argia.eus
INPRIMATU
Ane Rodriguez izango da Tabakalerako zuzendari berria
  • Ane Rodriguez (Donostia, 1978) izango da Donostiako Tabakalera kultur zentroko zuzendari berria, eta Haritz Azkarraga kudeatzailea. Administrazio Kontseiluak gehiengo absolutuz hautatu zituen biak. Atzo egindako bozketan Eusko Jaurlaritza abstenitu egin zen. Ez bi izendapen berriekin ados ez zegoelako, baizik eta pentsatzen duelako lehentasun handiagoa duela aurrez proiektua –kultur edukiak– zehazteak.

2012ko ekainaren 27a
Ane Rodriguez, artxiboko irudian.

Ane Rodriguez Madrilgo Matadero kultur ekoizpen zentroaren koordinazio taldeko kide izan da azken urtean, eta lehenago ARCO azokan egin zuen lan lau urtez.

Tabakalerako aurreko zuzendariak, Josean Muñozek, 2010ean dimititu zuen, Tabakalerako berrikuntza lanetarako aurrekontua murrizteko Donostiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiarekin bat ez zetorrelako.

Informazio gehiago:

Garitanok jarraituko du Tabakalerako presidentetzan, Urgellek uko egin ostean (2012-03-26)

Arteleku eta Tabakalera behin-behinekoz bereizi egin ditu Diputazioak (2012-02-15)

Tabakalera eta Donostia 2016 proiektuak ez dira batuko (2012-02-02)

Ikerne Badiola: "Tabakaleraren egungo proiektua ez dugu baztertzen, baina berraztertu beharko da" (2011-10-13)

Tabakalera berritzeko lanak apirilaren 14an hasiko dira (2011-03-22)

Tabakalerako lan taldeak Muñozen erabakia babestu du (2010-05-26)