Arteleku eta Tabakalera behin-behinekoz bereizi egin ditu Diputazioak

  • Donostiako Tabakalerak zuzendari bat izan arte, kultur zentro horren eta Artelekuren proiektuak bereiztea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Erabakia gogor kritikatu du Marisol Garmendia PSE-EEko Donostiako zinegotziak


2012ko otsailaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Tabakalera.

Otsailaren 1ean abiatu zuen Tabakalerako administrazio kontseiluak zuzendari berria izendatzeko prozesua, eta kargurako izen bat hautatzean bi zentroen arteko hitzarmenari berriro helduko diotela esan du Diputazioak.

Marisol Garmendia Donostiako zinegotziak Tabakaleraren "heriotza-akta" sinatzea leporatu dio Foru Aldundiari, eta Juan Karlos Izagirre alkateari eskatu dio Aldundiak hartutako erabakiari buruzko iritzia azaltzeko.

Informazio gehiago:

- Tabakalera eta Donostia 2016 proiektuak ez dira batuko (2012-02-02)


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude