Tabakalera eta Donostia 2016 proiektuak ez dira batuko

  • Tabakalera eta Donostia 2016 proiektuak ez uztartzea erabaki zuen atzo kultura garaikidearen zentroko administrazio kontseiluak. Donostiako Udala eta Gipuzkoako Diputazioa bi egitasmoak ez batzearen aldekoak dira eta Jaurlaritzak, aldiz, biak uztartzea desio zuen.


2012ko otsailaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Donostiako Tabakalera zentroa (Argazkia: Euskaraz.net)

Bi proiektuak ez batzeko erabakia hartzeaz gain, zuzendari kultural eta gerente berriak hautatzeko deialdi publikoaren berri eman zuen atzo Tabakalerako administrazio kontseiluak. Gara egunkariak jakinarazi duenez, hautagaiek euskara menperatu beharko dute, baita gaztelania eta ingelesa ere. Gainera, frantsesa hitz egitea ere baloratuko da.

Bestalde, administrazio kontseiluak 2012ko gastu arruntaren aurrekontua onartu zuen, Jaurlaritzaren abstentzioarekin: Erakunde bakoitzak 375.000 euroko ekarpena egingo du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia 2016
Kulturak hiria eraldatu nahi izan zuen urtea

Urteak igaro genituen “Donostia 2016” entzuten. Europako kultur hiriburua, herritarren energia olatua, elkarbizitzaren kultura... Hitz handien atzean, krisiz eta gatazkez betetako prozesua izan zen. Nork ez du oroitzen Odon Elorza eta Juan Karlos Izagirreren arteko... [+]


2016: kultura aitzakia gisa erabili zen urtea?

Atzera begira, inork gutxik uste du 2016ak bere helburu kulturalak bete zituenik. Kontrara, ordutik hona, hiriaren turistifikazio masiboaren erantzuleetako baten moduan ikusten dute askok egitasmoa. Baina zer zioten garaian hiriburutzaren kontrakoek? Izan al du hiriburutzak... [+]


Streisand efektuak ez gaitu zentsuratik libratuko, Donostia 2016n ikusi genuen

Iazko abenduko egun bat izan zen, larunbat goiza. Ahoz aho zabaldutako informazioari esker izan nuen filmaren proiekzioaren berri eta kulturgune batera joan nintzen, Donostian, gauza handirik jakin gabe: zer ikusiko genuen pantailan, sarrerarik ordaindu behar ote zen, zenbat... [+]


Donostia 2016k eragindako diru sarrerek apenas berdindu dute proiektuaren aurrekontua, datu ofizialen arabera

Donostiako Udalak eta Donostia 2016 kultur hiriburuaren zuzendaritzak kalkulatu dute kultur hiriburuak 47,1 milioi euro utzi dituela hiriko ehundura ekonomikoan. Kultur hiriburuaren aurrekontua 46,8 milioi eurokoa zela.


Donostia 2016: amaitu da festa

Azkar pasa da Donostia Europako Kultur Hiriburu izan den urtea ezta? Nolanahi, errepasatzen hasita etorkizunean ere zeresana eman dezaketen gaiak plazaratu dira proiektuaren inguruan. Donostia 2016ri begiratu diogu, Donostia 2017tik.


Eguneraketa berriak daude