Marikana probintziako (Hegoafrika) Lonmnin platino meatzean greban zeuden langileek ostegunean ekingo diote beharrari ostera ere, atzo nagusiekin akordioa lortu ostean. Abuztu hasieran hasi zuten greba eta polizia meatzariei tiroka agertzen ziren irudien ondorioz, mundu osoan egin da ezagun. 45 lagun hil dituzte protestetan.
%22ko soldata igoera eta 190 euroko saria ostegunean lanera itzultzen badira: baldintza horietan utziko diote meatzariek abuztu hasieran abiatu zuten lanuzteari.
Apartheid garaia gogora ekarri duen indarkeria erabili du poliziak grebalarien kontra. Eta Marikanakoa ez da gatazka lokala, John Carlin kazetariak abuztu amaieran argitaratutako artikulu batean azaldu zuenez: herrialdean 1994an lortutako orekaren ahultasuna agerian utzi du sortu den egoerak.
Meatzeen jabea den Lonmin enpresa munduko hirugarren platino ekoizle handiena da. 1909an sortu zen enpresa kolonial gisa. 2011. urtean 245 milioi euroko diru sarrera garbiak izan zituen.