Zuhaitzak
1976ko ekintzaileen “lekukoa” hartuta, euskal artisten ordezkaritza bat Veneziako Biurtekoan egongo da maiatzaren 6tik 8ra, Eusko Jaurlaritzak gidatuta; berez, Imanol Pradales lehendakaria izan behar zen buru, jardunaldiak inauguratzeko ardura zuen, baina bertan behera utzi du agenda Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiaren heriotza medio. Duela 50 urte, artean ikurrina legeztatu gabe zela, Veneziako erakusleihoa baliatu baitzuten hainbat euskal artistek ikurrina bistaratzeko, amnistia aldarrikatzeko, eta jakina, baita haien lanak nazioartean erakusteko ere. Tartean ziren Nestor Basterretxea, Jose Antonio Sistiaga, Joxean eta Jesus Artze, edo Mikel Laboa.
"Plus Ultraren balentria" eta Ruiz de Alda falangista omendu nahi zituen asteazkenean Voxek, baina hainbat eta hainbat pertsona mobilizatu ziren horren kontra, ekitaldia egitekoa zen aretoaren kanpoaldean eseriz besteak beste. Antifaxistak indarrez kanporatu zituen Poliziak.
Martxoaren 28an Lizarrako Los Llanos Kulturgunean ospatuko dute ekitaldi batekin. Aberri Eguna instituzionalizatzeko bidean "jauzia" eman nahi du ekimenak, eta horretarako Euskal Herriko hainbat eragilerekin bilerak egingo dituzte.
Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren 16an elkarretaratzea egingo dute Lizarrako udaletxe aurrean, arratsaldeko 20:00etan.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan harreman ekonomikoak, diplomatikoak zein propagandistikoak (kasu honetan bezala). Baina horrelako albisteak ez dira ezerezetik jasotzen: borroka eta konpromiso prozesuak beharrezkoak dira gertatu daitezen.
Lasterketaren... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko txoko askotako programazioak.
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten gabezia, zailtasun eta eragozpenetan lagungarri suertatzeko asmoz sortu zela Harrera elkartea.
Elkarte horren egitekoak dira, besteren artean: kartzelako atetik ateratzen diren momentutik, edo erbestetik eta deportazio... [+]
Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?" familientzat jarduera, film proiekzioa, landareekin tinturak egiteko tailerra, musika eta ipuinak, ibilaldi botanikoa...
Barrikoteak, barrikak, bukoiak eta upelak bete berriak ditugu etxean sagar muztioz (Malus domestica). Makina bat beteko ziren, ipar eta hego, gure geografia guztian mahatsarenarekin ere (Vitis vinifera). Sagasti, mahastiko lanak eta dolare, soto, upelategi eta pitarretako lanak gainezka dabiltza ardozaleak.
Euskal Herriko gaztainadi zaharrenetako baten berreskurapena kontatzen du erreportaje honek. Arabako Apilaiz herrian kokatutako gaztainadia da, urte luzez zaindu eta berreskuratu dutena. Herriko bizilagunen hartu dute parte proiektu honetan eta euren ahotsak ageri dira bideoan.
Informazioa gehiago Hazien Sarea webgunean aurkituko duzue.
Pasioarekin hitz egiten du, eta pasioa eta lana elkartzen ditu etengabe. Zinema, historia eta feminismoa dira bere bizitzako filmeko protagonistak. Arauetatik aldendu, genero-aginduak dinamitatu eta erreferente berriak gorpuzten dituzten emakumeak erakusten dizkigu bere liburu, artikulu, hitzaldi eta ikastaroetan. Pantailetako emakume heroi horiek guztiak banan-banan ateratzen ditu bere poltsa handitik, guri hitz eta pitz aurkezteko.
Aste honetan Itsasuko Antxondoa Etxaldea ezagutu dugu eta bertako Mirentxu Elissalde izan da gurean. Gereziengatik da ezaguna Itsasu eta Antxondoan gereziekin egiten dute lan, baina horrez gain, ardiak dituzte eta gazta ere egiten dute. Itsasuko gerezien erreximentak eta bertako ardi gaztak bikote aparta osatzen dutela ikasi dugu gaur.
“Dirua landatu, miseria jaso” leloarekin, Berangoko (Bizkaia) metro sarreratik hasiko du Sukar Horiak eukaliptoen monolaborantzaren aurkako mendi martxa, goizeko 11:00etan.
Aspaldian ez naiz boto-emaile ziurra. Halako batean, konbentzimenduak erabaki zuen hagin baten itzalean esertzea, eta bizitzak aurrera eraman ninduen, bazterrik bazter, urruti. Harrezkero hura ez da osoa, eta ni alderrai nabil.
Baso Biziak plataformak 2021ean sortu zenetik orain arteko balorazioa egin du apirilaren 22an Elgetan. Ibilbide honetan zehar, basogintza eredu berriari buruzko mozioak aurkeztu dituzte hainbat udaletan eta 2021ean Udaletako mozioen gida osatu zuten, bide hori jorratu nahi duen ororentzat baliagarri izan dadin. Orain ezagutzera eman dute mozioek udaletan zein bide egin duten eta hauteskundeen atarian egonik, gogorarazi dute lurraldea ondasun komun bihurtzea "etorkizuneko belaunaldientzat bizi asegurua" dela eta erakunde publikoek legeak "funtzio publikoen menpe egin behar dituztela, ez interes pribatuen menpe". Baso Biziak osatzen duten 18 taldeek dagoeneko 43 hektarea lurretan bertako espezieak landatu dituzte.
Lurraren Askapen Fronteak hedabideetara bidali duen oharrean eman du apirilean egin duen ekintza zuzenaren berri. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, Hernani eta Arano artean kokatutako landaketa industrialean 3.000 eukaliptotik gora eraitsi ditu, argudiatu duenez, "bertako basoaren alde egiteko". "Ekintza honekin, etekinei bakarrik begiratzen dionari galerekin erantzun zaio", gehitu du Lurraren Askapen Fronteak.
Jaizkibel mendiko habitata berreskuratzeko lanak iragarri dituzte: 3,13 hektarea hartzen duten 1.200 eukalipto zuhaitz bota eta bertako espezieak landatuko dituzte leku horretan, nagusiki ametzak.
20 ekintzaile inguru 25 hektareako jabetza pribatu batean sartu dira, eukaliptoak moztuz eta hesiak apurtuz. Eukaliptorik ez, haritza bai! mendi martxa bertatik igaro da, eta herritarrek dozenaka haritz landatu dituzte eukaliptotik askatutako eremuan. Ekintzaileek ekintza laburbiltzen duen bideoa zabaldu dute.
Eukalipto kopurua ia boskoiztu egin da azken urteetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Aranzadiko eta EHUko adituek egindako ikerketaren arabera, zuhaitz horren hedapenak kalte egingo lioke Euskal Herrian ingurumenari, eta intsinis pinuaren tokia hartzen badu, epe motzean mendi askotako paisaia eta natura ez dira lehengo berak izango. Urumeara jo dugu, eukaliptoak mehatxaturiko bailara ezkutuen bila, mortu bilakatu baino lehen.
Soraluzeko Baso Biziak elkarteak martxoaren 7an jarri du bertako zuhaitzak landatzeko hitzordua eta dei egin die soraluzetarrei ekimenean parte har dezaten. Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 4ra bitartean.
Landareen Biologia eta Ekologia sailean EHUko irakasle katedradun Arturo Elosegiren eta EHUn Biologian lizentziatuan den Iñaki Sanz-Azkueren hitzaldia, abenduaren 1ean Hernaniko Biteri aretoan.
Kolore Guztietako Basoak elkarteak salatu duenez, gaitzak jotako pinuaren ordez baso eremu gehiena eukaliptoekin ordezkatzeko dinamikarekin Bizkaia daramate Portugalen begien bistatik kendu nahi duten eredu berera. Zehazki Bizkaiko Foru Aldundiko agintariei egozten die gertatzen ari denaren erantzukizuna.
Xixon hiriko udal batzak gehiengoz erabaki du herri-lurrak "eukaliptorik gabeko" eremu izendatu eta dagoenekoz horietan landatutakoak ebakitzen hastea. Izquierda Unidak aurkeztutako proposamenak PPren kontrako botoak bildu zituen; honek ezkerreko hautetsiei aurpegiratu die eukaliptoaren aurka "aurriritzi ideologikoengatik" daudela.
Antzuolako Udalak, Eukaliptoa, eta lurrarentzat zein bioaniztasunarentzat kaltegarriak diren gainontzeko espezie guztien landaketak saihesteko, bere esku dagoen guztia egiteko konpromisoa hartu zuen astearteko ohiko osoko batzarrean.
Eguzkitik landa eremuko lurjabeei eskatzen diegu, honelako zuhaitz espezieak, ingurumenerako kaltegarriak direnak, eukaliptoa esate baterako, alde batera utzi ditzatela. Diru iturri azkarretan soilik pentsatzeari utzi eta bere lurraren emankortasuna eta ingurumen kalteak ere baloratuz. Bestalde, Aldundiari azken hamarkadetan zehar eman den baso politika negargarria eta zuraren sektoreko lobby pribatuen esku egon dena berbideratzen jarrai dezala eskatzen diogu.
Iazko haize bortitzen ondorioz Irungo Artia auzoan hiru zuhaitz erori zirela-eta, kale horretako beste 47 ezki moztu nahi zituen Udalak, baina bestelako alternatiben alde hilabeteak borrokan daramate bizilagunek, eta Udalak azkenean iragarri du ez dituela zuhaitzak moztuko.
Urteko egunik luzeenak ditugu, eta aldaketa handiak heltzen dira, ikuskizun, nahi dituenarentzak. Egun-argiak, luzatu eta luzatu ari denak, laburtu eta laburtzeari ekingo dio. Horrek negua ekarriko du landareen gogamenera. Neguan hostorik galtzen ez dutela iruditzen zaizkigun zuhaitz horiek orain berrituko dute hostajea.
Iazko haize bortitzen ondorioz Irungo Artia auzoan hiru zuhaitz erori zirela-eta, kale horretako beste 47 ezki moztu nahi ditu Udalak, baina erabakia “guztiz desorekatua” dela eta alternatibak badirela sinetsita daude bizilagunak. “Zuhaitz hauek sasoi onean daude eta auzorako onuragarriak dira”, diote.
"Broodboom” edo ogiaren zuhaitza deitzen diote Afrikaren hego-mendebaldeko khoikhoiek Encephalartos generoko landareei. Landare genero hori zikaden multzokoa da, palmondoen itxurako landareena. Oso zaharrak dira, aspaldikoak, Paleozoikoko Permiar garaikoak, duela 250-300 milioi urtekoak; dinosauroak ezagutu zituzten, alegia. Gimnospermak dituzte, hau da, hazi biluziak, haizera irekiak, eta dioikoak dira, landare batzuk arrak eta besteak emeak, alegia; polinizazio berezia behar dute,... [+]
Uztarriak herrestan narra bezala, neguko giroa dakar kurrilo lainoak atzean. Kurrilo lerroak zeruan sentitzean, buila batean, hotza zetorrela esaten ziguten umetan. Kurrilo pasea entzungarria da, builaka, elkarri errietan balihoaz bezala. Entzungarria bezain ikusgarria da, burukoaren atzean lerro-lerro zerua marrazten dute, hirukia hirukiaren atzetik osatuz.
Hiruki forma duelako “are kurrilo” esaten zaio are berezi bati. Arearen zurezko arretxean sartuta dauden are-hortzek hiruki... [+]
Neguan sartu gara eta noiznahi nonahi izotza egiteko sasoia da. Urtebete gehiago bizitzeko itxaropena duten landareek erreserbak gizendu dituzte, azalak loditu eta begiak ezkataz jantzi eta babestu. Hostajeari eusten diotenek hostoen eta orrien azala zaildu egin dute, mugertu. Hostoak botatzen dituztenek, aurrez ahalik eta gehien hustuko dituzte, bertan dagoen energia berreskuratu eta jasotzeko.
Hostoa beti da landarearen zati kuttuna. Landarea energiaz hornitzen du eguzkiaren argia... [+]
35.000 hektarea pinudi oso kaltetuta eta beste 60.000 hektarea gaitzak eraginda daude dagoeneko EAEn, arbolak akabatzen ari den onddoak kutsatuta. Gaitz honek kalteturiko lurrazala bikoiztu egin da azken hilabeteotan, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuaren arabera.
Egurraren sektoreko enpresek jardunaldi bat antolatu zuten joan den ostiralean Hernanin, jarraitzen duten baso-kudeaketa ereduari euskarri zientifikoa eman nahian. Eta fundamentuzko ezer esan ez zen hitzaurrearen ondoren, saiatu ziren gure lurraldea gero eta sarriago estaltzen duten eukalipto espezieak inbaditzailek direla ukatzen. 20.000 inguru hektarea hartu dute eukaliptoek 2018an, eta gure lurraldeko harizti eta amezti guztiak baino azalera gehiago estaltzen dute dagoeneko.
Larunbatean, martxoak 23, Basoen Munduko Eguna dela eta, aldarrikapen giroan ospatzeko kanpaina antolatu dute Galizian: bertako mendi eta ibarretan monolabore bilakatua diren eta azken aldian sekulako suteak eragin dituzten eukaliptoak erauziko dituzte egun eta ordu berean, baso iraunkorrez ordezkatzea aldarrikatuz.
Bero-beroa joan da otsaila. Lehen hiru egunetan hotzak ebaki beharrean ibili baginen ere, handik atzera nire goraintzian otsailik beroena izan da. Aurreko hotzek zenbait loraldi atzeratu egin zituzten: mimosa (Acacia dealbata), hurritza (Corylus avellana), neguko jasmina (Jasminum nudiflorum), ote loretxikia (Ulex parviflorus), txilar zuria edo zurikatxa (Erica arborea) eta abar. Gero latz berotzeak ondorengo loraldiak hauspotu ditu, besteak beste: aranondoa (Prunus domestica), aranondo... [+]
Madrilek ez du baimenik eman aire bidez Gipuzkoako eta Bizkaiko pinudiak oxido kuprosoarekin tratatzeko. Hala ere, Jaurlaritzaren esanetan, aurrerantzean baimena emateko aukera ez omen du baztertzen, baldin eta tratamendua eraginkorra dela eta ingurumen kalteak onargarriak direla frogatzen bada.
Pinuaren gaixotasunaren krisiak eraginda batik bat Bizkaia eta Gipuzkoan basogintzaren inguruan berotu den eztabaida argitze aldera, Alkartasuna fundazioak (Eusko Alkartasuna) Amasa-Villabonan mahai baten inguruan bildu zituen aferaz iritzi ezberdin eta kualifikatuak dituzten bost pertsona. Horien arteko eztabaida mamitsua orain fundazioak bideoan zabaldu du.
Egurra ekoizteko eredu intentsiboaren krisi larriaren aurrean, igaro den abenduan Eusko Jaurlaritzak baso jabeentzako formazio teknikoko saio bat antolatu zuen, hizlari gisa Bosques 2000 enpresako ordezkariak erabiliz. Hitzaldi tekniko hau HAZI enpresa publikoak antolatu zuen, EAJrekin lotutako hautetsien eta kargu publikoen harrobi ezaguna dena, hain zuzen.
Otsailaren 5ean, Aitziber Sarobe biologoak eta Naturkoneko kideak hitzaldia eskaini zuen Soraluzen Gipuzkoarako baso politika berri bat izenburupean. Hizketagai izan zituen pinuaren gaixotasuna eta basogintzaren krisia, eta eman zituen "gertatzen ari dena ulertzeko gakoak".
Izena duen guztia bada, baina alderantziz? Baden guztiak izenik ba al du? Ez dakit euskaraz hitzik badugun horri deitzeko. Alegia, nola esaten zaie udazkena iritsi, hostoak ihartu eta askatu edo bota beharrean, egoskor bere gainean eusten dieten zuhaitz horiei? Eta negu osoan eutsi ere, jeneralean hurrengo izerdialdian ninikak ireki eta hosto berriak ematen dituzten arte.
Hainbat talde ekologista eta naturzale biltzen dituen Naturkon elkarteak mozio bat aurkeztu du Gipuzkoako zenbait udaletan eskatuz udalok debekatu dezatela beren lur eremuetan insignis pinuak oxido kuprosoz fumigatzea eta beste erakundeei bezala lurjabe eta herritarrei eska diezaietela aireko tratamendu hori ez erabiltzea.
Behar bezala zaindutako 15 urteko gaztainondo batek, 6.000 eta 8.000 euro arteko produktua sor dezake urtean hektareako. Eukaliptoz beteriko tamaina bereko eremu batek ordea, 1.000 eta 2.000 euro artean, Info Asturiesen webgunean irakur daitekeenez.
Hainbat talde ekologistaren bilgunea den Naturkon elkarteak Arantza Tapia sailburuari oxido kuprosoz pinudiak airetik fumigatzeko baimenez gezurretan aritzea aurpegiratu eta eskatu dio publikoko zuzendu dezala oker esandakoa.
This Basque Autonomous Community association has asked the authorities not to fumigate pine trees affected by harmful fungi using copper oxide because that would be harmful to public health and the environment.
1895ean sorturik 120 urte baino gehiago dituen BMZA Bilboko Mediku Zientzien Akademiak gaur kaleratu duen agirian Euskal Autonomi Elkarteko agintariei eskatu die ez dezatela oxido kuprosozko fumigaziorik erabili gaitzak jotako pinudien gainean, lekuko herritarren osasuna eta ingurumena kaltetuko dituelako. Administrazioari eskatu diote basogintza iraunkorrago baterako trantsizioari ekin diezaiotela, aldi berean hondamendiak jo dituen pinuen jabeei ekonomikoki lagunduz.
Gaztaina hazitu da gaztainondoetan, Castanea sativa, eta joan da gaztainazitua. Hala deitzen dio urriari Saldiasko Jurdaneko Dolores Ezkurra Etxekoleneak. Jurdanea Saldiasko Karrika Nagusian dago. Karrika berean goraxeago ari da bere seme Eneko Tolarea etxea zaharberritzen. Etxea galanta eta ikaragarrizko lanak hartu ditu Enekok, baina egoskorra izaki, eta hor ari da ttarraka-ttarraka; zuraje, harrije eta teilaje onenekin hezten ari den alaba balitz bezala.
Etxe tzarrera inguratzen garenero... [+]
Etxetik abiatua naiz zelkoba kaukasiarrari (Zelkova carpinifolia) eta astigar txinatarrari (Acer truncatum) goizeroko bisita egin ondoren. Gaur, gorri-gorri lehena eta horitik morerainoko kolore ore bigarrena. Ez alferrik ingelesek “purpleblow maple” (kolpe moreko edo gorri mineko astigarra) esaten diote astigar txinatarrari. Etxetik Pirinioetarainoko bidea egitekoa dut.
Hotzak biluzten ditu zuhaitzak, eta, soineko hostoen gona kendu orduko, gordean izan duten azpiko gona... [+]
Joan den asteazkenean, hilak 7, helarazitako gutun baten bidez, hainbat eskaera luzatu dio Naturkon Gipuzkoa kolektiboak Gipuzkoako Foru Aldundiari, pinuari eraso dion onddoaren eta haren aurka jarduteko Aldundiak hartutako erabakiaren inguruan. Zehazki, galdetu dio zer informazio toxikologiko darabilen eskuartean, zer ikerlan egiteko asmoa duen tratamenduaren aurreko eta ondorengo egoera ekologikoa konparatu ahal izateko, nola pentsatzen duen bateragarri egitea tratamendu biozida hori eta perretxikoen kontserbazioa, bereziki Lobaria virens likenaren kontserbazioa...
Bedaion urtero egiten dute Herriko Azoka urriak eta azaroak elkar maite duten egunetako igande batean. Aurten ere bertan nintzen, Antton Olariaga handiarekin batera egindako Landareak Lantzen 2019 gida-liburua eskaintzeko eta jendearen galderak eta zalantzak argitzen saiatzeko mahaitxo batekin. Ezkerretara, Bitarte baserriko Koro eta Izaskun bere gozokiekin, eta eskubitara, Gurbiltxikiko baserriko Lurdes eta Edurne etxeko barazki, arrautza eta ogiekin. Mahaia eratu eta jendearen emana hasi... [+]
Pinuaren panorama belztu da, batez ere insignis pinuarena (Pinus radiata). Pinu beltza edo pinu azkarra ere deitzen zaio. Pinu beltza, izan ere, bera hazi izan den mendien paisaia belztu egin baita; urte guztiko sasoi guztietan beltzak dira pinu horren pinadiak. Urruti-urrutitik urdinak diren itxura egiten dute, baina hori ilusio bat da, lilura bat; ispilatze baten antzekoa da; urrutira, izan ere, mendi eta zuhaizti guztiak urdinak dira. Begieran duzun paisaiari begiratu eta urrunen den... [+]
Urre berdea zena izurrite gorri bihurtu zaigu. Eta gurera ere iritsi da pinuak ihartzen dituen onddo dontsu hori! Dozena bat urtera gure jubilazio sarrerak osatzeko balio behar zuena, bota eta huskeria baten truke eman behar. Eta ingurukoak ere berdin: dirutzak galtzeaz gain, kezkati, urduri: zer egin? Bota? Mantendu ea neguan errekuperatzen den? Bota ta gero berriz landatu? Zer landatu? Datorrena datorrela utzi? Pinuez gain, terrenoak ere erdi-erregaloan saldu? Eta erantzunak gutxi. Informazioa zeharo nahasia.
Pinuen gaitzari aurre egiteko Jaurlaritzak eta EAEko hiru foru aldundiek aurkeztu duten plana gogor kritikatu du Naturkon kolektiboak, besteak beste gaitzari aurre egiteko erakundeek proposatu duten oxido kuprosoa toxikoa baita: “Azalduko al digute gure ordezkariek nola pentsatu duten ziurtatzea gure ibaiak edo edaten dugun ura ez direla pozoituko gure mendietako 124.000 hektarea fumigatzen badira?”.
Dagoeneko EAEko pinuen %33,15 kaltetu dituen onddoari aurre egiteko, oxido kuprosoa erabiltzea proposatzen du planak, beste hainbat neurriren artean. Izan ere, antzeko kasuetan erabili dute eta emaitza onak lortu dira. Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek aurkeztu dute plana, eta gaitza erasotzeaz gain, sektorea indartzea ere badu helburu.
Gipuzkoako (eta oro har Euskal Herriko eremu atlantiarreko) pinudiek bizi duten hondamendia dela eta, basoen kudeaketaren gaiak gaurkotasun handia hartu du. Tentuz irakurtzekoak dira administrazioen eta ikerketa zentroen azalpenak, baina bereziki, Baskegur Euskadiko Egurraren Elkartearen jarduna da idatzi honen bidez eztabaidatu nahi duguna. Egurgintzaren sektoreko profesionalek Pinus Radiata espezieak bizi duen basoen osasun egoerari irtenbidea ematea eskatzen dute, behar duen legez, baina horretarako erabiltzen dituzten argudioak ez dira onargarriak gure ustetan.
Urruña eta Ziburu arteko hainbat auzo-bide handitzeko lanetan 24 haritz handi arriskuan daudela ohartarazi dute Santa Ana eta Penditxeneako bizilagunek. Arbolak salbatu eta ekosistema babesteko sinadura bilketa hasi dute eta jadanik 1.600 lagunen atxikimendua jaso dute.
Dagoeneko badakigu Kalifornian jatorria duen Pinus radiata landaketa intentsiboek kolapsoa eragin dutela Bizkaiko paisaian. Aurreikuspenen arabera, bost urteren buruan pinu landaketa ia guztiak (70.000 ha baino gehiago Bizkaian) pinuen osasuna erabat kaltetzen duten honako hiru onddoek jota egongo dira: Banda gorria, Banda marroia eta Fusarium.
Ederki zailduentzako moduko negu eta udaberri zailen ondoren, lurrarekin lanean ari direnentzat uda gozoa eskatzea libre izango zen, ezta?
Ez noa ni doakigun uda honen eguraldiaren “piura” deskribatzera, orri osoa beharko bainuke, eta subjetibotasunetan katramilatuko nintzateke, alfer-alferrik seguruenera. Nahiago dut azkenaldiko eguraldiaren joanaren ondorioz-edo nire arreta erakarri duten gertakari batzuk azaldu.
Bare eta barraskiloen emana ez da urritu. Ez dut horrelako... [+]
Lehen pasean soilik ikusten genituen, baina egun bizikide gero eta ugariagoak ditugun uso-tortoilen urruka eta urruma artean ari naiz. Belarrietako jolasa ezkien (Tilia spp.) azken loreen usainak janzten du. Ekaitzean, trumoi artean. Urtea gainbehera abiatu den seinale, eguna laburtzen ari da: ale honen datarako daborduko 46 minutu ilundua da.
Egunik laburrenak dakartza gogora sasoi beroen honek, eta ordurako biltegia hornitu behar. Bilketa eta jasotze garaia da. Gure etxean nabarmena da... [+]
Lizardoia (Iratiko basoan) eta Aztaparreta (Isaban) basoetako pagadiak Munduko Ondare izendatu ditu UNESCOk. Europako jatorrizko pagadiei "salbuezpenezko balio unibertsala" aitortu die, beste hainbaten artean, Nafarroako bi hauei.
Lurmenunean belaunikatu, daratuluarekin enborra zulatu, zuloaren tamaina bereko plastikozko tutu bat sartu eta beste muturrean ontzi bat jarri. Bestela, adarra moztu eta botila bat sartu. Udaberria nabarmena da, eta urkia (Betula spp.) dagoeneko mugitzen ari da. Izerdia dantzan jarri du, eta hostaia hedatzera doa. Izerdi hori harrapatu nahi da, udaberriko lehen izerdia.
Kaixo Jakoba. Pagadi gazte bat daukat eta esan didate komeni izaten dela, landarea gaztea dela, mutur bat utzi eta beste muturrak moztea. Zer iruditzen zaizu? Eta zein ilargirekin moztu behar nituzke mutur horiek? Mila esker eta ongi izan.
Kepa Martinez (Alegia)
Haginetik haginaga. Hagina, Taxus baccata, haziak erabili beharrik gabe ugal daiteke. Adar muturretako kimuak, aldaxka gisa, aldatu eta landare berriak sortzeko gai dira. Aldaxka landare “amaren” puska bat besterik ez denez, bertatik sortuko den landare berria haren berdin-berdina izango da: hostajearen kolorea, adarrak emateko joera, tamaina, kemena... Klon bat izango da. Klona, aurrekoaren berdina, ezaugarri berberak dituena besterik ez da. Horrek abantailak ditu, eta horiek gure... [+]
Hagin bat sortzeko gai bazara, milaka urterako mundu bat egiteko ahalmena duzu. Milaka urte bizitzeko pazientzia hartzen du, bai, haginak (Taxus baccata). Milaka urte horietan mundu asko biziko dira haginaren inguruan: txori, intsektu, landare, goroldio, perretxiko... Etenik gabeko aldaketa bizia. Zure esku dago mundu horiek sortzeko aukera, eta, agian egunen batean, zure munduan egin duzun gauzarik ederrena dela jabetuko zara. Hagin bat sortu.
Hagin bat zure besoetako egin nahi baduzu, bi... [+]
Aiatik gora eginda laster iristen da Pagoetara. Itsasoa parez pare topatu dugu paisaia berde horretatik. “Hemen paradisuan daude haginak: hezetasun handiko tokian, baina aldi berean kostako tenperatura epeletan”, azaldu digu Antxon Gomez parkeko basozainak. Jurasikotik datorren espeziea da hagina. Azken glaziazioaren ondoren (duela 110.000 eta 10.000 urte artean) Europa guztian egondako euriteen ondorioz hagina kontinente osoan zabaldu zen. Klima aldaketarekin, berriz, beste zenbait... [+]
Erreka, ibai edo errio, bazterrean hazi da haltza, Alnus glutinosa. Erriberan uraren emanak ekarritako mausar, legar, hondar, errekarri eta harribili izan ditu sustraietan lagun. Jaio eta errotu zen, zainak haien artean sigi-sagan hazten ziren artean. Luza eta luza, lur harroan zuhaitzari eusteko. Uholde bakoitzean balantzaka ibiliz lurrari eusteko grina luzatuz... Azkenekoa iritsi zen arte. Hark bere onetik, bere lurretik atera zuen arte. Eta urak sustraia txikitu, eta eraman. Itsasoari... [+]
Gure etxe ondoko bi sailetan, Malluan eta Ibaia izenekoaren beheko barrenean, zuhaitz handi batzuk udaberriarekin ezkondu dira. Zuri-laruz jantzi eta ezkondu. Lizarrak dira, urrutira ikusgarriak. Wikipediak “Euskal Herrian, modu naturalean, Arabako Badaia-Arrato mendilerroan baino ez da aurkitzen” dio. Beterriko inguru honetara txoriek-edo ekarriko zituzten...
Manaren lizarra deitzen diote gure auzoko hizkuntzek. Erdi Aroan, azala ebaki eta zerion izerdiari bibliako manaren antza... [+]
Aldoka-maldoka nabil, batera eta bestera azken aldi honetan, baratzeko liburu berria dela eta. Baratzea ahoan, baina mihura (Viscum album) dabilkit buruan. Garai herri dotorean izan naiz lehengo igandean eta nire bizitzako lehen sermoia eman dut: elizan aurkeztu behar izan nuen liburua, kultur etxean ez baitziren kabitzen bertaratutako ehun eta hirurogei lagunak. Kultur etxetik elizarako bidean dago Garaiko Landetxea deiturikoa. Hortxe du, ateburuan, mihura sorta, txibista gorriz apainduta... [+]
Oraintxe du sasoia. Ezkur bat. Eguna luze. Giro polita. Hezetasunak azala beratu dio. Barruko mamia puztu da. Hormonen dantza hasi eta hazia hozitu da. Ernatu da. Sustraiak luzatu. Lurraren epela neurtu. Eta gora jo behar. Zurtoinak gora ekingo dio. Hostoak hedatu eta betirako bizitoki izango duena ezagutu. Haizeak, eguzkiaren bideak, ilargiaren keinuak... Auzoko izango dituenei diosala egitea ez zaio, inola ere, ahaztuko.
Kanarietako palmondoak (Phoenix canariensis) amatza lanetan,... [+]
Usain gozoko goma edo erretxin lurrintsua ematen du likidanbarrak (Liquidambar styraciflua), anbar likidoa alegia. Berari zor dio izena: liquidambar hitzak hori dio, anbar likidoa, eta, gainera, burlaizez bezala, anbarra dariola dio styraciflua-k. Argi dago, XVII. mendean izena jarri ziotenean, darion anbarragatik nabarmena zela zuhaitz hau. Ameriketako indiarrei, txeroki eta abarri galdetu behar! Baltsamo eta botika gisa gurtzen dute.
Ikusgarria du udazkena likidanbarrak: arrosa, horia,... [+]
Gonbidapen bat medio Tenerifen izan berria naiz. Baita txundituta bueltatu ere. Ez nuen berehalakoan usteko, halako baso eta paisaiarik topatuko nituenik. Teide sumendi erraldoiak laino jende berezi bat eransten dio uharteari eta bertako pinu endemikoak (Pinus canariensis) pinudi ikusgarriak osatu ditu.
Sumendiaren magaleko pinua da. Sumendiak eta biek elkarrekin egin dute aurrera. Sutearekin elkarbizitzen ikasi duen pinua da. Hasteko izugarrizko azal lodiz janzten da,... [+]
Oderitzen “harmena” deitzen zaio besakada batean bildu daitekeen hostoz jantzitako adar multzoari. Izen mordoa du ihartu eta neguko bazkatarako jasotzen zen azao horrek. Gari, belar, adar, egur... eskuta guztientzat izen bertsuak erabili izan dira. Eskuta eta eskuda, eskukada eta eskuera gogora dakarzkidate, eta eskuera esateko harmena erabiltzen da. Eskua eta har daitekeena, sortak sortzeko uztarri polita.
Mendian, bide ertzetan eta etxe inguruetan batik bat lizarra aldatu izan... [+]
Alaba bakarra eta gaztaina bakarra, galdu egiten dira. Hala dio esaerak. Hortik ote dator ezkontza eskaerak gaztainapean egitearen ohitura? Izan ere gaztaina, Castanea sativa, zer ez da izan! Etxea izan dugu gaztaina: eraikuntza, altzari, busti-lehorrerako baldo, lepotar eta zare, meazuloko zurkaitz, gaztandegiko zumitz, larruak ondu eta apaintzeko tanino, sendabiderako hosto, beranduko eztitarako eta hiletetako argizaritarako erleentzako lore, karreto barriketarako upa ohol eta uztai, zeta... [+]
Matricaria chamomilla, larranbiloa etxeero da. Izango zen. Orain ere denetan balitz hobe bai. Noiz edo noiz urdaila baretu beharra izango da. Euskaldunon botikinean ezaguna behintzat bada, eta gure imaginariotik ez dugu erabat erauzi.
Botika kutxa horretan larranbiloak lagun ugari du: pasmo-belarra (Anagallis arvensis), berbena (Verbena officinalis), belar bedeinkatua (Valeriana officinalis)... Landarearen izen zientifikoan azaltzen den officinalis horrek adierazten du dendetan, batez ere... [+]
Izugarriak dira baobabak, Adansonia sp. Itxura izugarriaz gain berez ere halaxe dira. Eitea eta izatea bereziak. Ura orain suilaka eta puska batean ttanttarik ere ez izaten den tokian bizitzera jarriak daude. Enborrean 120.000 litro ur baino gehiago bildu eta jasotzeko gai dira. Zerbaitegatik deitzen zaie botila-zuhaitz.
Umetan astigarra (Acer sp) zer zen azkar asko ikasi genuen. Gereziondoaren gereziak bezainbat erakartzen zuen gure arreta astigarren fruituak. Besoa luzatu eta ahal zen goienetik askatuz gero helikoptero baten palak bezala biratuz mantso- mantso lurreratzen zen. Polita zen. Argazkiko astigar japoniarra, Acer palmatum, ari da fruituak hazten, polit askoak!
Beste helikoptero dotore batzuk ere bagenituen: sorgin-orratz edo mariburduntziak. Ur ondoko intsektu horiek, ordea, beste abaila batean... [+]
Aberastasuna aireratzen du gurbitzak (Arbutus unedo). Lur fresko eta sakonak behar ditu oparo hazteko. Berak ere ongi zaintzen du elikatzen duen lurra eta hosto eta azal-printzezko ongarri bikainaz janzten du bueltan; hartu eta eman, trukean bizi. Azpian gabiltzan gu ere ederki ontzen gaitu: perretxiko, zura, fruitu gozo eta “moxkor” liluratzailea. Asturiesen “borrachín” deitzen diote arbolari.
San Martin, Zakilixuten txerri eta zerriena den hamaikagarren... [+]
Gurbea, Sorbus domestica, landatu beharra daukat. Ea behingoz gustu goreneko sagardo naturala egiteko gai naizen... Lagun ardogile bati ere barrika batean lardaskatzen uzteko eskatuko diot. Helburua: sagardoa eta ardoa paregabetasunera eraman, gurbearekin. Horixe paregabea, inork ez baitu honela egiten. Karea nagusi den lur bat topatu beste aukerarik ez dut... Hala ere beste Sorbus jendearen aldean ikaragarrizko erraztasuna du lurra eta klima aldetik aproposenak ez dituen beste baldintza... [+]
Arabar Errioxan da Eskuernaga. Bertakoek hala deitzen dute, Euskaltzaindikoek bere artean lehen Uriona eta orain Villabuena. Eskuernagan baden dena ardoa da, eta paisaia mahasti. Lehen besterik ere izango zen, fruitu arbolak, baratze, labore-soro, baso-koskor... Paisaia kulturala murriztua dute egun eta ardoak dakarren aberastasuna ikusita, zaila da joera hori iraultzea.
Mahasti artean badira oraindik lehengo haien arrastoak: errekastoen aldamenetako baratzeak eta mahasti arteko zuhaitz eta... [+]
Garai batean haritzak (Quercus robur) zabal eta naro izango ziren toki batean, urats iturrien sufre usain eta zapore gozoen atzetik ibilia naiz. Aretxabaletan. Neguko egun argian urats-urak ahosabaia lehortutako gozamenean nabilela, danba!, platano torturatua hortzen aurrean. Udazkenean, agian udan, batek daki, goizegi inausitako platanoa (Platanus x hispanica) negu aurretik adar berritua, hotza etorri denean adar denak erreta. Erreserbarik gabe kale gorrian, inausketa zauriak... [+]
Lurrinen xarma... Usainek dugun eta animalienera garamatzatela uste dut. Neu behintzat bai, ametsetara. Zakur ametsetara ote? Eta xarmak xarmara. Xarma, Carpinus betulus, gure zuhaitz ezezagunenetakoa zaigu. Batzuek pago-lizarra ere deitzen diote. Europa freskoko zuhaitza da; kontinentearen erdi aldean hedatua da eta mendi garaiak gustatzen zaizkionez –600 metrotik gora bizitzea gustatzen zaiola esan ohi da– Pirinioei segika sartua da Euskal Herrian. Iberiar penintsula osoan berezko... [+]
Ez dakit zer dela eta izenbururako zenbaki hau hautatu dudan; 42 edo 40 edo 14,36 edo 816.829 edo 2.000 edo besteren bat izan baitzitekeen... “Tuleko Zuhaitzaz” ari naiz: Tule, Oaxaca, Mexiko.
Fosil soiltzat hartua zen itxaropenaren zuhaitza, Ginkgo biloba, aurkitu, ezagutzera eman eta zabaldu zuena Engelbert Kaempfer (1651-1716) alemana izan zen. Bi mende geroago Armand David ezpeletarrak esploratuko zituen lurretatik igaroz, Eurasia tzarra mendebaldetik ekialdera pasa eta bueltan hark ekarritako informazioa izan da mendetan hango berri iturri nagusia, Japoniakoa batik bat. 1712an argitaratu zuen Amoenitatum Exoticarum liburuan hango medikuntza (akupuntura, moxiaren errekuntza...)... [+]
Memoriaren galerari galga eman eta zahartzeari eusteko erromero mediterraneoa, Rosmarinus officinalis, bezain ona bada ginkgo txinatarra, Ginkgo biloba. Eta ez dira horiek bere trebetasun bakarrak!
Ezagutzen den landare zaharrenetakoa da ginkgoa. Duela 300-250 milioi urteko Permiar garaiko fosilekin lotzen da. Argi ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko, Txinako bailara batzuetan bizirik aurkitzen da; ikerketa genetikoen arabera landatutakoak diren zuhaiztietan. Era berean Japonian, Korean eta... [+]
Intsinis pinu beltza (Pinus radiata) bezala Ameriketatik ekarritako bi zuhaitzek nire udazkenaren paisaia erretzen dute. Akuiluak idiaren saihetsean bezala, sast! Sastatekoa begietan. Kolore deigarrienak, inondik ere, gustuko ez ditudan bi zuhaitz horienak. Ikaragarrizko zurak emango zituztenaren ustetan basozaleek ekarri eta hedatutakoak.
Norteko haritza edo haritz amerikarra bata, Quercus rubra. “Rubra” hitzak dioen eran, udazkenean hostajea gorri-gorri jartzen du, eskarlata... [+]
Pentzean belarra eta bi-belarra bezala, bi udaberri aurten. Hala nioen aurrekoan urriko loraldi xelebreak arrazoitu nahian. Eta udaberria sasoi kaxkarra dela jakinagatik, perretxikota jo nuen mendira lehengo astean. Zuhaitzek udazken-udazkena dela baitiote. Esnegorri edo niskalo batzuk, hurritz-perretxikoak, onddo bakanen bat eta urbeltz sorta ederra ekarri nuen. Basotik etxerako tartean, belaze batean galanperna tantai batzuk ere bildu nituen. Udaberriz urardotutako udazkenerako bildualdi... [+]
“Aurten parte onekoa ez den zerbait badator” eta antzekoak entzun ditut udaberri honetan. Loraldi bikainak, fruituak oparo, hostajeak jori, uzta aberatsak... eta nekazariaren badaezpadako pentsaera horrek ezin gozatzen utzi gaitu. Uztaren peskizan, bizimodua aroaren araberari lotuta bizi dena beti da nokieroko botikaren beldur.
Aurtengoan ez da, oraindik, aldrebeskeria handirik izan eta ustela ez den ustearen beste erdiaren bidetik doa dena. Baita, Castanea sativa, gaztainondoen... [+]
Etxe kontrako paisaian zuhaitz eta arbola negartiz osatutako jauzia, aldaparen beheko barreneko muturrean aldatutako Davidia involucrata zuhaitzean amaitzen da. Honek goiko aldean dituen mainontzi guztien malkoak jaso eta xukatzen ditu. Ez da alferrik mukizapien zuhaitza (ingelesentzat handkerchief tree edo pocket-handkerchief tree, frantsesentzat arbre aux mouchoirs, espainolentzat árbol de los pañuelos, alemanentzat Taschentuchbaum...). Izen xelebre hau bere loreari zor dio... [+]
“Lizarra gure hilerrietara”, diot azkenekoetan. Sendotasunaren eta indarraren ikur da, bai eta hilezkortasunarena ere, Eskandinavia aldean, adibidez. Ez du botanikarien izena alferrik jarria: Fraxinus excelsior. Fraxinus latinezko lizarra da, baina excelsior hitzak handiena luzeena altuena garaiena dela dio. Hortik sakratuena izatera ez dago tarterik. Lizarra gure kulturaren zutabeetako bat dela esaten ez naiz nekatuko. Sekula. Halakoren batean jabetuko ote gara...
Gurea, lizarraren herria. Lizar, Eizaola, Eleixar, Elejarmozaaldea, Elejarmozadana, Elejarpe, Elesarmintegi, Elesarrekosoloa, Elesarzaondoa, Elexar, Elexarbe, Elisar, Elixar, Elizardia, Erreisala, Erreisalpea, Erresal, Erresalde, Erresaleta, Erresaletea, Erresaluzea, Errexaleta, Errexalza, Hizarrulla, Izarra, Izartza, Izartzia, Izarza, Leijarmozaaldea, Leikalde, Leikarra, Leintz-Gatzaga, Leisarluze, Leisarrage, Leitza, Leitzabarrena, Leitzagarre, Leitzagoien, Leitzalde, Leitzan, Leitzaola,... [+]
Gure mitoetarako zein landare egoki jotzen ditudanari tiraka, aurrekoan hurra, Corylus avellana, aitatu eta “hur” hitza gure hiztegiko zaharrenetakoa ez ote zen galde egin nuen, bateren batek erantzun zezan. Di-da erantzun dit nafartutako lagun giputx batek. Bere ustetan oso omen da zaharra hitza eta esanahi bitxia ematen dio: “Goian edo zintzilik dagoen edo goitik datorren ontzi baten barruan dagoen bizia”. Hizki bakoitzari bere erroa emanez osatzen du esanahi hori,... [+]
Leioako campusaren baratzean dagoen hilerri berezian, ikerketarako emandako gorpuen behin-betiko tokian, Olea europaea olibondo arrotzaren ordez zer jarriko nukeenaren zalantza bueltaka dabilkit. Kaskoa argitze aldera, hilerriak bisitatu besterik ez dago. Gehienetan kristauen jasak ekarri zuen altzifre edo nekosta mediterraniarra (Cupresus sempervirens) da nagusi. Ohikoak dira, baita ere, bera zelakoan aldatutako tankerako beste konifero ugari: zedroak (Cedrus spp.), tuiak (Thuja spp.), zedro... [+]
Urtea joan eta urtea etorri gerran. Urteroko borroka. Solstizioa aitzakia, ateetan naturari gorazarre egiten dieten lizar, elorri zuri, eta lore xortak jartzen diren sasoi honetan, etxe aurreko belazean gudaldi ikaragarria izaten dugu. Alde batetik gu eta gure aitzurrak, aurkariak karduak. Haien gudarostea ia erabat Cirsium generokoek osatzen dute: C. arvense, C. vulgare, C. filipendulum, C. palustre eta C. eriophorum, besteak beste. Sailean, urte osoan etengabe, ardi, behor eta bigantxa... [+]