duenez.

ARGIA @argia 2014ko otsailaren 28a
Pierre Hazan, Brian Currin, Nuala O’Loan eta Raymond Kendall, artxiboko irudi batean.

Brian Currin, Sylvia Casale, Pierre Hazan, Raymond Kendall eta Alberto Spektorowskik lekuko gisa deklaratuko dute Laurence Le Vert eta Christophe Teissier epaileek deituta, "terrorismoarekin lotura duten gaiak ikertzen dituen Parisko Epaitegiak bidalitako galdetegi bat erantzun beharko dute".

Brian Currin abokatu hegoafrikarra buru duen taldeak larunbatean Baionako Foroaren bigarren edizioan parte hartu behar du. Nazioarteko Harreman Taldea deklaratzera deitzea, Espainiako Auzitegi Nazionalak Egiaztatzaileen Batzordea deitu ostean dator.

Egiaztatzaileek ETAren desarmeari buruzko galderak erantzun behar izan zituzten, eta minutu gutxira, Espainiako hedabideek erantzunen parte batzuk filtratu zituzten.

Informazio gehiago:

Nor dira Nazioarteko Harremanetarako Taldeko bost kideak?

Zein dira Nazioarteko Harremanetarako Taldeak bere gain hartu dituen lanak?